Campylobacter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Campylobacter
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaEpsilonproteobacteria
OrdenaCampylobacterales
FamiliaCampylobacteraceae
Generoa Campylobacter
[[|]]
Datu orokorrak
Habitathuman saliva (en) Itzuli
GaixotasunaGastroenteritisa
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Campylobacter ("bakterio kurbatuak" esanahia) bakterio Gram-negatiboen generoa da. Genero honetako bakterioak normalean koma edo s-formako eta mugikor agertzen dira. [1]

Campylobacteren espezie gehienak gaixotasunak sor ditzakete eta gizakiak eta beste animalia batzuk kutsatu. Bakterioaren gordailu nagusia hegaztiak dira; [2]. Gizakia Campylobacter espezieekin kutsatutako elikagaiak jatean gaixotu daiteke. Beste infekzio iturri bat kutsatutako animaliekin harremana izatea da, eta askotan Campylobacterrek asintomatikoki eraman daitezke. [3] Gutxienez dozena bat espezie Campylobacter giza gaixotasunean inplikatuak dira, C. jejuni eta C. coli ohikoenak izanik. [4] C. jejuni bakterioen elikagaiengatiko gaixotasun eragile nagusietako bat da garatutako herrialde askotan. [4] [5] C. jejuni infekzioa ere HIESa duten pertsonetan odolera hedatu daiteke, eta C. lari umeetan beherako errepikakorraren kausa ezaguna da. [3] C. fetus abortu-espontaneoaren kausa da behi eta ardietan, baita gizakietan patogeno oportunista ere. [6] Genero hau listuaren mikrobiotan agertzen da.[7]

Genero honen barnean 18 espezie daude, hauetako asko giza patogenoak izanik. Campylobacter jejuni, Campylobacter fetus eta Campylobacter coli dira patogeno garrantzitsuenak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campylobacterrek, normalean, kurba edo gakotx-formarekin agertzen dira eta flagelo unipolar edo bipolarrez mugitzen dira.[1] Oro har, oxigeno maila baxuetako inguruetan bizi dira. Oxigeno atmosferikoan, C. Jejuni-k koko forma har dezake [8] Oxidaseen eta katalasen testetan positiboak dira. Campylobacter ez-hartzikorra da. [1] Campylobacter  42 °C-tan hazten dira hoberen. [8] Ez dute esporarik sortzen.

Gela-Tenperaturan biziraute oso urria dute, baina Campylobacter-ek errefrigerazio tenperaturetan bizirik iraun dezake denbora laburrez – 15 aldiz luzeago irauten dute 2 ° C-tan 20 °C-tan baino. Bakterioak poliki-poliki hil egiten dira tenperatura izoztuetan eta beroan ez dute irauten, 48 °C-tik gorako tenperaturan suntsitzen dira. [9]

Bakterio hauen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campylobacter infekzioaren sintomak  Theodor Escherich-ek haurrengan deskribatu zituen 1886an. [10] Infekzio hauek cholera infantum (haurtzaroko kolera), [10] edo “udako –beherakoa” izendatu zituen. [11] Espeziea, lehen aldiz Sir John McFadyean-ek isolatu zuen 1906an Londresko Royal Veterinary College-en. [12]

Generoa geroago definitu zen, 1963an. [13]

Genetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campylobacter espezieen genomak sekuentziatu egin dira, lehena  2000. urtean C. jejuni-rena. [14] [15] Genoma-ikerketek Campylobacter-eko kideen markatzaile molekular espezifikoak identifikatu dituzte. Horretaz gain, hainbat markatzaile aurkitu ziren Campylobacter espezie guztietan, C. Fetus-ean izan ezik, espeziaren arteko distantzietan urrutikoena da. Markatzaile asko C. jejuni eta C. coli artean partekatzen dira, bi espezie hauen arteko harreman estua adierazten dutellarik. [16]

Antzeko Ikerketek Campylobacter espeziearen motilitatearen gene arduradunak aztertu dituzte. Campylobacter-eko espezie guztiek motilitateko bi  flagelin gene tandem dituzte, flaA eta flaB. Gene horien arteko errekonbinazio intergenikoek eragina dute bakterioon birulentzian [17].

