Magia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
61. lerroa: 61. lerroa:
=== Magia beltza ===
=== Magia beltza ===
[[Teodosioren Kodea|Teodosioren Kodeak]] aditzera ematen du, lehen aldiz, magiaren praktikaren aurkako lege bat, 429an. 534an, [[Justinianoren Kodea|Justinianoren bigarren Kodeak]] astrologo, mago eta igarleei kontsultak egitea debekatzen du, euren ogibidea ustelkerian oinarritzen dela argudiatuz. Elvirako Kontzilioak, 306an, dio aztikeria baten bidez hiltzea bekatua dela eta deabruaren ekintaz bat dela. Laodizeko Kontzilioak eskatzen du, 360an, sorginkeria, igarpena, astrologia eta magia praktikatzen duen pertsona ororen [[Eskumiku|eskumikua]]. Kristautasunarekin indar ikustezinen manipulazioa, tradizionalki gizonek egiten zutena, emakumeen eskuetara igaroko da. Honek [[Sorgin-ehiza|sorginen-ehizari]] bidea irekiko dio Europan Erdi Aroan zehar; izan ere, sorginak dira magia beltza egin dezaketen bakarrak, deabruarekin paktua egiten baitute<ref>{{Erreferentzia|izena=Guy|abizena=Bechtel|izenburua=Las cuatro mujeres de Dios : la puta, la bruja, la santa y la tonta|argitaletxea=Ediciones B|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/981372066|edizioa=1a ed|isbn=978-84-96778-78-8|pmc=981372066|sartze-data=2022-04-13}}</ref>.
[[Teodosioren Kodea|Teodosioren Kodeak]] aditzera ematen du, lehen aldiz, magiaren praktikaren aurkako lege bat, 429an. 534an, [[Justinianoren Kodea|Justinianoren bigarren Kodeak]] astrologo, mago eta igarleei kontsultak egitea debekatzen du, euren ogibidea ustelkerian oinarritzen dela argudiatuz. Elvirako Kontzilioak, 306an, dio aztikeria baten bidez hiltzea bekatua dela eta deabruaren ekintaz bat dela. Laodizeko Kontzilioak eskatzen du, 360an, sorginkeria, igarpena, astrologia eta magia praktikatzen duen pertsona ororen [[Eskumiku|eskumikua]]. Kristautasunarekin indar ikustezinen manipulazioa, tradizionalki gizonek egiten zutena, emakumeen eskuetara igaroko da. Honek [[Sorgin-ehiza|sorginen-ehizari]] bidea irekiko dio Europan Erdi Aroan zehar; izan ere, sorginak dira magia beltza egin dezaketen bakarrak, deabruarekin paktua egiten baitute<ref>{{Erreferentzia|izena=Guy|abizena=Bechtel|izenburua=Las cuatro mujeres de Dios : la puta, la bruja, la santa y la tonta|argitaletxea=Ediciones B|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/981372066|edizioa=1a ed|isbn=978-84-96778-78-8|pmc=981372066|sartze-data=2022-04-13}}</ref>.

== Animismoak ==
'''[[Animismo|Animismoak]]''' objektu bizigabee zein bizidunetan bizi diren naturaz gaindiko izakien edo izpirituenganako sineskera multzoa biltzen ditu.

=== Xamanismoa ===
[[Xamanismo|Xamanismoa]] animismoaren antzeko praktika eta sinismen mota tradizionala dira; hauen arabera, gizakiaren sufrimendua diagnostikatu eta senda daiteke, eta kultura batzuetan, sortu ere bai. Sistema honek [[Harri Aroa|Harri Aroraino]] atzera eginda koka daitezkeen kultu eta erlijio askori eman zien hasiera.

=== Kandomble ===
Buduaren antza daukan sistema [[Brasil|Brasilen]]. Orixa izeneko izakiei dei egitean datza.

=== Budua ===
[[Vudu|Budua]] [[Haiti|Haitiko]] sistema ospetsua da, kandomblearen antzekoa.

=== Umbanda ===
Erlijio afro-brasildarren fusioa da, bereziki kandomblearena eta espiritismo kardenzista. Kandombleaz desberdintzen da orixa mota asko barne hartzeagatik, hildako pertsonen arimak ere bai.

