Betty Ford

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Betty Ford
Betty Ford, official White House photo color, 1974.jpg
Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama

1974ko abuztuak 9 - 1977ko urtarrilak 20
Patricia Ryan Nixon - Rosalynn Carter
Ameriketako Estatu Batuetako bigarren dama

1973ko abenduak 6 - 1974ko abuztuak 9
Judy Agnew - Happy Rockefeller
Bizitza
Jaiotza Chicago1918ko apirilaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Rancho Mirage (Kalifornia)2011ko uztailaren 8a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Gerald Ford
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Bennington College
Central High School
Jarduerak
Jarduerak dantzaria, idazlea, autobiografialaria, modeloa eta feminista
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0004932
Betty Ford Signature.svg

Elizabeth Ann "Betty" Ford (jaiotza abizena, Bloomer; 1918ko apirilaren 8a - 2011ko uztailaren 8a) Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama izan zen 1974tik 1977ra, Gerald Ford, 38. Presidentearen emazte gisa. Oso aktiboa izan zen politika sozialean, eta gerora oso aktibo izango ziren beste Lehen Dama batzuen aurrekaria izan zen.

1974an jasan zuen mastektomia dela eta bularreko minbiziaren inguruko kontzientziazio lana egin zuen. Aldi berean Eskubide Berdintasunaren Emendakinaren babeslea zen, baita abortatzeko eskubidearen aldeko liderra Ameriketako Estatu Batuetako Mugimendu Feministan. Fama handia izan zuen gai gori guztien inguruan iritzia emateagatik, feminismoa, soldata berdintasuna, Eskubide Berdintasunaren Emendakina, sexua, drogak, abortua eta armen kontrolaren gainean, adibidez. 1970eko hamarkadan alkoholismoa adikzio gisa onartzeko lana egin zuen, bera ere alkohola hartzen zuela esaten zuen lehen Lehen Dama izanik.

Etxe Zuria utzi eta gero eskubide berdintasunaren eta feminismoaren aldeko lanean jarraitu zuen. Betty Ford Center sortu zuen, drogen eta alkoholaren abusuaren aurka egiteko.


Biografia
Illinois
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.