Christopher Nkunku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christopher Nkunku
2020-03-10 Fußball, Männer, UEFA Champions League Achtelfinale, RB Leipzig - Tottenham Hotspur 1DX 3683 by Stepro.jpg
(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristopher Alan Nkunku
JaiotzaLagny-sur-Marne1997ko azaroaren 14a (24 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg RB Leipzig /
Flag of None.svg France national under-21 association football team /
Flag of None.svg France national under-16 association football team2012 / 201230
Flag of None.svg Paris Saint-Germain F.C. Reserves and Academy2015 /
600px Blu en red con stella e luna gialle.png Paris Saint-Germain2016 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia24
Pisua69 kilogramo
Altuera175 zentimetro

Twitter: c_nk97 Instagram: c_nkunku24 UEFA: 250076654 Edit the value on Wikidata

Christopher Alan Nkunku ( Lagny-sur-Marne , Frantzia , 1997ko azaroaren 14a ) Alemaniako Bundesligan R. B. Leipzigen erdilari gisa jokatzen duen futbolari frantziarra da.[1]

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nkunku 2010eko erdialdean sartu zen Paris Saint-Germainen bere gazteen prestakuntza hasteko.

2014-15 denboraldirako UEFA Gazteria Leaguen jokatzeko hautatu zuten, adinarekin abantaila eman arren. Nazioarteko gazte maila ofizialean estreinatu zen 2014ko urriaren 22an.

Jubeniletan nabarmendu zen eta 2015ean lehen taldearekin entrenatzera gonbidatu zuten, 2015-16 denboraldia prestatzen. Austriara bidaiatzeko jokalarien artean sartu zen, 2015eko uztailaren 12an profesionaletan debuta egin zuen aurredenboraldiko lehen lagunarteko partidan, titular izan zen.

Taldeak Ipar Amerikara bidaiatu zuen prestatzen jarraitzeko, 2015eko Nazioarteko Txapeldunen Kopa jokatu zuten eta Nkunku ordezkaritzaren parte izan zen. Jokatu ziren 4 partidetatik 3tan egon zen presente.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartekoa izan da Frantziako selekzioarekin sub-16, sub-19, sub-20 eta sub-21 kategorietan.[2]

2022ko martxoaren 17an, lehen aldiz deitu zuten senior taldearekin, Boli Kosta eta Hegoafrikaren[3] aurka lagunarteko bi partida jokatzeko. Hilaren 25ean debutatu zuen Bolindarren aurka.[4]

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris Saint-Germainekin:

  • 2015-16 denboraldian 6 partida jokatu zituen, 0 gol sartu eta 0 asistentzia eman zituen.
  • 2016-17 denboraldian 16 partida jokatu zituen, 2 gol sartu eta 1 asistentzia eman zituen.
  • 2017-18 denboraldian 27 partida jokatu zituen, 5 gol sartu eta 0 asistentzia eman zituen.
  • 2018-19 denboraldian 29 partida jokatu zituen, 4 gol sartu eta 3 asistentzia eman zituen.

R.B. Leipzig-ekin:

  • 2019-20 denboraldian 44 partida jokatu zituen, 5 gol sartu eta 13 asistentzia eman zituen.
  • 2020-21 denboraldian 40 partida jokatu zituen, 7 gol sartu eta 8 asistentzia eman zituen.
  • 2021-22 denboraldian 52 partida jokatu zituen, 35 gol sartu eta 15 asistentzia eman zituen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulu nazionalak:

Banakako bereizketak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) «RB Leipzig News - Aktuelle Nachrichten zu RB Leipzig» rbleipzig.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. «Fédération Française de Football» www.fff.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Frantsesez) «Ligue des Champions : actualités, calendrier, matchs en direct et résultats Champions League - Football» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. «Les Bleus, tête la première» www.fff.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Ingelesez) «RB Leipzig's Christopher Nkunku named 2021/22 Bundesliga Player of the Season» bundesliga.com - the official Bundesliga website (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).