Buddenbrooks
Buddenbrooks: Verfall einer Familie alemanezko jatorrizko izenburua, (euskaraz, gutxi gorabehera, Buddenbrooktarrak: familia baten gainbehera izango litzateke), 1901ean argitaratutako Thomas Mann alemaniar idazlearen eleberri bat da.
Eleberriak argitaratu zenetik arrakasta handia izan zuen eta 1929rako alemanez bakarrik jada 185.000 ale salduak ziren. Urte hartan bertan Thomas Mannek Literaturako Nobel Saria jaso zuen, «nagusiki bere Buddenbrooktarrak eleberri bikainarengatik».
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1835, Lübeck, Alemania, Buddenbrooktarrak goi burgesiako merkatari familia bat da. Hiru belaunalditan zehar beren hasierako oparoaldi distiratsua gainbehera ilun baterantz zuzenduko da. Aldaketa sozial handiek beren senideen bizitzak arautzen dituzten baloreak kinkan jarriko ditu: fedea eta begirunea, zuzentasuna eta lan gogorra. Irrika eta desio pertsonalak familiaren oparotasunaren alde erreprimituak izango dira. Buddenbrook leinuan benetako maitasuna eta zoriontasunaren bilaketa bigarren maila batean daude.