Geroz eta gehiago dira kinolonei erresistentzia agertzen dituzten anduiak. Ebidentziek iradokitzen dute abelzaintzan antibiotiko mota hauen gehiegizko erabiltzearen ondorio dela. [8]

Bakteriofago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamarkadetako Campylobacter-en taxonomia nahasgarriak Campylobacter -bakteriofagoen lehendabiziko txostenak identifikatzea zaildu du. Gaur egun, C. coli eta C. fetus (aurreko Vibrio coli eta V. fetus) bezala ezagutzen diren espezien bakteriofago espezifikoak, behi eta txerrietatik isolatu ziren 1960ko hamarkadan. [18][19][20][21]

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campylobacterrek kanpilobakteriosi izeneko infekzio gastrointestinala sor dezake. Inkubazio epea 24-72 ordukoa da. [22] Beherakoa edo disenteria sindromea da infekzio honen ezaugarria, hanturazkoa, batzuetan odoltsua; arranpak, sukarra eta sabeleko mina eragiten dituena. [23][24] Transmisioko bide ohikoenak fekal-ahozkoak dira, kutsatutako janari edo ura hartzeagatik, edota haragi gordina jatearen ondorioz. Campylobacteriosis-an zerikusia duten elikagaiak, besteak beste, hegazti gordin edo azpiegosiak, esneki gordinak eta kutsatutako produktuak dira. [25] Campylobacter urdaileko azido klorhidrikoaren produkzio arruntari sentikorra da: ondorioz, dosi infekziosoa nahiko altua da eta bakterioak oso gutxitan eragiten du gaixotasuna 10.000 organismo baino gutxiagotan dagoenean. [3] Hala eta guztiz ere, botika antiazidoak (gastritis edo sabeleko ultzeretarakoak) hartzen dituztenek arrisku handiagoa dute organismo kopuru txikiagoaz gaixotzeko, medikazio mota honek azido gastrikoaren pordukzio normala inhibitzen baititu.

Hurrengo ehunetan eragiten ditu lesioak: jejunum, ileum eta kolonean. C jejuni-ren andui gehienek toxina (cytolethal distending toxin) sortzen dute, zelulen zatitzeko eta immunitate-sistema aktibatzeko gaitasuna galarazten duen toxina. Honen laguntzaz bakterioek immunitate-sistema saihestu eta denbora mugatu batez zelulen barnean bizirauteko aukera dute. Behin pentsatu ere egin zen kolera-itxurako enterotoxina ekoizteko gai zirela, baina hori ez da egiaztu. Organismoak difusoa, odoltsua, edematosa eta exudagarria den enteritis-a sortzen du. Infekzioak, oso gutxitan izan bada ere, sindrome hemolitiko-uremikoa eta purpura trombozitopenikoa kausatzat hartu izan da, ez da horrelako kasurik egiaztu. Zenbait kasutan, Campylobacter infekzioa Guillain-Barré sindromearen kausa ezkutua izan daiteke. Perforazio gastrointestinala ileonaren infekzioaren konplikazio arraroa da [26].

Campylobacter periodontitisarekin lotu izan da ere [23].