=== Quimbanda ===
''Exus'' izeneko izakiak deitzen dituen magia sistema da. Izaki horiek ongia zein gaizkia egiten lagun diezaiokete deitzen dituen pertsonari.
[[Fitxategi:Simbolos wicca.jpg|thumb|139x139px|Wiccako ikur esanguratsu batzuk]]

=== Wicca ===
[[Wicca]] Gerald Gardnerrek abiarazitako sorginkeriaren erlijio zaharrean inspiratutako erlijio neopaganoa da. Hauen magia, bereziki Gardnerrek jaso eta aztertutako eskuizkribu zahar, grimorio eta magia liburu zaharretan oinarritzen da. Inkisizioak suntsitu zuela uste zen sinbolo liburu misteriotsu baten jabea zen, zeinetatik informazio asko atera zuen. Gardnerren antzera, Patricia Crowther bezalako erlijioso askok grimorio eta sorginkeria liburu asko ikertu zituzten, sorginen [[Erruna|errunen]] sinboloak aurkituz.

Wiccaren jarraitzaile askok [[Orakulu|orakuluak]] erabiltzen dituzte magia egitea komenigarria den ala ez jakiteko egoeraren arabera. Igarpen metodo nagusietako bat errunak dira, tarota ez bezala, jatorri osoa wiccan daukatenak. Korronte honen arabera, magia kotzientzia bidaltzea bezala definitzen da; batzuetan pentsamendu hauek objektu edo belarrekin laguntzen dira, aztiaren nahiak irudikatzen dituztenak.


== Magia gaur egun ==
== Magia gaur egun ==

18:43, 17 apirila 2022ko berrikusketa

Pentagrama eraztunean, magiarekin lotutako ikurra.

Magia deitzen zaie gaur egun ezagutzen diren naturaren legeen aurka doazen praktika, arte edota izaki guztiei[1]. Magia magi hitzetik dator. Magiak Babilonia zaharrean zeuden pertsona erlijiosoak ziren.

Etimologia

Latinezko magīa hitzetik dator, aldi berean grezierazko μαγεία mageia ("naturazgaindiko nolakotasuna")[2] eta grezierazko magiké ("arte magiko" terminoan erabiltzen zena seguruenik, tekhné "arte" hitzarekin batera), magikós-en (‘magiko’) femeninoa dena, magos-etik dator (‘apaiz-klase erudituko kide dena").

Termino hau maguš (mágush) antzinako persiarretik dator, seguruenik *magh- protoindoeuropar errotik datorrena, "gai izan" edo "gaitasuna izan" esan nahi duena[3].

Antzinako hitz protoindoeuropar horretatik (K. a. III. mende erdialde eta amaieratik) sanskritoko māiā ("ilusio", "truko", "engainu", "aztikeria", "sorginkeria") eragin zuen, lehen aldiz Rig-veda-n aipatzen dena (Indiako textu zaharrena, K.a. II. mende erditik). Hitz hori sanskritoko māi ("obratu", "mugitu") errotik dator.

Magiaren historia

Magia terminoa magi -tik dator, antzinako Babilonian magoek sartu zituzten elementu erlijiosoetako bat dena. Magoak Erroma, Grezia eta mundu okzidental eta oriental guztian zehar egon ziren antzina, magia edo sorginkeria ugalkortasun errituei lotuta zeudenean babaroen artean.

Magia eta sorginkeria antzinako herri orientalen sineskerei lotuta zegoen, ezen mago edo aztia sendatzen zekien persona izateaz gain, mundu ikustezina eta izpirituekin konekta zitekeen. Grezia eta Erroman, igarle eta magoek ez zeukaten Xamanekin zerikusirik jada, baina botere igarleak zituztela sinesten zenez, kontsultak egiten zitzaizkien.

Erdi Aroko Europan, magia alkimia eta astrologiari lotuta egon zen, deabruarekin zerikusia zutela sinesten zuen Eliza Katolikoak. Ondorioz, jende asko jazarri zuten, bereziki Goi Erdi Aroan eta Aro Modernoan. 500.000 pertsona inguru izan ziren prozesatuak eta zati handi bat tribunal zibil eta erlijiosoek sorginkeriagatik epaitu ondoren exekutatuak, ia bost mendetan zehar.

Azpimarratzeko modukoa da erlijio handienek ez dutela magia praktikatzea onartzen (magia existitzen dela sinesten dute). Erlijio judu-kristauei dagokienez, Itun Zahar zein Berrian magoen inguruko erreferentzia negatibo ugari agertzen dira.

