Morga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Morga
 Bizkaia, Euskal Herria
Meakaur auzoa, Morga, Bizkaia, Euskal Herria. 2015-04-20.jpg
Morgako Meakaur auzoa.
Morgako bandera

Morgako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Busturialdea
Izen ofiziala Morga bandera.svg Morga
Alkatea Mª Teresa Artetxe Barrena EAJlogo.jpg
Posta kodea 48115
INE kodea 48066
Herritarra morgatar
Kokapena
Koordenatuak 43° 17′ 00″ N, 2° 45′ 00″ W / 43.283333°N,2.75°W / 43.283333; -2.75Koordenatuak: 43° 17′ 00″ N, 2° 45′ 00″ W / 43.283333°N,2.75°W / 43.283333; -2.75
Morga hemen kokatua: Bizkaia
Morga
Morga
Morga (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 17,6 km2
Demografia
Biztanleria 424 biztanle (2015) — (Green Arrow Up.svg 5)
% 52,14 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,86
Dentsitatea 24,09 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 1,18
Zahartze tasa[1] % 23,26
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 25,64
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 84,91 (2011)
Genero desoreka[1] % -2,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,24 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 81,73 (2010)
Euskararen erabilera % 59,4 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.morgakoudala.com

Morga Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. 424 biztanle zituen 2015. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morga Bizkaiaren erdigunean dago, Mungia eta Gernika bitartean, eta Gernika eta Plentziako itsasadar arroak banatzen dute. Antzinako kostaldeko Donejakue bidearen igarobidea. Morgako mendi garrantzitsuenen artean Bizkargi (562 m) "Bizkaiko Bihotza" izenaz ere ezaguna, Mendigana (274 m) eta Urkulu (370 m) daude. Bizkargi mendiaren gainetik eta Altamirako tontorretatik bailararen ikuspegi bikainaz gozatzen da.

Morgako herri mugakideak honakoak dira: Errigoiti eta Arrieta iparraldean, Zornotza eta Larrabetzu hegoaldean, Errigoiti eta Muxika ekialdean, eta Gamiz-Fika eta Fruiz mendebaldean.

Baserriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti, eta horren adierazgarri herrian dauden baserriak dira. Baserriak normalean auzo txikiak osatuz batzen dira, eta tipologia eta garai desberdinetakoak dira. Morgak dituen baserririk zaharrenak XVI. mendekoak dira, esaterako, Leixarta, Barrengoetxe eta Lekezorrotze. Ondorengo mendekoak, XVII. mendekoak alegia, Beiti, Andresene eta Errementariko baserriak dira. XVIII. mendeko baserrietatik 1865. urteko Izolaga baserria da garrantzitsuena, Morgako Oñarte auzoan kokatua.

Herria landa-gunez, ongi errotutako historia duten baserri eta auzotegiz beterik dago. Urteen igarotzeak eta bizimoduaren aldaketak ez dute oreka aldatu, bisitarientzat oso erakargarria da.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgako ualetxea

Morgako alkatea EAJ alderdiko Mari Tere Artetxe da, 2015eko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau Eusko Alderdi Jeltzalekoak dira. Hauteskunde haietan, EAJk 161 boz (boto guztien % 54,21) eta lau zinegotzi lortu zituen, Bilduk 132 boto (% 44,44) eta hiru zinegotzi, eta PPk 2 boto (% 0,67).

Morgako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
161 (% 54,21)
Bildu
3 / 7
132 (% 44,44)

2007ko hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 193 7
PP 3 0

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morga Muxika eta Mungia arteko BI-2713 errepideak zeharkatzen du. Hauxe da herriko errepide nagusia. Horrez gain, Bizkaibuseko Gernika-Mungia A3519 lineak geltokia dauka udalerriko Andra Mari auzoan. Autobusak bi ordu eta erdian behin igarotzen dira herritik. Goizeko zazpietatik gaueko bederatziak edo hamarrak arte, egunaren arabera.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri txikia izan arren, Morgak hainbat eliza eta baseliza ditu. Nagusia Martin Deunaren Eliza da. Horrez gain, aipagarri dira Kristo Gurutzatuaren kapera, Gerekizeko Esteban Deunaren baseliza, Andra Mariren baseliza, Mikel Deunaren baseliza, Tomas Deunaren baseliza, Juan Bautista Deunaren baseliza eta Santa Krutz baseliza.

Martin Deunaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morgako parrokia nagusia da. X. mendean eraikia eta 1580. urtean berreraikia izan zen, Isasitarren palaziotik ateratako materialekin. 1804an Sakristia altxatu zen eta hamarkada batzuk geroago, 1853an, gangak.

Nabe errenazentista eta arkupean dauden Pedro Deunaren eta Pablo Deunaren eskulturak XVI. mendearen azken aldikoak dira. Elizaren aurrealdean hiru erretaula daude, bata aldarearen ondoan eta beste biak arku-triunfalaren bi alboetan. Erretaula nagusiak, estilo errenazentistakoa, Martin de Tours santuaren bizitza kontatzen du, eta alboetako erretauletan Santiago Matamoros eta Karmengo Amabirjina ageri dira.

Zorrotza jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorrotza jauregia Morgakoene auzoan kokatzen da. Landa jauregia da, eta horregatik jauregiaren eta baserriaren arteko nahastea da. Harresi batez inguratua, jauregiaren iparraldean erdi-puntuko portada dauka. Horrez gain, arkupearen zoruan, irudi eskematikoak dituzten harlauza handiak daude. Arku bien banaketan den zutabearen gainean, Zorrotza familiaren armarria ageri da, fatxadaren apaingarri.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morga Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .