Crudités

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apioa eta baby azenario gordinak, cruditésaren adibide

Cruditésa (frantsesez, [kʁydite]; soilik pluralean) Frantziako janaurreko tipikoa da, barazki gordinez osaturikoa,[1] normalean saltsa ezberdinekin edota ozpin-olioarekin aurkezten dena. Erabili ohi diren barazkien artean, besteak beste, apio-makiltxoak, azenario-makiltxoak, luzoker-makiltxoak, pipermorro-zerrendak, brokolia, azalorea, mihilua eta zainzuri-zerrendak aurkitzen dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crudités hitz frantses bat da, lit. "gauza gordinak", XIV. mendeko crudité hitzetik datorrena (Frantses Ertaina) eta, hau, zuzenean, latineko cruditatem terminotik datorrena (cruditas modura nominalizatua), crudus hitzetik: "gogorra; ez-kosinatua, gordina, odoltsua". Hau proto-Indoeuropear *krue-do- -tik dator, *kreue- -tik ("haragi gordina"), ingeleseko raw ("gordin") hitzaren jatorri dena.[2][3] Merriam-Webster hiztegiaren arabera crudités terminoa 1960 aldera erabili zen lehen aldiz, frantseseko crudité terminoaren pluralizazioz ("gordintasuna").[4]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ez dago crudités terminorako itzulpen proposaturik Euskaltzaindiaren aldetik, Elhuyar Hiztegiak barazki(ak) eta ortuari(ak) itzulpenak proposatzen dituen arren.[5] Bestelako hizkuntzetan, aldiz, erabaki ezberdinak hartu dira; hala, Katalan Herrietan cruatge terminoa proposatu da,[6] Fundéu fundazioak crudités terminoa kurtsibaz idaztea proposatzen duen bezala.[7] RAEk, ordea, Elhuyar Hiztegiaren bide berdinean, verdura terminoa erabiltzea defendatzen du.[8]

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janari gordin ororekin gertatzen den bezala, janari hau jateak toxoplasmosi-arriskua dauka,[9] Toxoplasma gondii protozoo parasitikoak sortutako gaixotasuna, bereziki haurdun dauden banakoetan.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «What Are The Crudités?» archive.is 2013-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  2. (Ingelesez) «crudites | Origin and meaning of crudites by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  3. (Ingelesez) «crudity | Origin and meaning of crudity by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  4. (Ingelesez) «Definition of CRUDITÉS» www.merriam-webster.com . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  5. «crudité - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  6. «Les paraules valencianes d'Eugeni Reig | Diari per a Tècnics Lingüístics» www.cdlpv.org . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  7. (Gaztelaniaz) «https://twitter.com/fundeu/status/521306105797156864» Twitter . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  8. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «verdura | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  9. (Frantsesez) «Les 10 aliments à éviter pendant la grossesse» grossesse.aujourdhui.com . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.
  10. (Gaztelaniaz) «Alimentos a evitar durante el embarazo» Sanitas . Noiz kontsultatua: 2020-07-26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]