Coleraine
Coleraine Cúil Raithin Cúil Raithin | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Derryko konderria |
Alkatea | David Barbour |
Jatorrizko izena | Cúil Raithin |
Posta kodea | BT51, BT52 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°07′59″N 6°39′40″W / 55.133°N 6.661°W |
Altuera | 80 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | La Roche-sur-Yon |
http://www.colerainebc.gov.uk www.colerainebc.gov.uk |
Coleraine (irlanderaz: Cúil Raithin) Ipar Irlandako Derry konderriko bigarren hiria da eta Bann ibaiaren itsasadarrean kokatzen da. Belfast hiritik 88,5 kilometro ipar-mendebaldera eta Derrytik 48,3 kilometro ekialdera kokatuta dago.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanderazko Cúil Raithin izenak "iratzeen txokoa" esan nahi du. Kondairak dioenez San Patrizio iritsi zenean, bertako erregeak Bann ibaiaren ertzeko lursail bat eman zion eliza eraiki zezan. Lursaila ikustera joan zenean gazte batzuk ikusi zituen han zeuden iratzeak erretzen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coleraineren historia aspalditik hasten da Mesolito garaiko aztarnak aurkitu baitira, k.a. 5935ean dataturikoak. Honek Irlandako uharteko lehenengotako asentamentua dela esan nahiko luke.
XVII mendean Ulsterraren kolonizazioaren garaian Londresko konpainiek kontrolpean izan zuten bi herrietako bat izan zen Coleraine, bestea Derry/Londonderry zen. Bere kaia Ipar Irlandako bosgarrena zen 1637an. Industrializazioarekin batera Coleraine nabarmen hasi zen batez ee XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ulsterreko Unibertsitate Berria zabaldu zen bertan eta ikasleei esker hiriak garrantzia hartzen jarraitu zuen.
XX mendearen azken aldera izan zen Ipar Irlandako gatazkaren barnean hainbat atentatu izan zituen, guztira 13 pertsona hil zirelarik. 2001eko erroldaren arabera herriaren %73'5a protestantea da eta %22'7a katolikoa.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Coleraine unibertsitatea, 1971-2000 23m) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.5 | 7.1 | 9.2 | 11.9 | 15.9 | 16.9 | 18.0 | 17.8 | 16.8 | 12.9 | 9.8 | 7.3 | 12.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.6 | 2.8 | 3.9 | 6.0 | 9.6 | 11.0 | 10.7 | 8.8 | 6.7 | 3.7 | 2.0 | 5.7 |
Iturria: YR.NO[1] |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erraldoien Galtzadarako abiapuntu nagusia da Coleraine. Autobusez 25 minutu baino ez daude bertara.
- Mount Sandel: Bertan aurkitu dira Mesolito garaiko aztarnak eta Burdin Aroko gotorleku bat.
- Portrush eta Castlerock herrixkak gertu daude eta hondartza ederrak dituzte.
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michelle Fairley (1964- ), aktorea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Coleraine 1971-2000 averages. YR.NO (Noiz kontsultatua: 20 sep 2011).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]