Cantharellus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cantharellus
2007-07-14 Cantharellus cibarius.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales Cantharellales
FamiliaCantharellaceae Cantharellaceae
Generoa Cantharellus
Fr., 1821
Mikologia
Teeth icon.png 
eztenak himenioan
Infundibuliform cap icon.svg 
inbutu-formako txapela
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Yellow spore print icon.png 
espora horiak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Cantharellus garapen gimnokarpikoa duen onddo basidiomikotoen genero bat da, eta Agaricomycetes klaseko Cantharellaceae[1] familiaren barnean sailkatzen da. Azken urtetan egin diren analisi molekularrei esker Cantharellus cibarius espeziea, genero honetako ordezkari ezagunena dena, hainbat espezietan banatua izan da, kantareloide deituriko klado berria sortuz.

Onddo ektomikorrizikoak dira, beraz elkarte sinbiotikoak eratzen dituzte landareen sustraiekin, maiz gure basoetako fagazeoekin aurki ditzazkegularik. Askotan Omphalotus olearius edota Gymnopilus sapineus espeziearekin nahastu daitezke, zeinak gaixotasun larria eragin dezaketen kontsumitu duenarengan.

Genero honetako espezie askotan, C.cibarius eta C.minor espezieetan esaterako, beta-karoteno antioxidatzaileak eta C.cinnabarisun eta C.friesii espezietan kantaxantina deituriko pigmentu kantitate esanguratsuak aurkitzen dira. Kasu batzuetan, bestalde, D bitamina kontzentrazio altuak behatu dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cantharellus terminoa kantharos hitz grekotik (antzinako grekoz κάνθαρος / kàntharos, latinez cantharus) dator, eta Antzinako Grezian ardoa edateko tipikoa zen edalontziari (canthare) egiten dio erreferentzia.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cantharellus generoa oso zabala da eta historia konplexu samarra du. Nahiz eta Index Fungorum datu baseak 500 izen zientifiko baino gehiago bildu, azterketa molekularrek informazio berria baimendu dute ; eta gaur egun 30 espezie daude erregistraturik[2]. Honen arrazoia, sinonimiaz gain, espezie asko, Arrhenia, Craterellus, Gomphus, Higrophoropsis eta Pseudocraterellus generoen barruan sailkatuak izan direla da.

Europako Cantharellus generoko espezieak morfologikoki bereizteko erabiltzen diren ezaugarriak pileoaren estaldura arrosaren presentzia, pileoa bera, onddo gazteen himenoforoaren kolorea, esporen batazbesteko luzera eta ekologia dira[2].

Europako Cantharellus generoko espezieak bereizteko gakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Pileoak ez du 30(50) mm baino gehiago, eta normalean ez da mamitsua. Burdin-gatzen aurrean erreakzionatzean kolore gorri-grisa hartzen du.

Pileipelisa osatzen duten hifek horma fina dute normalean (<1μm).

2
1. Pileoak 130mm ditu gehienez. Burdin-gatzen aurrean erreakzionatzean kolore gorria-grisa edo grisa hartzen du. Pileipeliseko hifa

batzuek gutxienez horma lodi samarra dute (>0,8μm).

3
2. Pileoa naranja-arrosetik naranja-gorri kolore bitartekoa. Gehienetan Fagus pagoaren azpian (pileipeliseko hifek horma lodia

badute begiratu C.roseofagetorum.

C.friesii
2. Pileoa kolore naranja-horitik okre-horira bitartekoa, batzuetan txuria. Angiospermo edo koniferoen azpian. C.romagnesianus
3. Himenoforo zuria edo zurixka gaztea denean. Angiospermoen (Fagaceae edo Betulaceae) azpian hazten da. Burdin-gatzen aurrean

erreakzionatzean kolore gorria-grisa edo grisa hartzen du pileo mamitsuak.

4
3. Himenoforoa hori-okretik naranja-horira bitarteko koloreduna gaztea denean. Angiospermo edo koniferoen azpian hazten da.

Burdin-gatzen aurrean erreakzionatzean pileo mamitsuak kolore grisa hartzen du.

6
4. Lur karkareoetako artadietan hazten da. Pileoak tamaina ertaina edo handia du, eta inoiz ez du hori-limoi, berde edo iarrasto marroirik. C.alborufescens
4. Ez dago artadietakin erlazionatua. Pileoa tamaina txikitik-ertain bitartekoa, eta batzuetan hori-limoi, berde edo itzal marroiduna. 5
5. Pileoa kolore zuriko estalkirik gabe, eta normalean kolore horiduna espezie gazteetan. C. ferruginascens
5. Pileoa kolore zuriko estalkiarekin gaztea denean, eta hau desagertzen denean pileoa okre-hori koloreduna. C.roseofagetorum
6. Normalean pileoak arrosetik more kolore bitarte koloreko estalkia, eta ia beti erdian kokatzen da. Esporek Lm = 10,1–10,7 µm, Wm = 5,2–6 µm.
C.amethysteus
6. Pileoak ez du estalki more edo arrosik. Esporek Lm = 7,5–8,9 µm, Wm = 4,0–5,3 µm.
7
7. Pileoa zilar edo zuri koloreko estalki partzialduna edo gabekoa da. Himenoforoa uniformeki okre-horitik naranja-hori kolore bitartekoa.

