Jon Krakauer: berrikuspenen arteko aldeak
t Kategoria:Massachusettsarrak gehitua HotCat bitartez |
|||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
== Liburuak == |
== Liburuak == |
||
* ''Eiger Dreams'' |
|||
==== ''[[Eiger Dreams: Ventures Among Men and Mountains]]'' ==== |
|||
⚫ | |||
''[[Eiger Dreams: Ventures Among Men and Mountains]]'' 1990eko Jon Krakauerren artikulu eta saiakera ez-fikziozkoen bilduma da, mendizaletasunari eta harkaitz-eskaladari buruzkoa. Liburuak hainbat gai jorratzen ditu, besteak beste, Suitzako Alpeetan Eiger Nordwandeko igoera, Alaskako Denalikoa edo Karakorumuko K2koa, baita Krakauerrek bere bidaietan ezagutu dituen eskalatzailee buruzkoak, John Gill kasu. |
|||
⚫ | |||
⚫ | |||
⚫ | |||
⚫ | |||
''[[Into the Wild]]'' liburua 1996an argitaratu zen eta bi urtez [[The New York Times]]-eko salduenen zerrendan egon zen. Liburuak Christopher McCandlessen bidaiak dokumentatzen dituen narratiba ez-lineal bat erabiltzen du, ekialdeko kostaldeko familia aberats bateko gazte bat, 1990ean, Emoryko Unibertsitatean graduatu ondoren, bere banku-kontuko diru guztia ($24,000) Oxfam ongintzazko erakunde humanitarioari eman ziona, bere burua "Alexander Supertramp" izenez birbataiatu zuena eta bidaia bati ekin ziona. McCandlessen gorpuzkiak 1992ko irailean aurkitu ziren; gosez hil zen Alaskan, Stampede Trailen, Wentitika lakutik gertu, Denali Parke Nazionalean eta Erreserban. Liburuan, Krakauerrek McCandlessen eta bere esperientzien, eta beste abenturazale batzuen esperientzien arteko paralelismoak ezartzen ditu. Into The Wild izen bereko film batera egokitu zen, 2007ko irailaren 21ean estreinatu zena. |
|||
⚫ | |||
⚫ | |||
⚫ | |||
⚫ | |||
⚫ | |||
⚫ | |||
⚫ | |||
== Kanpo estekak == |
== Kanpo estekak == |
17:07, 6 otsaila 2021ko berrikusketa
Jon Krakauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brookline, 1954ko apirilaren 12a (70 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Corvallis High School (en) Hampshire College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, esploratzailea, idazlea eta mendigoizalea |
Jasotako sariak | |
jonkrakauer.com | |
Jon Krakauer (1954ko apirilaren 12a) estatubatuar mendizale eta idazlea da. Into the Wild; Into Thin Air; Under the Banner of Heaven; eta Where Men Win Glory: The Odyssey of Pat Tillman fikziozko liburuen egilea da. 1996an Everesteko zoritxarreko espedizio bateko kide izan zen, Everesteko eskaladaren historiako hondamendirik hilgarrienetako bat.
Lehenengo urteak
Krakauer Brooklinen jaio zen, Massachusettsen, Carol Ann Jones eta Lewis Joseph Krakauerren bost seme-alabetatik hirugarrena izan zen. Aita judua zuen eta ama Unitaria zen, eskandinaviar jatorrikoa. Bi urte zituenetik hazi zen Corvallisen, Oregonen. Bere aitak zortzi urterekin sartu zuen Krakauer gaztea mendizaletasunean. Bere aita "gupidagabe lehiakorra eta anbizio handikoa" zen, eta itxaropen handia zuen Krakauerrengan, bere semea Harvardeko Medikuntza Eskolara joatea eta mediku bihurtzea desiratuz, "Bizitzaren bide seguru bakarra arrakasta esanguratsurantz eta zorion iraunkorrerantz". Tenisean Corvallis High Schoolen lehiatu zen eta 1972an graduatu zen. Ondoren Hampshire Collegen ikasi zuen Massachusettsen, non 1976an Ingurumen Ikasketak titulua jaso zuen. 1977an Linda Mariam Moore eskalatzaile ohia ezagutu zuen, eta 1980an ezkondu ziren. Seattlen bizi izan ziren, Washingtonen, baina Boulderrera aldatu ziren, Colorado, Krakauerren Into Thin Air liburua kaleratu ondoren.
Mendizaletasuna
Unibertsitatean graduatu ondoren, Krakauerrek bost aste eman zituen bakarrik Alaskako Stikine Icecap eskualde basatian, eta ibilbide berri bat eskalatu zuen Devils Thumben, Eiger Dreams eta Into the Wild liburuetan deskribatu zuen esperientzia. 1992an, Patagoniako Andeetako Cerro Torrera joan zen, munduko eskalada teknikorik zailenetako bat bezala hartzen den granitozko tontor bat.