Hermetismoak (antzinako zientziari Erdi Aroan ematen zitzaion izena) eragina izan zuen Pizkundeko pentsamoldean. Pseudozientzia hau, aspektu batzuetan, unibertsoaren lege espiritualen ezagutza eta erabilpenera bideratutako antzinako sinesmen batzuk mantentzeari lotzen da, esate baterako magia. 1463an, Kosme Medicikoak Hermes Trimegistoren obra itzultzea enkargatu zuen. Obra hau antzinako Egipton idatzi zela suposatzen zen, baina askorentzat, mugimendu hermetiko edo gnostikoaren liburu nagusia izanik, kristau aroaren lehenengo mendeetan sortu zen.

Tarotaren bidezko igarpena Aro Modernoaren hasierako jarduera ohikoa izan zen. Kartomantikoek oraina eta geroa ezagutzeko garatutako sinbolo sistema magoek praktikatzen zituzten beste igarpen metodo batzuetatik hartua da, horien artean hegaztien hegaldien interpretazioa edo sakrifikatutako animalien erraiak interpretatzea.

XX. mende erdialdetik aurrera, Aro Berria edo ingelesez New Age bezala ezagutzen den mugimendua garatu da. Mugimendu honek aztikeria sinplea, igarpena, astrologia, baraja irakurketa, wicca, magia alkimikoa, estralurtarren presentzian sinestea eta abar praktika desberdin barne hartzen ditu.

Sorginkeria

Sakontzeko, irakurri: «Sorgin»

Sorginkeria materiaren manipulazioan datza. Aztiak edo sorginak, objektuen bidez (edabeak, animaliak, fetitxeak...), bere helburuak lortzen ditu. Farmazia hitza grezieratik dator (pharmakía) eta bere jatorrizko esanahiak edabe eta pozoien elaborazioarekin harremana du.

Magia motak

Magia «ez naturalak» Europan

Magiaren adar hauek antzinatik desberdindu eta klasifikatu izan dira. "Okultismo" izen generikoaren barnean sartzen dira dotrina ezkutuen sinesmen eta praktiken klasifikazio historikoak. Francisco Torreblanca Villalpando (XVII. mendea) legelariaren arabera, katalogo horretan honako adar hauek daude:

Gaur egun "esoterismo okultista" eufemismoa erabiliz klasifika daitezke.

Santeriak

Azpimarratzekoa da mestizajearen ondorio koloniala, ez baita arrazan soilik ikusten, truke soziokultural osoan baizik. Horren adibide dira santeriak, Nigerian harrapatutako eta Kubara eramandako esklabo beltzek inportatutako tradizio Joruba eta katolikoei lotutako elementu multzoa direnak[4].

Sistema erlijiosoen konjugazio hau Latinoamerikako hainbat zonaldetan praktikatu izan da gaur egun arte. Orishekin identifikatutako santuei debozioa erakusteko ez ezik, apaiz hierarkia bat erakusten du. Magia kontaminantearen adibide garbia ikus dezakegu apaiz baten iniziazioko errituan honi lepoko ugari ematen zaionean. Lepoko hauek orishen ordezkariak dira eta ahuntz edo beste animalia baten sakrifizioak eurekin kontaktuan egotea ahalbidetzen diote. Sinesmen eta praktika hauek beste arazo batzuk konpontzeko ere erabiltzen dira: esate baterako, eskatu duenari osasuna itzultzea, orisha egokiari ofrenda eskainiz gero eta bere arbasoaren izpirituari laguntza eskatuz gero. Magia mota hau imitatiboa da eta sinesmen animistak izatea eskatzen du.

Magia zuria

Magia zuriak, magia beltzaren kontrara, banakoaren onura eta oparotasuna du helburu. Magia mota honek mota askotako sorginkeriak barne hartzen ditu, hala nola, uztak hobetzeko, euria erakartzeko, osasuna izateko, gaixotasunak sendatzeko, zortea edo babesa dakarten amuletoak egiteko... Zorte txarra uxatzeko ere erabiltzen da. Historiako aro askotan magia ofiziala izan zen[5].

