Betairidovirinae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betairidovirinae
IIV-31arekin kutsatutako isopodoa (ezk.).
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
FamiliaIridoviridae
Subfamilia Betairidovirinae
[[|]]

Betairidovirinae 2016. urtean ezarri zen Iridoviridae familiako birus-subfamilia bat da –zehazki, familia horretako bi azpifamilietako bat da, bestea Alphairdovirinae baita–.[1] Betairidovirinae subfamiliaren barruan dauden espezie gehienak ornogabeek hartzen dituzte ostalari gisa; Alphairdovirinae barruan dauden ostalari-espezie guztiak "odol hotzeko" ornodunek; hau da, arrainek, anfibioek eta narrastiek.

Hala, subfamilia honetako birusei ornogabeen birus irisatu (edo IIVak, ingeleseko Invertebrate Iridescent Viruses) edo iridobirus ornogabeen iridobirus deritze.[2]

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoak lau birus-genero hauek ditu barne[1], nahiz eta partzialki deskribatu eta sailkatutako taxon gehigarri asko ezagutzen diren:[2]

Ostalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betairidovirinaearen ostalariak ornogabeek dira; baina, ikerketa batzuen arabera, ornodunek har ditzakete ere.[3] Betairidovirinaeko ostalari gehienak artropodoak dira; batez ere, intsektuak eta zura-zorriak. Hala ere, esan bezala, baina beste artropodo batzuk eta artropodoak ez diren zenbait ostalari ere ezagutzen dira. Birus batzuk espezie-ostalari bakar batek hartzen ditu; beste batzuk generalistak dira eta, beraz, espezie asko kutsa ditzakete.[2]

Eritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpifamilia horretako espezie batzuek ez dute kanpotik argiak diren gaixotasunik eragiten. Beste batzuek, oro har, ostalariaren egoera fisikoa murrizten dute. Ornogabearen eritasun iridobiralak nabariagoak dira zenbait espezietan, zeinetan ostalarietan irideszentzia eragiten duten; izan ere, birioi ikosaedrikoak dentsitate handian metatu daitezke ostalari-ehunetan, eta egitura parakristalinoa eratzen dute, argiaren uhin-luzera partikularrak islatzen dituena. Urdin irisatua ohikoagoa da, baina espektro osoan zeharreko kolore-islatzeak topa daitezke. Birioi txikiagoak dituzten espezie gehienetan kolore-islapena kolore-espektroaren alde morerantz lerraturik dago; birioi handiagoen kasuan, berriz, alde gorrirantz.[2][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Taxonomy» talk.ictvonline.org. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "ICTV" defined multiple times with different content
  2. a b c d Williams, Trevor. (2008). «Natural invertebrate hosts of iridoviruses (Iridoviridae)» Neotropical Entomology 37 (6): 615–632.  doi:10.1590/s1519-566x2008000600001. ISSN 1519-566X. PMID 19169548.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Williams" defined multiple times with different content
  3. (Ingelesez) Stöhr, Anke C.; Papp, Tibor; Marschang, Rachel E.. (2016-03-01). «Repeated Detection of an Invertebrate Iridovirus in Amphibians» Journal of Herpetological Medicine and Surgery 26 (1–2): 54–58.  doi:10.5818/1529-9651-26.1-2.54. ISSN 1529-9651..
  4. Douch JK, Poupa AM. (July 2021). «Citizen science data opens multiple avenues for iridovirus research and prompts first detection of Invertebrate iridescent virus 31 in Australia» Journal of Invertebrate Pathology 183: 107619.  doi:10.1016/j.jip.2021.107619. PMID 34004165..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]