Daniel Landart
Daniel Landart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 (77 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Daniel Landart Urruti (Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 - ), Daniel Arberu, Laguna eta Mutiko gazte bat ezizenez ere ezaguna, Nafarroa Behereko euskal idazle, antzerkigile eta, oro har, kulturgilea da. Haren testuak musikaren bidez egin ziren ezagun, hasieran Mikel Laboarekin eta Errobirekin.[1][2]
Piarres Xarriton irakasleak Baionako inprimeria batean eta kazetetan lan egitera bideratu zuen. Tipografoa bizibidez, 17 urte zituela, Gazte, Pan-pin, Herria, Enbata[3] eta Egan aldizkarietan hasi zen argitaratzen, eta hor eman zituen argitara idazlan garrantzitsuenak. Enbata mugimendu politikoko kidea da. Antzerkigintzan, Piarres Larzabalen ikasle izana da.[4] Antzerkiez gain, olerkigintzan ere aritu da. Hainbat kantarik eta musika taldek musika jarri diete. Euskal Kultur Erakundearen zuzendariorde egon da 2010 arte.
Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat 1972an
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zuten: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen orduan, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko sortu zuten argitaletxea.[5]
Sortzaileak Ipar Euskal Herriko 20 gazte izan ziren, 9 emakumezkoak eta 11 gizonezkoak, Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko 1.000 franko jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata. Elkar argitaletxearen sortzaileak, 1972an, hauek izan ziren:[6]
- Alfaro, Gexan
- Arbelbide, Martxelin
- Carrere, Pantxoa
- Erramuzpe, Patxika
- Etxeberri, Mixel
- Gayon, Bernard
- Iriart, Jean
- Hiriart, Maialen
- Idiart, Jakelin
- Idiart, Joana
- Ithurbide, Maialen
- Daniel Landart
- Lapique, Christiane
- Lartzabal, Battitta
- Laskibar, Raymond
- Maitia, Jean-Louis
- Noblia, Argitxu
- Ospital, Peio
- Pagola, Manex
- Ruiz Ceberio, Arrosa
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aihen ahula, haurtzaroko oroitzapen-liburua, (1978, Elkar)
- Batita Haundia (1994, Kutxa)
- Anaiaren azken hitzak (1999, Elkar)
- Ahularen indarra (2011, Elkar)
- Enbataren zirimolan (2013, Elkar)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hogoi urte (1968, Goiztiri)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendiko bakea (1962),
- Hilak hil (1963),
- Herro eta nigar (1964),
- Gure haurra (1966),
- Noiz (1970, Egilea editore),
- Bai ala ez (1972),
- Hil biziak (1973, Egilea editore)
- Xori gorriak eta... Antzerkia hiru zati eta bost agerraldi (1973, Antzerkilarien Biltzarra)
- Erranak erran (aurretik egindako antzerki-idazlanen bilduma, 1981, Elkar)
- Nola jin, hala joan (1985, Antzerti)
- Ama (1997, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea)
Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Komediaz komedia – Lapurdin eta Baxenabarren (1945-1970) (2019, Elkar)
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Federico García Lorcaren Odol ezteiak eta Brecht-en Amaren armak itzuliak ditu.
Kantuetako hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landartek idatzitako poesia batzuk kantu bihurtuko ziren ondotik. Kantu herrikoiak gainera, leku anitzetan bozkarioz kantaturikoak. Besteak beste, Zure begiek Laboak kantatzen zuena. [1][7] Horrek gero Andde Duhalderi eta beste kantari batzuei buruzko atea ireki zion. Guztira, Badok.eus atarian 66 ziren 2024an Daniel Landarten hitzak dituzten abestiak, besteak beste hauek:[8]
- Zure begiek (Hitzak: Daniel Landart-Musika: Mikel Laboa) Mikel Laboaren Mikel Laboa disko singlean, 1969 , Herri Gogoa[7][1]
- Kanpo... (Musika: Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Gure zortea (Musika: Anje Duhalde-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Perttoli (Musika: Anje Duhalde-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Nora goaz? (Musika: Anje Duhalde, Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Zuretzat (Musika: Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Andere haundi (Musika: Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Euzkadi (Musika: Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Euskadi (Musika: Mixel Ducau / Moldaketa: Iñaki Urtizberea-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Aitarik ez dut (Musika: Anje Duhalde, Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart)
- Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Mixel Ducau & Caroline Phillips albuma, 1995, Elkar.[10]
- Negu Gorriak taldearen Salam, agur albuma, 1996, Esan Ozenki.[11]
- Hi (Musika: Anje Duhalde, Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart) Errobi albumean, 1975, Elkar[9]
- Aho handiak (Hitzak: Daniel Landart-Musika: Pantxoa Carrere) Anaitasunean albuma, 2016, Elkar.[12]
- Aurpegi hura (Hitzak: Daniel Landart-Musika: Pantxoa Carrere) Anaitasunean albuma, 2016, Elkar.[12]
- Eiheralarre (Hitzak: Daniel Landart-Musika: Caroline Phillips, Mixel Ducau) Mixel Ducau & Caroline Phillips albuma, 1995, Elkar.[10]
- Zuretzat (Hitzak: Daniel Landart-Musika: Caroline Phillips, Mixel Ducau) Mixel Ducau & Caroline Phillips albuma, 1995, Elkar.[10]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c Berhokoirigoin, Jenofa. (2024-05-26). «"Poeta naizen? Poesia sentimenduak dira, besteek erantzun beharko diote horri"» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ibargutxi Otermin, Félix. «Landart Urruti, Daniel» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ ««Gero eta argiago ikusten genuen euskaldunak gutxiengoan sartzen ari ginela Euskal Herrian»» Berria 2024-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ Open data Euskadi. 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Euskal literatura - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (2022-10-23). «ELEFANTE BAT MALETAN» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ Kamio, Ariane. (2022-12-02). «Elkar taldea: Iraganak bezainbat etorkizun» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
- ↑ a b Mikel Laboa. (1969). «Mikel Laboa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
- ↑ Landart, Daniel. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
- ↑ a b c d e f g h i j Errobi. «Errobi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ a b c «Mixel Ducau & Caroline Phillips» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ Negu gorriak. (1996). «Salam, agur» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ a b Carrere, Pantxoa. (2016). «Anaitasunean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ «Daniel Landartek jaso du Ohorezko Euskal Kultura saria» Berria 2014-12-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria sariak» Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daniel Landart literaturaren zubitegian
- Elkarrizketa Argia astekarian Daniel Landarti (2011)
- Daniel Landarten biografia Euskal kultur erakundearen webgunean
- Daniel Landarten elkarrizketa eke.eus webgunean
- Gero eta argiago ikusten genuen euskaldunak gutxiengoan sartzen ari ginela Euskal HerrianBerria, Gotzon Barandiaran Arteaga, 2024-04-28
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Euskal idazleen zirriborroak
- 1946ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Nafarroa Behereko idazleak
- Donoztiritarrak
- Euskarazko poetak
- Euskarazko eleberrigileak
- Euskal antzerkigileak
- Euskarazko saiakeragileak
- Gizon antzerkigileak
- XX. mendeko Euskal Herriko idazleak
- XXI. mendeko Euskal Herriko idazleak
- Euskaltzain urgazleak
- Enbatako kideak