Hegoafrikako errugbi selekzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flag of South Africa.svg
Hegoafrika
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Etxean
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Kanpoan
Federakundea South African Rugby Union
Sortu: 1862
Ikurra: Antilope eta protea
Izendapena: Springboks
Estadioa: Ellis Park Stadium, Johannesburg (60.000)
Entrenatzailea: Hegoafrika Allister Coetzee
Kapitaina: Hegoafrika Adriaan Strauss
Estreinaldi Internazionala
Hegoafrika 4:0 Britainiar Uharteak
1891ko uztailaren 30a
Garaipen Handiena
Hegoafrika Flag of South Africa.svg 134:3 Flag of Uruguay.svg Uruguai
2005eko ekainaren 11
Porrot Handiena
Ingalaterra Flag of England.svg 53:3 Flag of South Africa.svg Hegoafrika
2002ko azaroaren 23a
Munduko Errugbi Kopa
Partaidetzak 5 (aurrenekoa 1995ean)
Emaitza Onena Txapeldunak 1995 eta 2007an
"The springboks".

Hegoafrikako errugbi selekzioa munduko talde onenen artean dugu eta 2011ko sailkapenaren arabera, hirugarrena da. Bi aldiz irabazi du Munduko Errugbi Txapelketa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1891an Lurmutur Hirian Britainiar Uharteetako selekzioaren aurka jokatu zuen lehen partida Hego Afrikak. Cape Colony (Lurmutur Hiriko kolonia) izena eraman bazuen ere, hau kontsideratzen da selekzioaren lehen partida.

Talde indartsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1912-13 denboraldian Europan egin zuen biran Home Nations (gaur egungo Sei Nazioak) txapelketako talde guztiak garaitu zituen eta Grand Slam Itzulia izeneko saria eman zioten. Hau lortzen zuen Hego hemisferioko lehen taldea izan zen. Historian zehar beste hirutan errepikatuko zuen, 1932, 1952 eta 1961ean.

Australia eta Zeelanda Berriarekin ere lehia ugari izan zituen, bai Ozeanian egindako biretan eta baita ozeaniarrak Hego Afrikara etortzen zirenean ere. Bereziki gogoangarriak dira honako hauek:

  • 1921ean Zeelanda Berriarekin izandako lehia, Zeelanda Berrian bertan. Lehenengoan ozeaniarrak nagusi, bigarrenean afrikarrak eta hirugarren partida 0-0 amaitu zen.
  • 1928an Zeelanda Berria Hego Afrikara etorri zen eta afrikarrek 17-0 garaitu zuten, All Blacks-ek 1893tik jasandako porrot handiena zen.
  • 1933an Australia etorri zen eta bost partidatatik hbiru Hego Afrikarrek irabazi zituzten.

Apartheidaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960 eta 1970 hamarkadetan apartheidaren aurkako mugimendua sortu zen mundu mailan. Zeelanda Berriak presioak izan zituen Hego Afrikan ez jokatzeko, bai eta Hego Afrikak ere zailtasun ugari kanpoan jokatzeko. Hala ere 1961ean Europara etorri zen eta Bost Nazioetako talde guztiak garaitu zituen, laugarren aldiz Grand Slam Itzulia irabaziz.

1976tik aurrera egoera gogortu egin zen eta Hego Afrikak nazioarteko edozein kirol ekitalditak parte hartzeko debekua izan zuen. 1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zenean Hego Afrikak ezin izan zuen parte hartu, ez eta 1991koan ere.

Munduko Errugbi Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ean apartheid erregimena bertan behera gelditu zen eta Nelson Mandela lehendakariak Munduko Errugbi Txapelketa bertan jokatzeko erabakia hartu zuen. Hego Afrika izan zen txapelduna. Ordutik aurrera puntako taldea izan da Zeelanda Berriarekin eta Australiarekin lehia estuan. Bigarren txapelketa bat ere irabazi zuen 2007an. 2015eko Munduko Txapelketa era kaskarrean hasi zuen Japoniaren aurka galduz, baina egoerari buelta eman eta hirugarren egin zuen azkenean.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Errugbi Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Munduko Errugbi Txapelketan izandako emaitzak:

Urtea Antolatzailea Postua
1995 Flag of South Africa.svg Hegoafrika Txapelduna
1999 Flag of Wales.svg Gales 3.a
2003 Flag of Australia.svg Australia Final 1/4ak
2007 Flag of France.svg Frantzia Txapelduna
2011 Flag of New Zealand.svg Zeelanda Berria Final 1/4ak
2015 Flag of England.svg Ingalaterra 3.a

Hegoaldeko Rugby Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira Hegoaldeko Rugby Championshipeko emaitzak.

  • Txapelduna (3): 1998, 2004, 2009
  • Finalista (5): 1996, 1997, 2005, 2013, 2014
  • Freedom Kopa (2): 2004, 2009
    • Zeelanda Berria 9 - Hego Afrika 2
  • Mandela Challenge Plate (6): 2002, 2005, 2009, 2013, 2014, 2016
    • Australia 8 - Hego Afrika 6

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hegoafrikako errugbi selekzioa Aldatu lotura Wikidatan