Gaitzaren infekzio iturria animaliak dira, hegaztiak batez ere. Ur eta elikagai kutsatuen bidez transmititzen da gaixotasuna, hesteetako infekzio gehienen antzera (salmonelosi, kolera, sukar tifoidea...). Campylobacter-ek sortzen duen gastroenteritisa oso zabalduta dago herrialde garatuetan, eta Europako toki askotan janari intoxikazioak eragiten dituen bakterio ohikoena da. Gaitza, hala ere, ez da larria eta astebeteko epean berez sendatzen da.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infekzioa normalean auto-mugatua da eta, kasu gehienetan, likido eta elektrolito bidezko  tratamendu sintomatikoaz nahikoa da giza infekzioetan. Sintomek normalean bost edo zazpi egun irauten dute. [25] tratamendu antibiotikoak efektu gutxi du eta ez da gomendatzen arrisku handiko pazienteetan izan ezik [27]. Campylobacteriosis diagnostikoa gorozkien lagina aztertuz egiten da. Tratamendu estandarra azitromicina da, antibiotiko macrolidoa, batez ere umeen Campylobacter infekzioetan; [28] batzutan ere bestelako macrolidoak, quinolonak eta tetraziklinak erabili izan dira helduen Campylobacter gastrointestinala tratatzeko [29]. Infekzio sistemikoei dagokienez, bestelako antibiotiko bakterizidak erabiltzen dira, adibidez ampizilina, amoxikilina / clavulanic azidoa edo aminoglycosidoak. Fluoroquinolonak, hala nola, ciprofloxacin edo levofloxacin, erresistentzien ondorioz eraginkortasuna galdu dute. [30] Antibiotikoez gain, ume deshidratatuak ospitalean benabarnetiko hidrataziozko tratamendua behar izan dezakete.

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalerrian, Campiyobacterra da beherakoen eragile nagusia. Merkatuan saltzen diren oilasko haragia da kutsadura iturri nagusiena, gehenetan gurutzatutako kutsadurak ematen dira oilasko gordinaz elikagaiak manipulatzean.

Erresuma Batua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko urtarrilean, Erresuma Batuko Food Standards Agency-k, Elikagaien Arauen Agentziak, ohartarazi zuen Erresuma Batuko dendetan erositako oilasko gordin guztietatik bi heren Campylobacterrez kutsatuta zeudela; honek  urtero milioi erdiri gaixotasun eta  100 hildako inguru eragitzen dituela estimatzen da. [31] 2014ko ekainean, Elikagaien Arauen Agentziak oilasko gordinaren garbiketaren kontrako-kanpaina hasi zuen; garbiketen zipriztinek germenak hedatzen laguntzen dute. [32] 2015eko maiatzean, FSAk argitaratu zituen 2014ko otsailean eta otsailean oilasko freskoetatik ateratako laginekin egindako emaitzak, eta oilaskoen % 73 positiboak izan ziren Campylobacterraren presentziaz. [33]

Ameriketako Estatu Batuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campylobacter infekzioak% 14 handitu ziren Estatu Batuetan 2012an, 2006tik 2008ra bitartekoarekin alderatuta. 2000. urteaz geroztik infekzio maila handiena da. [25]

Estatu Batuetako txikizkako merkataritzan oilasko haragi gordinean Campylobacterren prebalentzia handia (% 40 edo gehiago) erreportatu izan da. [34] Txikizkako oilasko haragiaren prebalentzia hau, Estatu Batuetako Nekazaritza Sailaren errendimendu-mikrobiologien azterketa standarretan agertutakoa baino handiagoa da; eta uztailaren eta irailaren artean argitaratutako 2014ko azkeneko hiruhilekoen txostenean, Salmonella eta Campylobacter-en haragi eta hegaztien azterketek  Campylobacter spp prebalentzia baxua erakusten du AEBetako Nekazaritza Sailaren Elikagaien Segurtasun eta Ikuskapen Zerbitzuak argitaratutako datuetan. Oilasko haragi gordinean prebalentzia handiagoa (% 20) mekanikoki banatuta dagoen oilasko haragian baino (hau prozezatu ondoren saltzen da soilik). [35]

Kanada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FoodNet Kanada jakinarazi du Campylobacter patogeno arruntena dela paketatutako oilasko bularrekoetan,  aztertutakoen laginen ia erdiak  positiboak dira. Gainera, Campylobacter eta Salmonella gaixotasun gastrointestinaleen kausa ohikoenak izan dira Kanadan [36]

