Javako itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Javako itsasoa
Laut Jawa
Java sea.jpg
Javako itsasoa hemen kokatua: Asia
Javako itsasoa
Javako itsasoa
Javako itsasoa (Asia)
Ozeanoa Barea
Eskualdea Indonesia
Kontinentea Asia
Koordenatuak 5° S, 110° E / 5°S,110°E / -5; 110Koordenatuak: 5° S, 110° E / 5°S,110°E / -5; 110
Azalera 320.000 km²
Luzera 1.500 km
Zabalera 420 km
Sakonera batez bestekoa: 46 m

Javako itsasoa[1] Ozeano Bareko hegoaldean dagoen itsasoa da. Indonesiako uhartediaren erdian dago: iparraldean Borneo du, hegoaldean Java, mendebaldean Sumatra eta ekialdean Sulawesi. Hego Txinako itsasoarekin lotzen du Karimata itsasarteak, Celebeskoarekin Makassar itsasarteak eta Indiako ozeanoarekin Sondako itsasarteak.

310.000 kilometro koadroko hedadura du, baina ez da oso sakona, 46 metro batez beste. Arrantzarekin batera, turismoa da eskualdetako ekonomi ituru nagusia, batez ere Bali inguruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883ko abuztuaren 26an, Krakatoa sumendiaren erupzioa bertan izan zen.

Javako itsasoko gudua, 1942ko otsailean eta martxoan, Bigarren Mundu Gerrako batailarik latzenetako bat izan zen. Japoniar erasoak ia osorik txikitu zuen Herbehereak, Erresuma Batua, Australia eta Estatu Batuetako ontzidia.

2014ko abenduaren 28an, Indonesia AirAsia konpainiako hegazkin bat erori zen Javako itsasora, Surabayatik Singapurrera bidean; hegazkinean zihoazen 162 lagunak hil ziren[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javako itsasoa Aldatu lotura Wikidatan