Charles Hubert Hastings Parry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Charles Hubert Hastings Parry
Charles Hubert Hastings Parry.gif
Heather Professor of Music

Bizitza
Izen osoa Hubert Hastings Parry
Jaiotza Bournemouth1848ko otsailaren 27a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Rustington1918ko urriaren 7a (70 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (1918ko gripe pandemia
Gripea)
Hezkuntza
Heziketa Exeter College
Eton College
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Albion Percy Alderson
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, futbolaria, unibertsitateko irakaslea eta musikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Wanderers F.C. -
 
Lan nabarmenak Q14427047
An English Suite
Ode to Newfoundland
Genero artistikoa Sinfonia

Charles Hubert Hastings Parry (Bournemouth, Hampshire, 1848 otsailaren 27a - Rustington, Sussex, 1918ko urriaren 7a) ingeles musikagile eta musikologoa izan zen. Oxforden, Sttutgarten eta Londresen egin zituen ikasketak. 1883an Oxfordeko Unibertsitateko koru-zuzendaria izan zen, eta 1900-1908 urteetan musika-irakaslea. 1894. urtean Royal College of Music erakundeko zuzendaria izan zen. Parryren musikak, haren irakaspenek eta idatziek eragin handia izan zuten XX. mendearen hasierako Ingalaterrako musikan, bereziki Ch. V. Stanford eta E. Elgar musikagileengan. Lan aipagarriak ditu: Prometeus Unbound (1880), korurako; Blest Pair of Sirens (1887) orkestrarako eta korurako; Judith (1888), Job (1892), eta Saul errege (1894) oratorioak. Sinfoniak, moteteak, abestiak eta organorako musika ere idatzi zuen. Musikari buruz idatzitako liburuak: Studies of Great Composers (1886, Musikagile ospetsuei buruzko azterlanak); The Evolution of the Art of Music (1896, Musika antzearen aurrerabidea); Johann Sebastian Bach: the Story of the Development of a Great Personality (1909); eta Style in Musical Art (1911, Estiloa musikan).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Hubert Hastings Parry Aldatu lotura Wikidatan