César Cui
Itxura
César Antonovitx Cui (errusieraz: Це́зарь Анто́нович Кюи́, Tsezar' Antonovič Kjui; Vilnius, Errusiar Inperioa, 1835eko urtarrilaren 18agreg. - San Petersburgo, Sobietar Batasuna, 1918ko martxoaren 13a) Lituanian jaiotako errusiar musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan hasi zen musika lantzen, Alexandre Sergeievitx Dargomyjski eta Mili Alekseievitx Balakirev maisuen eskutik. Bosten Taldea osatu zuen, Balakirev, Borodin, Musorgsky eta Rimski-Korsakovekin batera. Robert Schumann eta Hector Berlioz musikagileen aldekoa izan zen.
Lan ugari ondu zuen: dozena bat opera (William Ratcliff, 1869; Angelo, 1876; «Kaukasiako presoa», 1883), obra sinfonikoak, koralak, ganbera-musika eta pianorako melodiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Cui |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |