Esplenomegalia: berrikuspenen arteko aldeak
. Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
. Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
||
65. lerroa: | 65. lerroa: | ||
Barea ez da ukitzeko erraza (oso argalak diren pertsonetan salbu). Beraz, hainbat froga egin daitezke tamaina zehazteko eta diagnostikoa zehazteko: |
Barea ez da ukitzeko erraza (oso argalak diren pertsonetan salbu). Beraz, hainbat froga egin daitezke tamaina zehazteko eta diagnostikoa zehazteko: |
||
*[[Odol frogak]]: [[hemograma]] osoa. Globulu gorri, zuri eta plaketa kopurua zehazteko. |
*[[Odol frogak]]: [[hemograma]] osoa. [[Globulu gorri]], [[Globulu zuri|zuri]] eta [[plaketa]] kopurua zehazteko. |
||
*[[Ekografia]] edo [[Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala]] (gaztelaniazko TAC). Honen bidez bere tamaina zehaztu eta beste organo batzuetan duen eragina aztertu daiteke. |
*[[Ekografia]] edo [[Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala]] (gaztelaniazko TAC). Honen bidez bere tamaina zehaztu eta beste organo batzuetan duen eragina aztertu daiteke. |
||
*[[Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza|Erresonantzia magnetikoa:]] odol fluxu esplenikoa aztertzeko. |
*[[Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza|Erresonantzia magnetikoa:]] odol fluxu esplenikoa aztertzeko. |
12:05, 19 azaroa 2019ko berrikusketa
Esplenomegalia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | splenic disease (en) , visceromegaly (en) spleen symptom (en) |
Espezialitatea | Kirurgia orokorra |
Sortzen du | Canards sign (en) |
Azterketa medikoa | Haztaketa, ekografia ordenagailu bidezko tomografia axiala |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | Q89.0 eta R16.1 |
GNS-9 | 759.0 eta 789.2 |
DiseasesDB | 12375 |
MedlinePlus | 003276 |
eMedicine | 003276 |
MeSH | D013163 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Esplenomegalia barearen handitzea da. Barea, abdomenaren ezker hipokondrioan kokatzen den organoa da. Honen funtzioa nagusiki linfa eta odola iragaztea da; globulu gorrien, globulu zurien eta plaketen kopuru egokiak mantentzeko. Gainera, sistema immunearekin oso lotuta dagoen organoa da.
Betetzen dituen funtzio aniztasuna dela medio, gaitz ugarik eragin dezake honen funtzionamenduan eta ondorioz, sistema linfatikoa eta odol zirkulazioaren funtzionamendua oztopa dezake.
Bareak duen kokapenagatik, askotan diagnostikatzeko zaila izaten da.
Etiologia
Barearen handipenak ez du beti arazo edo patologia bat suposatzen; baina kasu gehienetan, handipen honen arrazoia gehiegizko funtzioa betetzearen ondoriozko hiperaktibitatea izaten da. Esate baterako, odol-zelulen degradazioan barearen aktibitate handia ematen da. Honi, hiperesplenismoa (funtzio metabolikoaren gehiegizko handitzea) deitzen zaio eta arrazoi ezberdinengatik eman daiteke; tronbozitosia eta odoleko beste gaitz batzuk barne.
Infekzioak
- Mononukleosi infekziosoa (Epstein-Barr birusa, Zitomegalobirusa).
- Parasito-infekzioak (Paludismo, Toxoplasmosia...).
- Bakterio-infekzioak (Tuberkulosia, Bruzelosia...).
- Katuaren atzaparkadagatiko gaixotasuna.
Gaixotasun hepatikoa
- Gutxiegitasun hepatikoa.
- Kolestasi hepatikoa.
- Zirrosia.
- Fibrosi kistikoa.
- Atresia biliarra.
- Wilson gaixotasuna.
Tumoreak
Anemia hemolitikoa
- Hemoglobinopatiak.
- Talasemia.
- Anemia hemolitika immunitarioa.
- Anemia hemolitika G6PD gabezia.
- Anemia hemolitika idiopatiko autoimmunitarioa.
Drogak
- Orokorrean hepatotoxikoak diren farmakoak.
Beste kausa batzuk
- Felty sindromea.
- Hantura-gaixotasunak. Adibidez: Sarkoidosia eta artritis erreumatoidea.
- Krisi espleniko drepanozitikoa.
- Gaucherren gaixotasuna.
- Mastozitosi sistemikoa.
- Traumatismoa.
- Kistea.
Klinika
Orokorrean, asintomatikoa dela esan daiteke. Hala ere, hurrengo sintomak azal daitezke:
- Nekea.
- Pisu galera.
- Infekzio errepikariak.
- Odol jarioak.
- Ikterizia: larruazalak kolore horixka hartzea.
- Anemia.
- Zorabioak eta okadak.
- Betekada sentsazioa.
- Saihespean mina (ezkerreko hipokondrioan).
Diagnostikoa
Barea ez da ukitzeko erraza (oso argalak diren pertsonetan salbu). Beraz, hainbat froga egin daitezke tamaina zehazteko eta diagnostikoa zehazteko:
- Odol frogak: hemograma osoa. Globulu gorri, zuri eta plaketa kopurua zehazteko.
- Ekografia edo Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (gaztelaniazko TAC). Honen bidez bere tamaina zehaztu eta beste organo batzuetan duen eragina aztertu daiteke.
- Erresonantzia magnetikoa: odol fluxu esplenikoa aztertzeko.
Tratamendua
Barearen hipertrofiaren tratamendua, orokorrean, hau eragiten duen kausa tratatzean oinarritzen da. Baina barearen tamainaren handitzeak ondorio larriak ekartzen baditu edo etiologia ezezaguna edo trataezina bada, tamaina murrizteko tratamendu ezberdinak burutzen dira: esplenektomia edota erradiazioa.
- Esplenektomia: kirurgia prozedura bat burutzen da barearen tamaina murriztu edo organoa erauzteko. Azken kasu honetan, bizitza aktibo bat eraman daiteke baina infekzio larriak edota hilkorrak pairatzeko arriskua handitzen da. Arrisku hau murrizteko, honako neurriak hartzen dira:
- Haemophilus influenzae, Streptococcus pneumoniae, Pneumococcus eta Neisseria meningitidis-aren aurkako txertoak hartzea, prozeduraren aurretik eta ondoren: odol, hezur eta artikulazioetako infekzio larrien aurka babesa emateko; baita pneumonia eta meningitisaren aurka ere.
- Penizilina edo beste antibiotiko batzuk hartzea esplenektomia burutu ostean, infekzio arriskua antzematen bada.
- Gaixotasun endemikoak ugariak diren herrialdeetara bidaiatzea saihestea; esaterako, Malaria.
- Erradiazioa: barearen tamaina murrizteko erabiltzen den tratamendua da, kirurgia saihestuz.[1]
Erreferentziak
- ↑ «Bazo dilatado (esplenomegalia) - Diagnóstico y tratamiento - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).