Haritz kandudun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 81.32.235.54 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-TaxoiDatubaseak +autoritate kontrola)
46. lerroa: 46. lerroa:


{{commons|Quercus robur}}
{{commons|Quercus robur}}
{{autoritate kontrola}}
{{TaxoiDatubaseak}}


[[Kategoria:Quercus]]
[[Kategoria:Quercus]]

14:26, 26 azaroa 2019ko berrikusketa

Haritz kandudun
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaQuercus
Espeziea Quercus robur
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakEzkur eta Q55748156 Itzuli
Quercus robur

Haritz kanduduna (Quercus robur eta, gutxi batzuetan, Quercus pedunculata) Quercus generoko zuhaitz espezie bat da, Euskal Herrian haritzen artean ohikoena. Horregatik, sarri haritz izen soilaz aipatzen da. Haritz kandudunaren ezkurrek, izenak dioen moduan, kandua edo txortena dute; haritz kandugabearenek, ordea, ez. Izen espezifikoa, robur, latinetik dator, eta «gogor» edo «indar» esan nahi du: izan ere, gogortasuna da haritzaren egurraren ezaugarririk nabarmenena. Indarraren sinboloa da haritza. Biziraupen handiko espeziea da: batzuetan, 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke, hala nola Gernikako arbola zaharra.

Oso leku garrantzitsua betetzen du mitologian eta herriko tradizioetan haritzak: zuhaitz beneratua izan da herrialde askotan. Haritzaren inguruan egiten ziren batzordeen bilerak, akelarreak, druiden batzarrak eta izaera animista duten beste erritu batzuk.

Ezaugarriak

Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta 40 metro garai izan daiteke.

Zurtoina

Quercus roburren azala

Zuzena, laburra eta lodia du enborra; azala arre iluna da.

Hostoak

Erorkorrak eta lobulatuak dira haritzaren hostoak; sinpleak, txandakatuak eta txorten txikikoak.

Loreak

Apiriletik maiatzera loratzen da haritza.Gerba motako infloreszentziatan hazten dira lore arrak; eta txorten luzeko multzo txikitan, emeak.

Fruituak

Haritzaren fruituak, ezkurrak, irail-urrietan heltzen dira, eta txorten luze baten puntan hazten dira.

Habitata

Euskal Herri hezeko espezierik berezkoena da haritza. Gehienbat, lurzoru azido eta hezeetan aurkitzen da.

Erabilera

Gernikako arbola zaharra

Haritzaren zura oso preziatua da: kalitate onekoa eta oso erresistentea da. Zurgintzan, upelgintzan eta ontzigintzan erabiltzen da. Haren egurra erregai ona da; eta ikatza, bero-ahalmen handikoa.

Apaingarri gisa erabiltzen da parkeetan.

Abereen bazkarako erabiltzen da ezkurra; txerrientzat, bereziki.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haritz kandudun