Malaysiar artxipelagoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Malaysiar artxipelagoa
MalayArchipelago.jpg
Datu orokorrak
Azalera 2.000.000 km²
Geografia
Koordenatuak 2° 56′ S, 107° 55′ E / 2.93°S,107.92°E / -2.93; 107.92Koordenatuak: 2° 56′ S, 107° 55′ E / 2.93°S,107.92°E / -2.93; 107.92
Herrialdea Brunei, Singapur, Malaysia, Indonesia, Filipinak eta Ekialdeko Timor
Ur-gorputza Indiako Ozeanoa
Ozeano Barea

Malaysiar artxipelagoa[1] hego-ekialdeko Asiako uhartetar eskualdea da, Indiako ozeanoaren eta Ozeano Barearen artean dagoen uhartedi handi bat. 25.000 uharte baino gehiagoko taldea da. Indonesia, Filipinak, Singapur, Brunei, Malaysia (ekialdeko gunea), Ekialdeko Timor eta batzuetan Papua Ginea Berriaren gehiengoa hartzen ditu barne.

Izena "malaysiar arraza" kontzeptuan oinarritzen da. Eskualdea, batzuetan, Ekialdeko Indiak ere deitzen dute (bereziki, ikuspegi historiko batetik), baita itsas hego-ekialdeko Asia ere.[2] Artxipelagoa, Insulindia deitua, behin Ozeaniako hiru zatietako bat kontsideratu ondoren izan zen, besteak Melanesia eta Polinesia izanda. Gaur egun, maizago hartzen da Asiaren zatitzat, zehazki hego-ekialdeko Asiaren zatitzat. Kulturalki, Asia "uhartetar-penintsularra" esaten diote, Malakako penintsula barne hartzeko eta, beraz, Malaysia osoa bilduz. Alfred Wallace geografoak «Indiako artxipelagoa» deitu zion eskualdeari, eta baita «indo-australiar artxipelagoa» ere.[3]

Artxipelagoaren izen ezberdin hauek guztiek eremu orokor bera deskribatzen duten arren, historian zehar eremua handiagoa edo txikiagoa izan du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
  2. (Ingelesez) Tarling, Nicholas. (1999). The Cambridge history of Southeast Asia. 1 (2. argitaraldia) Cambridge University Press, 304 or. ISBN 0521663695.
  3. (Ingelesez) Wallace, Alfred Russel. (1863). On the Physical Geography of the Malay Archipelago. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]