Zeelanda Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko abuztuan Havelock North-ko 4.000+ biztanleek, 13.000 biztanle inguruko herria, hornidura uraren uztezko Campylobacter kutsaduraren ondorioz,  gaixotasun gastrikoa [37][38] izan zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Bergey's manual of systematic bacteriology Vol. 2, The proteobacteria. Part C, The Alpha-, Beta-, Delta-, and Epsilonproteobacteria. (2nd ed. argitaraldia) Springer 2005 ISBN 9780387292984. PMC 150913875..
  2. Ciment, J.. (1999-10-02). «CDC study quantifies foodborne illnesses» BMJ 319 (7214): 873–873.  doi:10.1136/bmj.319.7214.873. ISSN 0959-8138..
  3. a b c Blaser, Martin J.. (1990-01-01). «Epidemiology and Pathophysiology of Campylobacter pylori Infections» Clinical Infectious Diseases 12 (Supplement_1): S99–S106.  doi:10.1093/clinids/12.supplement_1.s99. ISSN 1537-6591..
  4. a b Sherris medical microbiology : an introduction to infectious diseases. (4th ed. argitaraldia) McGraw-Hill 2004 ISBN 0838585299. PMC 52358530..
  5. Moore, John E.; Corcoran, Deborah; Dooley, James S. G.; Fanning, Séamus; Lucey, Brigid; Matsuda, Motoo; McDowell, David A.; Mégraud, Francis et al.. (2005-5). «Campylobacter» Veterinary Research 36 (3): 351–382.  doi:10.1051/vetres:2005012. ISSN 0928-4249. PMID 15845230. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  6. Sauerwein, R. W.; Bisseling, J.; Horrevorts, A. M.. (1993-9). «Septic abortion associated with Campylobacter fetus subspecies fetus infection: case report and review of the literature» Infection 21 (5): 331–333. ISSN 0300-8126. PMID 8300253. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  7. Wang, Kun; Lu, Wenxin; Tu, Qichao; Ge, Yichen; He, Jinzhi; Zhou, Yu; Gou, Yaping; Van Nostrand, Joy D. et al.. (2016-03-10). «Preliminary analysis of salivary microbiome and their potential roles in oral lichen planus» Scientific Reports 6: 22943.  doi:10.1038/srep22943. ISSN 2045-2322. PMID 26961389. PMC PMC4785528. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  8. a b c &NA;. (1974-04). «Author Index to Abstracts» Pediatric Research 8 (4): 519.  doi:10.1203/00006450-197404000-00793. ISSN 0031-3998..
  9. Hinton, Arthur; Cox, Nelson A. (2018). «Selective Medium for Aerobic Incubation of Campylobacter» Journal of Food: Microbiology, Safety & Hygiene 03 (01)  doi:10.4172/2476-2059.1000131. ISSN 2476-2059..
  10. a b Samie, A.; Obi, C. L.; Barrett, L. J.; Powell, S. M.; Guerrant, R. L.. (2007-6). «Prevalence of Campylobacter species, Helicobacter pylori and Arcobacter species in stool samples from the Venda region, Limpopo, South Africa: studies using molecular diagnostic methods» The Journal of Infection 54 (6): 558–566.  doi:10.1016/j.jinf.2006.10.047. ISSN 1532-2742. PMID 17145081. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  11. Condran, G. A.; Murphy, J.. (2008-12-01). «Defining and Managing Infant Mortality: A Case Study of Philadelphia, 1870-1920» Social Science History 32 (4): 473–513.  doi:10.1215/01455532-2008-006. ISSN 0145-5532..
  12. (Ingelesez) Skirrow, M. B.. (2006-11-01). «John McFadyean and the Centenary of the First Isolation of Campylobacter Species» Clinical Infectious Diseases 43 (9): 1213–1217.  doi:10.1086/508201. ISSN 1058-4838. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  13. Campylobacter. (3rd ed. argitaraldia) ASM Press 2008 ISBN 9781613442708. PMC 760903439..
