An Daingean

Wikipedia(e)tik
Dingle» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
An Daingean
Dingle
 Irlandako Errepublika
Dingleharbour.jpg
Dingle herriko portua.
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Flag of Munster.svg Munster


Kerrycocologo.png Flag of county Kerry.svg Kerryko konderria
Lurralde Historikoa

Konderria
Postakodea K
Geografia
Koordenatuak 52° 08′ 24″ N, 10° 16′ 18″ W / 52.139915°N,10.27153°W / 52.139915; -10.27153Koordenatuak: 52° 08′ 24″ N, 10° 16′ 18″ W / 52.139915°N,10.27153°W / 52.139915; -10.27153
An Daingean hemen kokatua: Irlandako Errepublika
An Daingean
An Daingean
Azalera 37,3 km²
Altuera 0 m.
Demografia
Biztanleria 1.920 biztanle (2006)
Dentsitatea 51,47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.dingle-peninsula.ie http://www.dingle-peninsula.ie http://www.dingle-peninsula.ie

An Daingean (ingelesez Dingle, irlanderaz Daingean Uí Chúis ere deitu ohi zaio, azken honen esanahia "O'Cuisen Gotorlekua" da) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen udalerria da, izenbereko Dingle penintsulan dago eta honen hiriburua edo udalerri nagusia da. Bestalde, izen bereko Dingle badian ere badago. Dingle herria Kerryko Gaeltacht eremuaren bihotz-bihotzean dago, honenbestez, irlandera edo gaelerar hiztunen lur eremuan.

Udalerri honetako jarduera ekonomiko garrantzitsuenak turismoa, arrantza eta inguruko baserrietako nekazaritza dira. 2006ko erroldaren arabera Dingle udalerriak 1.920 biztanle zituen[1].

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dingle herriko pub bat.

Dingle udalerriko St. Mary eliza J. J. McCarthy eta O'Connell arkitektoek neogotiko eran eraiki zuten. Bere eraikitze hastapeneko harria 1862. urtekoa da.

Udalerri honetan irlandar musika herrikoia entzuteko aukera ugari eta bikainak daude, bereziki udako turismo garaian. Dingle udalerriak hainbat pub edo taberna ditu, bai eta jatetxea eta kafetegiak ere. Dingle Oceanworld izeneko Aquarium bat ere badago. Udalerriko arte eszena edo giroa ere handituz doa, mota askotako artisauak daudelarik: Brian de Staic bitxigileak bere egoitza bertan du, bai eta Louis Mulcahy buztingile eta Sean Daly kristalari maisuak ere.

Azkenik Kerry Camino Donejakue bidearen antzera eginiko ibilbideak Tralee eta Dingle elkartzen ditu.

Fungi, Dingle udalerriko izurdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984tik aurrera Dingle badian izurde bat agertu ohi da. Bertakoek Fungi izena eman eta bisitarien ikuskizun gogokoenetakoa bilakatu da[2]. Izurdea portutik ateratzen diren antolatutako biretako itsasontzien aurrean ageri ohi da. Normalki bere motako izurdeak bakarrik edo multzo txikietan igeri egin ohi dute, halere bere motako izurdeek ez bezala Fungik gizakiekin hartu-emana izatea gustokoa duela dirudi[3]. Batzuek dioetenez Fungi izurdea 1970. hamarkada erdialdera jaioko zen eta bere 25 urtetako adinerako bizi esperientzia normala edukiko luke, gaur egun bere motako izurdearen adinarentzako oso zaharra litzateke[4]. Gaur egun Dingle udalerrian Fungi izurdearen omenezko brontzezko irudi edi eskultura bat dago[5]

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: An Daingean Aldatu lotura Wikidatan