Brive-la-Gaillarde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brive-la-Gaillarde
Brive-la-Gaillarde
Frantziako udalerria
Hotel de ville de Brive-la-Gaillarde.jpg
Blason ville fr Brive-la-Gaillarde (Corrèze).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
DepartamenduaCorrèze
BarrutiBrive-la-Gaillardeko barrutia
AlkateaPhilippe Nauche (en) Itzuli
Izen ofizialaBrive-la-Gaillarde
Jatorrizko izenaBrive-la-Gaillarde
Posta kodea19100
Geografia
Koordenatuak45°9′32″N 1°31′59″E
Brive-la-Gaillarde OSM 01.png
Azalera48.59 km²
Altuera142 m
MugakideakChasteaux, Cosnac, Jugeals-Nazareth, Lissac-sur-Couze, Malemort-sur-Corrèze, Noailles, Saint-Pantaléon-de-Larche, Ussac eta Malemort
Demografia
Biztanleria46.630 (2018ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−286 (2017)
alt_left 25.041 (%53.7)21.875 (%46.9) alt_right
Dentsitatea959,66 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLauf an der Pegnitz, Joliette (Quebec), Sikasso, Guimarães, Reus, Dunstable (en) Itzuli eta Melitopol (en) Itzuli
brive.net

Brive-la-Gaillarde (bʁiv la ɡajaʁd ahoskatua; okzitanieraz: Briva la Galharda) Frantziako Corrèze departamenduko hiria da. Departamenduko hiririk handiena den arren, hiriburua Tulle da. Toponimoa galierazkoa da, izan ere, briva hitzak zubi esan nahi du.[1]

Lemosin, Périgord eta Quercy antzinako probintziak batzen ziren tokian dago, arro emankor batean.[2] Corrèze ibaiak hiria zeharkatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo biztanleak XI. mende inguruan kokatu ziren arren, hiria askoz beranduago hasi zen hazten. V. mendetik aurrera, jatorrizko hiria garatzen hasi zen Saint-Martin-l'Espagnoli eskainitako eliza baten inguruan. XII. mendean zehar hiriaren inguruan harresiak eraiki zituzten, eta Ehun Urteko Gerran bigarren harresi bat eraiki zuten. Gotorleku hauek jada ez dira existitzen eta bulebarrak ordezkatu ditu.

1919ra arte udalerriak Brive izena zuen, urte hartan "Brive-la-Gaillarde" izena hartu zuelarik. "Gaillarde" hitzak (gaur egungo frantsesez oraindik ere erabilia) hiriaren izenean ausardia edo indarra esan nahi du, baina hiriko harresiak ere aipa ditzake. Brive bere jatorrizko mugetatik kanpo Malemort eta Ussacera hedatu zen.

Bigarren Mundu Gerran, Brive-la-Gaillarde Erresistentziako hiriburu izan zen, hainbat informazio sare klandestino eta erresistentzia mugimendu nagusien egoitza, tartean Armée secrète (euskaraz: «ezkutuko armada») eta Mouvements Unis de la Résistance (euskaraz: «Erresistentziako Mugimendu Batuak»).

Brive-la-Gaillarde 1944ko abuztuaren 15ean bere buruari askatu zuen Frantziako lehen hiria izan zen. Horregatik, hiriak 1939-1945 "Croix de guerre" domina jaso zuen.

Erdigunea merkataritza-gune bat da, batez ere, txikizkari dendak eta hainbat kafetegi dituena. Gainera, udaletxea, polizia-etxe nagusia eta Labenche museoa ditu. Kardinal zubia, Parisetik Tolosa Okzitaniara bidaiarientzako pasabidea zen zubia, nabarmena ere baita ere.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Brive-la-Gaillarde (1987–2010 bataz bestekoak, 1987–egun muturrekoak))   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.8 24.4 26.7 30.0 32.9 39.6 42.1 40.7 35.9 30.9 25.6 19.3 42.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.2 17.4 22.1 25.3 27.4 27.5 23.5 19.1 12.8 9.8 18.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 6.2 9.1 11.3 15.6 18.7 20.7 20.7 16.9 13.7 8.3 5.5 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.9 0.8 2.9 5.3 9.1 12.1 14.0 13.8 10.3 8.2 3.8 1.2 6.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.8 -16.4 -12.6 -5.4 -1.7 2.1 5.2 3.6 0.6 -5.6 -10.2 -13.4 -16.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 69.9 61.3 63.3 92.3 86.9 76.6 69.0 71.1 80.1 86.8 85.0 72.1 914.4
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 10.8 9.3 9.4 12.6 10.6 9.3 7.8 8.4 8.9 10.9 11.5 10.7 120.2
Eguzki orduak 91.1 113.3 169.6 177.5 215.1 241.1 256.3 241.3 200.3 137.4 85.2 79.5 2007.6
Iturria: Météo France[3]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
5 847 5 762 7 608 6 801 8 031 8 843 8 350 8 382 8 889
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
9 384 9 854 10 389 10 765 11 920 14 182 15 707 16 803 18 111
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
19 496 20 636 21 486 21 711 24 049 26 718 29 074 33 501 36 088
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
40 175 46 561 51 828 51 511 49 765 49 141 - - -


Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brivetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Delamarre, Xavier. (2001). Dictionnaire de la langue gauloise. Paris: éditions Errance, 89-90 or. ISBN 978-2-87772-198-1..
  2. (Frantsesez) Mouret, Georges. «Esquisse géologique des environs de Brive» Bulletin de la Société scientifique, historique et archéologique de la Corrèze 1: 167-190..
  3. (Frantsesez) Météo France. Brive (19). in: Fiche Climatologique: Statistiques 1981–2010 et records..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]