Dana Andrews
Dana Andrews | |||
---|---|---|---|
1963 - 1965 ← George Chandler - Charlton Heston → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Carver Dana Andrews | ||
Jaiotza | Collins (Mississippi), 1909ko urtarrilaren 1a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | The Osborne (en) | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Los Alamitos (Kalifornia), 1992ko abenduaren 17a (83 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia bihotz-gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sam Houston State University (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta sindikalista | ||
Genero artistikoa | Westerna | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa | ||
|
Dana Andrews (1909ko urtarrilaren 1a - 1992ko abenduaren 17a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. Covington Countyko etxalde batean jaio zen eta bederatzi neba-arrebatan hirugarrena izan zen. Aita eliza baptistako abadea zen. Umetan familiak Texaserako bidea hartu zuen, Huntsvillerakoa hain zuzen. Enpresa munduan jarduteko ikasketak egin zituen, eta sasoi batean kontulari aritu bazen ere, 1931n Los Angelesera joan zen kantari legez bizimodua egiteko asmotan; denetariko lanetan ibili zen, eta opera ikasten ere saiatu zen. 1940an Samuel Goldwynekin kontratua sinatu zuen eta William Wylerrek zuzendutako The Westerner filmean hartu zuen parte Gary Cooper izarraren ondoan. 1943an Henry Fondaren parean aritu zen askorentzat Andrewsen lan onena den The Ox-Bow Incident pelikulan. Hurrengo urtean, 1944an, Premingerren Laura filmean ikusiko dugu Gene Tierneyren ondoan. 1946an Oscar saria irabazi zuen The Best Years of Our Lives filmean gerratik etxera datorren soldaduarena egin zuen Andrewsek. 1950ean, berriro Premingerren eskutik, Where the Sidewalk Ends zinema beltzeko lanean aritu zen. Ordutik aurrera Danaren ibilbideak ez zuen aukera handirik erakutsi: alkoholismoak erabateko mugak ezarri zizkion; bitan-edo auto istripu larriak izan zituen. Jarraiko urteetan egin zituen filmak bigarren mailakoak izan ziren, edota telebistarako sailetan aritu zen. 1972an, lau urtean zurruta alde batera lagata, Alkoholiko Anonimoak elkartearen kanpaina batean hartu zuen parte. Bizitzako azken urteak Alzheimerren gaixotasunak jota eman zituen: 1992an, 83 urte zituelarik, hil egin zen.
Filmography
- The Westerner (1940)
- Lucky Cisco Kid (1940)
- Sailor's Lady (1940)
- Kit Carson (1940)
- Tobacco Road (1941)
- Belle Starr (1941)
- Ball of Fire (1941)
- Swamp Water (1941)
- Berlin Correspondent (1942)
- Crash Dive (1943)
- The Ox-Bow Incident (1943)
- The North Star (1943)
- December 7th (1943)
- Up in Arms (1944)
- The Purple Heart (1944)
- Wing and a Prayer (1944)
- Laura (1944)
- State Fair (1945)
- Fallen Angel (1945)
- A Walk in the Sun (1945)
- Canyon Passage (1946)
- The Best Years of Our Lives (1946)
- Daisy Kenyon (1947)
- Boomerang (1947)
- Night Song (1948)
- The Iron Curtain (1948)
- No Minor Vices (1948)
- Deep Waters (1948)
- Britannia Mews (1949)
- My Foolish Heart (1949)
- Sword in the Desert (1949)
- Where the Sidewalk Ends (1950)
- Edge of Doom (1950)
- Sealed Cargo (1951)
- The Frogmen (1951)
- I Want You (1951)
- Assignment: Paris (1952)
- Elephant Walk (1954)
- Three Hours to Kill (1954)
- Duel in the Jungle (1954)
- Strange Lady in Town (1955)
- Smoke Signal (film) (1955)
- While the City Sleeps (1956)
- Comanche (1956)
- Beyond a Reasonable Doubt (1956)
- Zero Hour! (1957)
- Spring Reunion (1957)
- Night of the Demon (1957)
- Enchanted Island (1958)
- The Crowded Sky (1960)
- Madison Avenue (1962)
- In Harm's Way (1965)
- The Satan Bug (1965)
- Brainstorm (1965)
- Crack in the World (1965)
- Town Tamer (1965)
- Battle of the Bulge (1965)
- The Loved One (film) (1965)
- Johnny Reno (1966)
- Hot Rods to Hell(1967)
- Cobra II (1967)
- The Devil's Brigade (1968)
- Innocent Bystanders (1972)
- Airport 1975 (1974)
- Take a Hard Ride (1976)
- The Last Tycoon (1976)
- Good Guys Wear Black (1978)
- A Tree, a Rock, a Cloud (1978)
- Born Again (1978)
- The Pilot (1979)
- Prince Jack (1984)
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dana Andrews |
- (Ingelesez) Dana Andrews IMDB atarian
- (Ingelesez) Aktorearen soslaia Turner Classic Movies atarian