Bukayo Saka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bukayo Saka

(2022)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBukayo Ayoyinka Temidayo Saka
JaiotzaEaling (en) Itzuli2001eko irailaren 5a (22 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaGreenford High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
England national under-16 association football team2016 / 201761
England national under-17 association football team2017 / 201891
Arsenal Football Club2018 / baliorik ez
England national under-19 association football team2018 / 2019104
England national under-18 association football team2018 / 201851
England national under-21 association football team2020 / 202010
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2020 / baliorik ez
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Altuera178 zentimetro

IMDB: nm11240224 Facebook: BukayoSakaOfficial Twitter: BukayoSaka87 Instagram: bukayosaka87 UEFA: 250106939 Edit the value on Wikidata

Bukayo Ayoyinka Temidayo Saka, Bukayo Saka izen-deiturez ezagunagoa (Ealing, Ingalaterra,2001eko irailaren 5a) futbolari bat da. Gaur egun Arsenal talde Ingeleseko futbolaria da, bai eta Ingalaterrako futbol selekzio nazionalekoa ere. Futbol zelai barruan bere kokapen ohikoena aurrelariarena da eta munduko jokalari gazterik onenetakoa dela aintzakotzat hartzen da. [1]

Saka, Arsenalekin batera bere lehen taldeko karrera osoa eman du, non FA Kopa bat eta bi FA Community Shield irabazi dituen. Horretaz gain, 2020-2021 eta 2021 denboraldietan zehar, Arsenaleko denboraldiko jokalaririk onenaren saria irabazi zuen.[2] Gainera, 2023-ko urrezko bola irabazteko hautatua izan zen.[3]

Bukayok Ingalaterraren beheragoko kategorietan jokatu zuen askotan, 2020ko urrian talde nagusiaren debuta egin aurretik. Urte berean, 2020ko Eurokoparen finalera iritsi zen haren selekzio nazionalarekin eta geroago 2022ko FIFAko Munduko Kopan parte hartu zuen. [4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bukayo Saka 2001eko irailaren 5ean Londresen, Erresuma Batuan jaio zen. Bere ama, Adenike Saka eta aita, Yomi Saka dira. Amak Nigerian jaiotakoa da eta aitak, nahiz eta familia nigeriarra izan, Londresen jaio zen. Berak, anai handiago bat du baita, Abayomi Saka izenekoa.[5] Greenfordeko institutura joan baino lehen, Edward Betham Church of England eskolan ikasi zuen[6] eta oso nota onak atera zituen.[7]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zenean, bera gertuko talde batean sartu zen, Greenford Celtic-en. Sei hilabete inguru eman zituen han, ikertzaile asko gurasoekin harremanetan jartzen hasi zirenean, eta hainbat kluben interesa jaso zuen. Gutxi batzuk baziren. Arsenal, Chelsea, Watford, Tottenham eta gehiago zeuden, baina horietako frogetara joaten zen, ez beste batzuetara.

Watford haren etxetik gurtuago zegoena zenez, hara joan zen jolastera. 8 urterekin Arsenaleko akademian sartu arte (Hale End Academy).[8] Aurreakademiako kide bezala entrenatu eta klubarekin jolastu ondoren, 2010eko maiatzaren 5ean bere lehen kontratu ofizialak sinatu zituen klubarekin, zortzi urte zituela, Hale Endeko adin-talde gazteenarekin bat eginez. Akademian, asko nabarmentzen zen jokalari oso on bat izan ahal zela eta hori kontuan hartuta hazi zen.

2018an, 16 urte zituela, Bukayoren denbora Hale Enden amaitu zen. Berari, beste 11rekin batera, bekak eskaintzen zizkioten klubarekin, eta London Colneyn entrenatzen aritu zen. 2018ko Azaroaren 29an Arsenaleko lehen taldearekin debutatu zuen, Vorskla Poltava ukraniar taldearen kontra UEFA Europa League-en. [9] Urte berean bere lehen kontratu profesionala lortu zuen [10] eta hortik aurrera Arsenaleko proiektuaren liderra bihurtu da.[11]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko Urriak 17an eguneratua. Datu ofizialak.

Premier League
Jokaldiak Golak Irabazitako partiduak Galdutako partiduak
142 35 78 37
Selekzioa
Jokaldiak Golak Irabaziak Galdutako partiduak
30 11 18 5
Tituloak
FA Cup 1
Community Shield 2
MLS All-Star 1
Emirates Cup 2
Florida Cup 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Arsenal: Study names Bukayo Saka as Europe’s best young player» Yahoo Sports 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. (Ingelesez) «Bukayo Saka - Player profile 23/24» www.transfermarkt.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  3. (Frantsesez) «Ballon d'Or 2023 : la liste complète des nommés» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  4. «englandstats.com | 1253 Bukayo Saka (2020 - 2023)» www.englandstats.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  5. (Ingelesez) Michael, Michael Uzoma. (2023-05-03). «Bukayo Saka Parents, Family, Siblings» Uzomedia TV (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  6. (Ingelesez) Watts, Charles; Clementine, Katherine. (2018-12-13). «The rising Ealing-born football star, 17, making his Arsenal FC debut» My London (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  7. (Ingelesez) Ellery, Ben. (2023-10-16). England star Bukayo Saka was a real role model, says PE teacher. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  8. (Ingelesez) Association, The Football. «Bukayo Saka's journey from Greenford Celtics to starring for England at 2022 FIFA World Cup» https://www.englandfootball.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  9. (Ingelesez) James, Josh. (2023-10-21). «Long read: The rise and rise of Bukayo Saka» Long read: The rise and rise of Bukayo Saka (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  10. (Ingelesez) «Okonkwo and Saka sign professional contracts» Okonkwo and Saka sign professional contracts 2023-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  11. (Ingelesez) «‘Leader’ Saka hailed by Arteta after inspiring Arsenal win at Southampton» The Independent 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]