Knut Hamsun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Knut Hamsun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKnut Pedersen Hamsun
JaiotzaVågå eta Lom1859ko abuztuaren 4a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaGrimstad1952ko otsailaren 19a (92 urte)
Hobiratze lekuaNørholm (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Bergljot Bech (en) Itzuli  (1898ko maiatzaren 13a -  1906)
Marie Hamsun (en) Itzuli  (1909 -  1952ko otsailaren 19a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
daniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, kritikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakArthur Schopenhauer, Bjørnstjerne Bjørnson, Lord Byron, August Strindberg, Friedrich Nietzsche eta Fiodor Dostoievski
Mugimenduaneo-romanticism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nasjonal Samling (en) Itzuli

hamsunsenteret.no… eta hamsunsenteret.no…
IMDB: nm0359105 Allocine: 90572 Allmovie: p310159 IBDB: 7104
Musicbrainz: 92624e8e-96e2-44e8-b71c-f18cc5d8bf15 Discogs: 771296 IMSLP: Category:Hamsun,_Knut Find a Grave: 10384624 Edit the value on Wikidata

Knut Hamsun, Knut Pedersen jaioa, (Vågå, 1859ko abuztuaren 4aGrimstad, 1952ko otsailaren 19a) norvegiar eleberrigilea izan zen. Haurtzaro latza izan ondoren, lanbide askotan aritu zen, Norvegia osoan zehar. Bi aldiz emigratu behar izan zuen Ameriketara. Kopenhagen bizi zela, Sult (1890, Gosea, J.M. Mendizabalek euskarara itzulia) eleberri autobiografikoa argitaratu zuen. Norvegiako literaturan benetako iraultza ekarri zuen eleberri arrakastatsu horrek; obra horretan Hamsunek bere poetika erakutsi zuen: gizartearen deskribatze-molde errealistaren gaitzespena eta arimaren bizitza, inkontzientearen, ametsaren eta misterioaren goresmena. Nietzsche, Strindberg, Byron eta Dostoievskiren eragina izan zuen, eta izadira itzultze erromantikoa eta menturazko bizitza laudatu zituen bere eleberrietan: Mysterier (1892, Misterioak), Pan (1894), Victoria (1898). 1904an Bihotz basatia izeneko poema-bilduma argitaratu zuen. Nekazari-zibilizazioaren suntsipenak sorturiko sentimena islatu zuen bere obra nagusian: Markens grøde (1917, Lurrak emandako uzta). Sentipen primitiboak mugitzen duen arlote librea gai hartuta, trilogia bat idatzi zuen: Arloteak (1927), Augusto (1930) eta Bizitza aurrera doa (1933). Bere ideiek nazionalsozialismoa onartzera eraman zuten, 1930etik aurrera, eta Quislingen gobernuaren eta Norvegian sartuak ziren alemaniarren alde egin zuen. Gerra amaiturik, traizioagatik epaitu zuten, eta, haren adina zela eta, hiru urtez (1945-1948) eritegi batean sartu. Bertan eguneroko bat idatzi zuen: Belarra hazten den bideetan zehar (1949).

1920an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]