Magia beltza

Teodosioren Kodeak aditzera ematen du, lehen aldiz, magiaren praktikaren aurkako lege bat, 429an. 534an, Justinianoren bigarren Kodeak astrologo, mago eta igarleei kontsultak egitea debekatzen du, euren ogibidea ustelkerian oinarritzen dela argudiatuz. Elvirako Kontzilioak, 306an, dio aztikeria baten bidez hiltzea bekatua dela eta deabruaren ekintaz bat dela. Laodizeko Kontzilioak eskatzen du, 360an, sorginkeria, igarpena, astrologia eta magia praktikatzen duen pertsona ororen eskumikua. Kristautasunarekin indar ikustezinen manipulazioa, tradizionalki gizonek egiten zutena, emakumeen eskuetara igaroko da. Honek sorginen-ehizari bidea irekiko dio Europan Erdi Aroan zehar; izan ere, sorginak dira magia beltza egin dezaketen bakarrak, deabruarekin paktua egiten baitute[6].

Animismoak

Animismoak objektu bizigabee zein bizidunetan bizi diren naturaz gaindiko izakien edo izpirituenganako sineskera multzoa biltzen ditu.

Xamanismoa

Xamanismoa animismoaren antzeko praktika eta sinismen mota tradizionala dira; hauen arabera, gizakiaren sufrimendua diagnostikatu eta senda daiteke, eta kultura batzuetan, sortu ere bai. Sistema honek Harri Aroraino atzera eginda koka daitezkeen kultu eta erlijio askori eman zien hasiera.

Kandomble

Buduaren antza daukan sistema Brasilen. Orixa izeneko izakiei dei egitean datza.

Budua

Budua Haitiko sistema ospetsua da, kandomblearen antzekoa.

Umbanda

Erlijio afro-brasildarren fusioa da, bereziki kandomblearena eta espiritismo kardenzista. Kandombleaz desberdintzen da orixa mota asko barne hartzeagatik, hildako pertsonen arimak ere bai.

Quimbanda

Exus izeneko izakiak deitzen dituen magia sistema da. Izaki horiek ongia zein gaizkia egiten lagun diezaiokete deitzen dituen pertsonari.

Wiccako ikur esanguratsu batzuk

Wicca

Wicca Gerald Gardnerrek abiarazitako sorginkeriaren erlijio zaharrean inspiratutako erlijio neopaganoa da. Hauen magia, bereziki Gardnerrek jaso eta aztertutako eskuizkribu zahar, grimorio eta magia liburu zaharretan oinarritzen da. Inkisizioak suntsitu zuela uste zen sinbolo liburu misteriotsu baten jabea zen, zeinetatik informazio asko atera zuen. Gardnerren antzera, Patricia Crowther bezalako erlijioso askok grimorio eta sorginkeria liburu asko ikertu zituzten, sorginen errunen sinboloak aurkituz.

Wiccaren jarraitzaile askok orakuluak erabiltzen dituzte magia egitea komenigarria den ala ez jakiteko egoeraren arabera. Igarpen metodo nagusietako bat errunak dira, tarota ez bezala, jatorri osoa wiccan daukatenak. Korronte honen arabera, magia kotzientzia bidaltzea bezala definitzen da; batzuetan pentsamendu hauek objektu edo belarrekin laguntzen dira, aztiaren nahiak irudikatzen dituztenak.

Magia gaur egun

Gaur egun, mundu modernoan, oso ohikoa da magia existitzen dela sinestea. Magia existitzen delaren ideia leku askotan erabiltzen da, normalean, liburu, istorio, ipuin, animazio edo horrelakoetan, non magiak borondatea aldatzeko edo manipulatzeko gaitasuna duen indar ezohiko gisa agertzen den. Era berean, XIX. mendetik aurrera, mago eta ilusionisten ikuskizunak ohikoak dira arte eszenikoen baitan. Ikuskizun horietan ikusle eta artistaren arteko itun-moduko bat dago, magoak botere magikoak izango balitu bezala jokatzen baitu eta ikusleak harritzen dituen truko desberdinen bitartez.

Urtarrilaren 31 magoen egun gisa ezarri zen, San Juan Bosco hil zen eguna aukeratu zen, magoen patroia baita, 1888 urtean Turinen[7].

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  2. (Gaztelaniaz) «MAGIA, radicación» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  3. (Ingelesez) «magic | Etymology, origin and meaning of magic by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la santería y cuál es su doctrina?» okdiario.com 2021-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  5. Saila, Kultur. (2011-07-18). «magia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  6. Bechtel, Guy. (2008). Las cuatro mujeres de Dios : la puta, la bruja, la santa y la tonta. (1a ed. argitaraldia) Ediciones B ISBN 978-84-96778-78-8. PMC 981372066. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  7. (Gaztelaniaz) «Día Internacional del Mago» www.tiemposur.com.ar (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).

Kanpo estekak