Zhytomyrko oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zhytomyrko oblasta
Житомирська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Hiriburua Zhytomyr
Geografia
Map of Ukraine political simple Oblast Schytomyr.png
Azalera 29832 km²
Demografia
Biztanleria 1307976 biztanle (2008)
Dentsitatea 43,8 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.zhitomir-region.gov.ua/

Zhytomyrko oblasta (ukraineraz: Житомирська область, translit. Zhytomyrs’ka oblast’), Ukrainako ipar-mendebaldeko oblasta da. 29.832 km²ko azalera du eta 2008an 1.307.976 biztanle zituen[1]. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, mendebaldean Khmelnitski eta Rivneko oblastekin, hegoaldean Vinnytsiako oblastarekin eta ekialdean Kieveko oblastarekin[2]. Zhytomyr hiria da oblastaren zentro administratiboa.

Polesia eskualde historikoaren parte da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazal produktu nagusiak laboreak, azukre-erremolatxa, patata eta barazkiak dira. Ukrainako lupulu eta liho ekoilerik handiena da. Industriako arlo garrantzitsuenak elikagaien prozesamendua, makinagintza, zurgintza, eraikuntzako materialen produkzioa eta kontsumoko artikuluen industria dira. Aipagarriak dira portzelana ekoizpena, lihozko ehungintza eta musika tresnen (akordeoiak batez ere) fabrikazioa[2].

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zhytomyrko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhytomyrko oblasta Aldatu lotura Wikidatan