Ugaria da Europa iparraldean.

C.cibarius
7. Pileoa beti partzialki edo guztiz zuriz estalia gaztea denean. Gero pixkanaka desagertu egiten da. Pileoaren ertzaren inguruan himenoforoak

kolore argiagoa hartzen du. Ohikoagoa da Europa hegoaldean.

C.pallens

Ezaugarri mikologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotariko koloreak aurkezten dituzte; marroitik hasita, belzkarak, laranja biziak, horiak, eta gorriak izanik. Genero honen barnean sailkatzen diren onddo gehienen basidiokarpoek himenoforo tolestua dute, zimur itxura duena. Bestalde, pileoa laua, infundibuliformea eta mamitsu edota fina izan dezakete. Pileoaren estaldura lisoa izaten da normalean; hortaz gain, batzuetan ezkataduna ere izan daiteke, baina inoiz ez lingirdatsua. Himenioa dekurrentea dute. Horrez gain, estipea laburra eta biluzia dute. Esporei dagokienez, lisoak eta pigmetu oso gutxi dituztenez hialinoak dira, baina tamainaren eta formaren aldetik aldakortasun handia aurkezten dute. Bestalde, ez dira amiloideak, ezta zianofiloak ere. Oro har, basidioak luzeak dira eta normalean 5 esterigma luze eta kurbatu izaten dituzte; nahiz eta espezie tropikal batzuetan 4tik 7ra bitartean ere ikusi diren[3]. Ez dute zistidiorik aurketzen eta hifak fibulatuak dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cantharellus generoko onddoak sexualki nahiz asexualki ugaldu daitezke, basidiokarpoaren ekoizpena ugalketa sexualaren ondoren izanik.

Basidiomaren garapena, hau da, kimu denetik heldu izatera heltzen den arteko prozesua gimnokarpikoa da, hau da, basidiokarpoaren garapenean zati emankorra denbora osoan zehar agerian dago, eta himenoforoa beraz libre edo aske, mintzik gabe. Antzina, ezaugarri hau betetzen zuten onddo guztiak Afiloforales taldean sartzen ziren.

Bestalde, mizelioaren fragmentazio bidez edota espora asexualen (mitospora) ekoizpenaren bidez ugaltzen da asexualki.

Banaketa eta ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cantharellus espezieak Afrikan, Europan, Asian, Ipar-Amerikan, Hego-Amerikan nahiz Australian aurki ditzazkegu, landare mikorriziko ostalariekin, espeziearen arabera konifero edota zuhaitz hostozabalekin, elkarteak osatuz. Euskal Herrian ugaria da, batik bat pagadi eta hariztietan, eta inoizka konifero, hala nola, pinu edo izeien azpian agertuz. Uda hasieratik hasita udazkena bitartean hazten dira.

Antzeko espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira Cantharellus generokoekin nahasten diren onddoak. Horietako bat Hygrophoropsis aurantiaca dugu[4], zeinak tolesdura finagoak eta pileo ilunagoa dituen, eta normalean sukaldaritza munduan ez den C.cibarius bezain gustagarria. Beste alde batetik, oso pozoitsuak diren Omphalotus olearius eta Omphalotus olivascens ditugu, baina hauek ez dira letalak. Cantharellus generoak ez bezala, benetako orriak dituzte, eta hauek finagoak dira eta ez dira ertzeraino heltzen. Hortaz gain, biolumineszenteak dira, eta zuran edota lur azpian hazten dira; Cantharellus espezieak lurrean hazten diren bitartean. Bukatzeko, Gomphus eta Polyzellus generoek edota Gymnopilus sapineus espezieak ere kantareloekin nahasteko errazak diren ezaugarriak izan ditzazkete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Index Fungorum - Search Page» www.indexfungorum.org . Noiz kontsultatua: 2019-01-15 .
  2. a b   Olariaga, Ibai; Moreno, Gabriel; Manjón, Jose Luis; Salcedo, Isabel; Hofstetter, Valérie; Rodríguez, Diego; Buyck, Bart (2016-11-17) «Cantharellus (Cantharellales, Basidiomycota) revisited in Europe through a multigene phylogeny» Fungal Diversity (1): 263–292 doi:10.1007/s13225-016-0376-7 ISSN 1560-2745 . Noiz kontsultatua: 2019-02-04 .
  3. https://www.researchgate.net/publication/311593518_Le_genre_Cantharellus_en_Europe_Bulletin_de_la_Societe_Mycologique_de_France_116291-137
  4.   Errotari, Durangoko Talde Mikologikoa. Cantharellus cibarius. .