Charles Lanrezac

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Lanrezac

Bizitza
JaiotzaPointe-à-Pitre1852ko uztailaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1925eko urtarrilaren 18a (72 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Cathédrale Saint-Louis-des-Invalides (en) Itzuli
Vault of Governors (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Prytanée National Militaire (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
GraduaJeneral
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Lehen Mundu Gerra

Charles Louis Marie Lanrezac (Pointe-à-Pitre, 1852ko uztailaren 30aNeuilly-sur-Seine, 1925eko urtarrilaren 18a) frantziar militarra izan zen. Lehen Mundu Gerraren lehen hilabeteetan Frantziako bosgarren armadako jeneral nagusi izan zen, eta 1914ko abuztuko guduetan parte hartu zuen, Charleroi inguruan porrota garrantzitsua jasoz. Hurrengo mendean zehar historialarien ikuspuntuan egon da, nagusiki britainiar historialarien interesagatik, bosgarren armada eta BEF-BAE (Britainiar Armada Espedizionarioa) arteko erlazioak aztertuz, Monseko guduaren mitoan sakontzeko.

Bizitza Goiztiarra eta Lehen Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia-Prusia gerran parte hartu zuen, eta hainbat postu bete zituen zenbait unitatetan zein ikasketa militarretako eskoletan, non Frantziako doktrina militarrari egindako ekarpenengatik nabarmendu zen, Gerrako Goi Eskolako irakasle postutik.

Lanrezac, 1914ko apirilean, Joffre generalissimoak Frantziako 5. Mobilizatutako Armadaren buru izendatu zuen, bien arteko erlazio onengatik eta Lanrezac-en zehaztutako ahalera militarrengatik, adin muga zuen Gallieniren ordez. Izendapen horrekin batera, gainera, Gerrako Kontseilu Gorenean sartu zen, eta 61 urterekin "benjamin" (Gaztea) bihurtu zen.

Bere memorietan (204. or.), Joffrek honela deskribatu zuen erabakia zuen:

« Lanrezac jeneralarengana aspaldi erakarria nuen nire arreta, mapako lanetan eta landa-ariketetan erakutsitako adimen, jarduera, ekimen eta maniobraren zentzu handiengatik. Inork ez zirudien bera baino hobeto prestatua 5. armadaren buruzagitzarako, maniobrarik delikatuena izango lukeena, zirkunstantzien arabera funtsean aldakorra izango litzatekeen papera izango lukeena »

Gerra deklarazioaren aurretik, 1914ko uztailaren 30eko oroimen baten bidez, Lanrezac-ek Joffreren arreta piztu zuen armada alemaniarrak Mosa eta Sambretik iparraldera joateko arriskuaz. Azkenean konbentzitu zuen eta bere tropak (290.000 soldadu) Charleroiko frontera eraman zituen.[1]

Aurreikusi bezala, Alemaniarren erasoa gogorren erori zen Bosgarren armadaren aurka Belgikako Ekialdean. Alemaniak Belgikaren neutraltasunarekin akabo eta gutxira Lanrezac-ek aurrera egiteko agindua jaso zuen, borroka Frantziatik urrunen mantentzeko. XVII Planaren oinarrian ofentsiba Rhin ibaira mugitzea bazegoen, hau da, eraso zuzena Joffrek garatutalo élan eta offensive a òutrance ("Ofentsiba amorratua" Euskaraz) doktrinak jarraituz. Aipatu behar da Lanrezac-ek gerra baino lehen doktrina kuestionatu zuela.[1] Hala eta guztiz ere, Bosgarren armadak Belgika erdian gelditu behar izan zen, alemaniar zenbakiengatik gainezka, eta defentsarako prest ez zeudenez lurralde ezegokietan borrokatu behar izan zuten ia babes artifizialik gabe.[1]

