Rivneko oblasta
Rivneko oblasta Рівненська область | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Rivne |
Geografia | |
Azalera | 20047 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1152943 biztanle (2008) |
Dentsitatea | 57,5 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.rv.gov.ua/sitenew |
Rivneko oblasta (ukraineraz: Рівненська область, translit. Rivnens’ka oblast), Rovnoko oblasta (errusieraz: Ровненская область) ere deitua, Ukrainako ipar-mendebaldeko oblasta da. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, ekialdean Zhytomyrko oblastarekin, hegoaldean Khmelnytsky eta Ternopilgo oblastekin eta mendebaldean Lviv eta Voliniako oblastekin. 20.047 km²ko azalera du eta 2008an 1.152.943 biztanle zituen[1]. Hiriburua Rivne da.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rivneko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2]):
- Rivne: 247.870 biztanle
- Kuznetsovsk: 39.305 biztanle
- Dubno: 38.333 biztanle
- Kostopil: 30.186 biztanle
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzan laboreak, azukre-erremolatxa, patata, barazkiak eta behi zein hegazti-aziendak nabarmentzen dira. Industriako arlo garrantzitsuenak energia produkzioa (Kuznetsovskeko indarretxe nuklearra[3]), industria kimikoa eta petrokimikoa eta elikagaien prozesamendua dira[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ukrainako banaketa administratiboa[Betiko hautsitako esteka] World-gazetteer.com
- ↑ Rivneko oblasteko hiriak. . World-gazetteer.com
- ↑ Rivne NPP. General information Atom.gov.ua
- ↑ Rivne oblast, Ukraine Ukrainetrek.com