Makassar itsasartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Makassar itsasartea
Selat Makassar
Celebes See.jpg
Makassar itsasartea hemen kokatua: Asia
Makassar itsasartea
Makassar itsasartea
Ozeanoa Barea
Eskualdea Indonesia
Kontinentea Asia
Koordenatuak 1° 30′ 0″ S, 118° 15′ 0″ E / 1.50000°S,118.25000°E / -1.50000; 118.25000Koordenatuak: 1° 30′ 0″ S, 118° 15′ 0″ E / 1.50000°S,118.25000°E / -1.50000; 118.25000
Luzera 800 km
Zabalera 130 - 370 km

Makassar itsasartea (indonesieraz: Selat Makasar) Ozeano Barearen mendebaldeko itsasartea da, Indonesiako Borneo eta Sulawesi uharteen artean dagoena. Iparraldean, Sulawesiko itsasoarekin egiten du muga, eta hegoaldean Javako itsasoarekin. 800 kilometro luze da eta 130-370 kilometro arteko zabalera du[1]. Ozeano Bareko nabigazio bide garrantzitsua da, Malakako itsasarterantz doazen itsasontzi handiek zeharkatzen baitute.

Borneoko Mahakam ibaiak Makassar itsasartean du ahoa. Itsasartean dauden portu nagusiak Borneoko Balikpapan eta Sulawesiko Palu eta Makassar dira; azken honek ematen dio izena itsasarteari. Samarinda hiria itsasartetik 48 kilometrora dago, Mahakam ibaiaren bazterrean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Makassar Strait, global.britannica.com, https://global.britannica.com/place/Makassar-Strait. Noiz kontsultatua: 2016-9-8 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makassar itsasartea