Abuztuaren 20an, Bosgarren armadak Belgikako Charleroi inguruko guduetan parte hartu zuen eta egun batzuetako talka gogorren ostean 24an erretiratu egin behar izan zen. Handik gutxira Joffrek Lanrezac kargutik kendu zuen eta Limogesera bidali zuen, erreserbaren parte.[2] Charleroiko guduaren testuinguru berean kokatzen da baita Monseko Gudua, non Britainiarrek zuzendutako armada txiki baino profesionalek Lanrezac-ek ezkerreko hegala mantendu zuten denbora batez, 22tik 23ra zehazki. Hala ere, azken honen atzerakadagatik (oso kritikatua Britainiar Estatu Nagusiaren partez) hauek baita atzera egin behar izan zuten, garaiko jeneral Ingelesek garaipena lortzekotan sentitzen bazuten ere. Nabaritzeko da Lanrezac eta Sir Douglas Haig (Monsen borrokatu zuten unitateen agintaria) elkarren aurkakotasuna argi eta garbi ikusgarri geratu dela bien idatzietan, baita Sir John French, BEF-BAEren agintari gorenak zeukan Lanrezac-ekiko mespretxua.[1] Honekin batera, kontuan izan behar dugu Joseph Joffrek Mendebaldeko frontean iparraldeko sektorean gertatutako porroten ondorioz errudunak bilatzean - haren postu propioa salbatu nahian - Lanrezac-en "derrotismoari" zein "ahultasunari" porrotak atxikituz, baita azken honek haren aurka egindako kritika gero eta larriagoak kontuan hartuta, bere postutik kendu zuen.[1] Bi elementu hauengatik XX. Mendeko lehen erdian historiografiak orokorrean Lanrezac errudun nagusi gisa hartu zuen, hilabete berean Joffrek beste hainbat jeneral kaleratu bazituen ere. Barbara W. Tuchmanek idatzitako "Abuztuko Kanoi" lanaren argitalpenaren ostean, 1962an, non Lanrezac-en akzioen "defentsa" argudiatzen du (edo gutxienez, Abuztuan emandako porroten errua zatikatzen saiatzen du) eta atzerakadaren arrazoiak azaltzen dira, ikuspuntu historiografikoak zertxobait Lanrezac-en aldera igaro da.[1] Hala ere, Frantzian oraindik ere garaiko jeneralik txarrenen artean hartzen zaio.

Guiseko guduan garaipena jaso bazuen ere, aurreko arrazoien premiaz bere postua galduko zuen, Marneko lehen gudua hastear bazegoen ere. Bere postua Louis Franchet d'Espérey jeneralak hartu zuen, hurrengo urtetan Salonikako frontean nabarituko zena.

Aipatu behar da baita, Charleroiko guduan jasotako porrota larria izan bazen ere, honek ez zuen frantziar bosgarren armadarekin akabatzea lortu, eta Joffrek aginduta posizio eraginkorragoak okupatzean Alemaniar erasoa moteltzea lortuko zuen, Pariseko defentsak gotortzeko denbora preziatua lortuz. Marneko lehen guduan alemaniarrek porrota nagusiak jaso zituzten, eta honen ondorioz ez zuten beren helburua lortu, Parisen sartzea.

Gerra eta gero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanrezac erretiroan geratu zen gerra osoan zehar, 1917an enplegu eskaintzari uko eginez. 1921ean, kanpainari buruzko liburu bat argitaratu zuen: "Le Plan de campagne français et le premier mois de la guerre, 2 août-3 septembre 1914".

Frantzia salbatzen lagundu zuen gerraren hasierako hilabetean izan zuen hasierako zuhurtzia aintzat hartu gabe, Légion d 'honneurreko ofizial izendatu zuten 1917ko uztailean, Belgikak Koroaren Ordenaren Gurutze Handia eman zion 1923an, eta Légion d' honneurreko Gurutze Handia 1924an.

1925eko urtarrilean hil ondoren, berak hala eskatuta, ohore militarrik gabe lurperatua izan zen.

Parisko hiriak Lanrezac ohoratu zuen bere ondoren kale bat izendatuz, Étoile plazatik hurbil. Lanrezac Jeneralaren kalea (frantsesez: Rue du Général Lanrezac). Lanrezac izena duten beste kale batzuk Marseilla, Nantes, Neuilly-sur-Seine eta Saint-Malo-n topatu ahal dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Ingelesez) Tuchman, Barbara W.. (1962). The Guns of August. .
  2. (Frantsesez) La Bataille de Charleroi: 100 ans après. Académie Royale de Belgique.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]