  14. Fouts, Derrick E.; Mongodin, Emmanuel F.; Mandrell, Robert E.; Miller, William G.; Rasko, David A.; Ravel, Jacques; Brinkac, Lauren M.; DeBoy, Robert T. et al.. (2005-1). «Major structural differences and novel potential virulence mechanisms from the genomes of multiple campylobacter species» PLoS biology 3 (1): e15.  doi:10.1371/journal.pbio.0030015. ISSN 1545-7885. PMID 15660156. PMC PMC539331. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  15. Parkhill, J.; Wren, B. W.; Mungall, K.; Ketley, J. M.; Churcher, C.; Basham, D.; Chillingworth, T.; Davies, R. M. et al.. (2000-02-10). «The genome sequence of the food-borne pathogen Campylobacter jejuni reveals hypervariable sequences» Nature 403 (6770): 665–668.  doi:10.1038/35001088. ISSN 0028-0836. PMID 10688204. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  16. Gupta, Radhey S.. (2006-07-04). «Molecular signatures (unique proteins and conserved indels) that are specific for the epsilon proteobacteria (Campylobacterales)» BMC genomics 7: 167.  doi:10.1186/1471-2164-7-167. ISSN 1471-2164. PMID 16817973. PMC PMC1557499. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  17. Grant, C. C.; Konkel, M. E.; Cieplak, W.; Tompkins, L. S.. (1993-5). «Role of flagella in adherence, internalization, and translocation of Campylobacter jejuni in nonpolarized and polarized epithelial cell cultures» Infection and Immunity 61 (5): 1764–1771. ISSN 0019-9567. PMID 8478066. PMC PMC280763. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  18. Firehammer, B. D.; Border, M.. (1968-11). «Isolation of temperate bacteriophages from Vibrio fetus» American Journal of Veterinary Research 29 (11): 2229–2235. ISSN 0002-9645. PMID 5693467. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  19. Eisenstark, A.. (1965-11-23). Transduction of Escherichia Coli Genetic Material by Phage P22 in Salmonella Typhimrium X E. Coli Hybrids. .
  20. (Ingelesez) Fletcher, R. D.; Bertschinger, H. U.. (2010-05-13). «A Method of Isolation ofVibrio colifrom Swine Fecal Material by Selective Filtration» Zentralblatt für Veterinärmedizin Reihe B 11 (6): 469–474.  doi:10.1111/j.1439-0450.1964.tb01075.x. ISSN 0931-2021. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  21. Connerton, P. L.; Timms, A. R.; Connerton, I. F.. (2011-8). «Campylobacter bacteriophages and bacteriophage therapy» Journal of Applied Microbiology 111 (2): 255–265.  doi:10.1111/j.1365-2672.2011.05012.x. ISSN 1365-2672. PMID 21447013. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  22. (Ingelesez) Zilbauer, Matthias; Dorrell, Nick; Wren, Brendan W.; Bajaj-Elliott, Mona. (2008-02). «Campylobacter jejuni-mediated disease pathogenesis: an update» Transactions of the Royal Society of Tropical Medicine and Hygiene 102 (2): 123–129.  doi:10.1016/j.trstmh.2007.09.019. ISSN 0035-9203. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  23. a b Humphrey, Tom; O'Brien, Sarah; Madsen, Mogens. (2007-07-15). «Campylobacters as zoonotic pathogens: a food production perspective» International Journal of Food Microbiology 117 (3): 237–257.  doi:10.1016/j.ijfoodmicro.2007.01.006. ISSN 0168-1605. PMID 17368847. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  24. «Violent Crime Rate Remained Unchanged While Theft Rate Declined in 2008» PsycEXTRA Dataset 2009.
  25. a b c "Infections from some foodborne germs increased, while others remained unchanged in 2012". Centers for Disease Control. April 18, 2013. Retrieved April 19, 2013.