1996an, Krakauerrek Everesteko igoera gidatu batean parte hartu zuen. Bere taldea 1996ko Everest mendiko hondamendian harrapatu zutenetako bat izan zen, non ekaitz bortitz batek eskalatzaile batzuk harrapatu zituen mendiaren aldapetan. Krakauer gailurrera iritsi eta kanpamendura itzuli zen, baina bere lau taldekide (Rob Hall taldeko buruzagia barne) ekaitzean jaisten ari zirela hil ziren.
Outside aldizkarian gertakizunaren oroigarri zintzo bat argitaratu zen eta, beranduago, Into Thin Air liburuan. 1996ko eskalada denboraldiaren amaieran, 15 pertsona hil ziren mendian, Everesten historiako urterik hilgarriena bihurtuz. 2014ko Everest mendiko elur-jausietan izandako hamasei heriotzak eta 2015eko lurrikararen hondamendiak (hemeretzi pertsona hil ziren) gainditu dute egoera hori. Krakauerrek publikoki kritikatu du Everesten merkantilizazioa.
Kazetaritza
Krakauerri idazle gisa zuen ospearen zati handi bat Outsiderentzat egindako kazetari lanetik datorkio. 1983ko azaroan, lanaldi partzialeko lana utzi eta lanaldi osoko idazle bihurtu zen. Bere mendizaletasun lanaz gain, idazle autonomo bezala bete zituen gaiak askotarikoak ziren; bere idatziak Architectural Digest, National Geographic Magazine, Rolling Stone eta Smithsonianen ere agertu dira. Krakauerren 1992ko liburuak, Eiger Dreamsek, 1982 eta 1989 artean idatzitako bere artikulu batzuk biltzen ditu.
Outsiderentzat lanean ari zela, Krakauerrek artikulu bat idatzi zuen Everestera igo zenean, bi espediziotan zentratuta: berea, Rob Hallek zuzendua, eta bestea, Scott Fischerrek zuzendua; biek arrakastaz gidatu zituzten bezeroak tontorrera, baina zailtasun handiak izan zituzten jaitsieran. Ekaitzak eta, bere ustez, bi taldeetako gidarien hautu arduragabeek heriotza batzuk eragin zituzten, horien artean bi gidari nagusiena. Krakauerrek sentitu zuen kontakizun laburrak ez zuela gertakizuna zehatz azaltzen, eta bere hasierako adierazpenak argitu zituen, bereziki Andy Harrisen heriotzarekin zerikusia zutenak, Into Thin Air liburuan, bizirik atera ziren beste pertsona batzuekin egindako elkarrizketa luzeak zituena.
1999an, Estatuko Arte eta Letren Akademiaren Literatura Arte eta Letren saria jaso zuen.
Liburuak
Eiger Dreams: Ventures Among Men and Mountains
Eiger Dreams: Ventures Among Men and Mountains 1990eko Jon Krakauerren artikulu eta saiakera ez-fikziozkoen bilduma da, mendizaletasunari eta harkaitz-eskaladari buruzkoa. Liburuak hainbat gai jorratzen ditu, besteak beste, Suitzako Alpeetan Eiger Nordwandeko igoera, Alaskako Denalikoa edo Karakorumuko K2koa, baita Krakauerrek bere bidaietan ezagutu dituen eskalatzailee buruzkoak, John Gill kasu.
Into the Wild
Into the Wild liburua 1996an argitaratu zen eta bi urtez The New York Times-eko salduenen zerrendan egon zen. Liburuak Christopher McCandlessen bidaiak dokumentatzen dituen narratiba ez-lineal bat erabiltzen du, ekialdeko kostaldeko familia aberats bateko gazte bat, 1990ean, Emoryko Unibertsitatean graduatu ondoren, bere banku-kontuko diru guztia ($24,000) Oxfam ongintzazko erakunde humanitarioari eman ziona, bere burua "Alexander Supertramp" izenez birbataiatu zuena eta bidaia bati ekin ziona. McCandlessen gorpuzkiak 1992ko irailean aurkitu ziren; gosez hil zen Alaskan, Stampede Trailen, Wentitika lakutik gertu, Denali Parke Nazionalean eta Erreserban. Liburuan, Krakauerrek McCandlessen eta bere esperientzien, eta beste abenturazale batzuen esperientzien arteko paralelismoak ezartzen ditu. Into The Wild izen bereko film batera egokitu zen, 2007ko irailaren 21ean estreinatu zena.