  26. Jassim, S.S.; Malik, A.; Aldridge, A.. (2011). «Small bowel perforation: an unusual cause» Grand Rounds 11 (1): 17–19.  doi:10.1102/1470-5206.2011.0006. ISSN 1470-5206..
  27. «Subconjunctival auto-hemotherapy of eye burns in our cases. PMID: 1405409 [PubMed - indexed for MEDLINE»] SciVee 2012-03-17.
  28. Vukelic, Dalibor; Trkulja, Vladimir; Salkovic-Petrisic, Melita. (2010-4). «Single oral dose of azithromycin versus 5 days of oral erythromycin or no antibiotic in treatment of campylobacter enterocolitis in children: a prospective randomized assessor-blind study» Journal of Pediatric Gastroenterology and Nutrition 50 (4): 404–410.  doi:10.1097/MPG.0b013e3181a87104. ISSN 1536-4801. PMID 19881393. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  29. Gendrel, D.; Cohen, R.; European Society for Pediatric Infectious Diseases; European Society for Gastroenterology, Hepatology and Nutrition. (2008-10). «[Bacterial diarrheas and antibiotics: European recommendations»] Archives De Pediatrie: Organe Officiel De La Societe Francaise De Pediatrie 15 Suppl 2: S93–96.  doi:10.1016/S0929-693X(08)74223-4. ISSN 0929-693X. PMID 19000862. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  30. Lehtopolku, Mirva; Nakari, Ulla-Maija; Kotilainen, Pirkko; Huovinen, Pentti; Siitonen, Anja; Hakanen, Antti J.. (2010-3). «Antimicrobial susceptibilities of multidrug-resistant Campylobacter jejuni and C. coli strains: in vitro activities of 20 antimicrobial agents» Antimicrobial Agents and Chemotherapy 54 (3): 1232–1236.  doi:10.1128/AAC.00898-09. ISSN 1098-6596. PMID 20038624. PMC PMC2825995. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  31. Clery, Daniel. (2016-08-15). «Astronomy’s next big space telescope could threaten the field, panel warns» Science  doi:10.1126/science.aah7196. ISSN 0036-8075..
  32. «Food Standards Agency – agency consults on new strategic plan» Nutrition & Food Science 34 (5) 2004-10  doi:10.1108/nfs.2004.01734eab.015. ISSN 0034-6659..
  33. New asylum applications from Syrians in 44 industrialised countries, Q1 2011 to Q4 2014. 2015-09-22.
  34. Williams, Aretha; Oyarzabal, Omar A.. (2012-08-24). «Prevalence of Campylobacter spp. in skinless, boneless retail broiler meat from 2005 through 2011 in Alabama, USA» BMC microbiology 12: 184.  doi:10.1186/1471-2180-12-184. ISSN 1471-2180. PMID 22920043. PMC PMC3490988. (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  35. NAUGLE, ALECIA LAREW; BARLOW, KRISTINA E.; EBLEN, DENISE R.; TETER, VANESSA; UMHOLTZ, ROBERT. (2006-11). «U.S. Food Safety and Inspection Service Testing for Salmonella in Selected Raw Meat and Poultry Products in the United States, 1998 through 2003: Analysis of Set Results» Journal of Food Protection 69 (11): 2607–2614.  doi:10.4315/0362-028x-69.11.2607. ISSN 0362-028X..
  36. Viswanathan, M.; Pearl, D. L.; Taboada, E. N.; Parmley, E. J.; Mutschall, S. K.; Jardine, C. M.. (2016-08-05). «Cluster Analysis ofCampylobacter jejuniGenotypes Isolated from Small and Medium-Sized Mammalian Wildlife and Bovine Livestock from Ontario Farms» Zoonoses and Public Health 64 (3): 185–193.  doi:10.1111/zph.12294. ISSN 1863-1959..
  37. Sutherland, Mary Elizabeth, (died 19 Oct. 1972), Chief Woman Officer, Labour Party, 1932–60. Oxford University Press 2007-12-01.
  38. Ridgway, N. M.. (1960-05). «Surface water movements in Hawke Bay, New Zealand» New Zealand Journal of Geology and Geophysics 3 (2): 253–261.  doi:10.1080/00288306.1960.10423597. ISSN 0028-8306..