Donna Haraway

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Donna Haraway
Donna Haraway and Cayenne.jpg
Bizitza
Jaiotza Denver1944ko irailaren 6a (73 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Colorado College
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Grace Evelyn Pickford
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta feminista
Enplegatzailea(k) University of California, Santa Cruz
European Graduate School
Johns Hopkins Unibertsitatea
Jasotako sariak
IMDb nm2017546

Donna Haraway (Denver, Colorado, 1944), Kaliforniako Unibertsitateko irakasle emeritua Kontzientziaren Historia programan."Cyborg Manifest" (1985), "Primate Visions: Gender, Race, and Nature in the World of Modern Science" (1989), "Simians, Cyborgs, and Women: The Reinvention of Nature" (1991) eta "When species meet" (2008) idatzi ditu.

Ikerketak eta hitzaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haraway Zoologia eta Filosofian lizentziatua da  (1966), Urte bat pasa zuen Parisen, bilakaeraren filosofiari buruz ikasten. Doktore-tesia egin zuen Biologia Sailean (Yale 1972an.) Harawayk Emakumeen Ikasketak eta Zientzia Orokorra irakatsi ditu. Bere ekarpenik handienak Kaliforniako Unibertsitateko graduondoko irakaskuntzan egin ditu.

Haraway da pertsonen eta makinen arteko maitasun/gorrotozko harremanari buruz hausnartzen aritu den pentsalari nagusia.[1]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primate Visions[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simians, Cyborgs, and Women: The Reinvention of Nature liburuan, Haraway-k  primatologiaren zientziaren gidari diren metaforak eta narratibak azaltzen ditu.[2] Erakusten du badagoela istorioak maskulinizatzeko joera.[3] Bere ustez emakume primatologoek komunikazio eta oinarrizko biziraupena eskatzen duten jarduerekin, bestelako enfokeak bilatzen dituzte behaketetan, horrela naturaren jatorriari eta kulturari buruzko bestelako ikuspegiak elaboratuz. Harawayren xedea da zientziak agerian utz ditzan bere objektibotasunaren mugak eta ezintasunak, baita kontuan hartu ditzan emakume primatologo feministen ekarpenak ere. [4]

Cyborg Manifest[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haraway "feminista, neomarxista eta postmodernista" gisa deskribatua izan da.[5] Marx-en Manifestu Komunistaren hitzekin jolastuz, Harawayk "Manifesto for Cyborgs: Science, Technology, and Socialist-Feminism in the 1980s" saiakera (Socialist Review, 1985) argitaratu zuen. 

Manifestuan Harawayk ziborg-aren metafora erabiltzen du itxuran interes desberdinak dituzten  sozialismoa eta feminismoarentzat estrategia politikoak eskaintzeko. 

Ziborg-a da:[6]

  • Ziber-organismoa.
  • Makina eta organismoaren arteko hibridoa.
  • Gizarte-errealitatearen fruitu.
  • Fikziozko izakia.

Feminista postmodernoa izanik esentzialismoaren aurka[7] argudiatzen du, baita Catharine MacKinnonena bezalako feminismo erradikalaren aurka, planteamendu horien arabera, emakumeen esperientziak asimilatzen dituztelako emakumeen zapalkuntzari laguntzen dioten mendebaldeko ideologiak identitate partikularrean.[8]

Bere manifestuan aipatzen du emakumezkoak izanik ez dagoela naturalki emakume guztiak batzen dituen ezer. Haraway-k argudiatzen du, ziborg batek, ez duela identitate egonkor eta esentzialistarik behar. Bere ustez, emakumeek kidetasunean oinarrituriko koalizioak sortu beharko lituzkete identitatean oinarriturikoak eraiki ordez.

Norberaren pentsamoldea izaki isolatuetatik, jendea sareraturiko erpinetara aldatzean datza. Ildo honetatik Mendebaldeko patriarkatuaren idealarekin zerikusirik ez duen lotura garatu daiteke: ziborg-mundu ideal batean pertsonak elkarrekin bizi daitezke,  animaliekin eta makinekin duten nexoarekiko beldurrik gabe. Ziborg-ek ekarri digute genero-gorputzaren arteko mugen malgutasuna: ez humano ez makina, ez gizon ez emakume.[6]

Ekarpen garrantzitsua egiten du kokatutako ezagutza zer den azaltzean ("situated knowledge"): konturatu ala ez, ikertzaile guztiak bere subjektibotasunetik eta bere inguru kulturaletik abiatzen dira, ikuspuntu jakin batetik hain zuzen ere[9]. Horregatik begirada ez da sekulan neutroa izaten eta horregatik ikertzaileak bere burua politikoki kokatu beharko luke, ikuspuntua zehaztu anbiguotasunak ekiditeko. Errealitatearekiko hurbilketa ikuspuntu zehaztu guztiak elkartuta lortuko da.[10]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haraway, Donna J.: Crystals, Fabrics, and Fields: Metaphors of Organicism in Twentieth-Century Developmental Biology, New Haven: Yale University Press, 1976.
  • Haraway, Donna J.: Primate Visions: Gender, Race, and Nature in the World of Modern Science, Nueva York y Londres: Routledge, 1989.
  • Haraway, Donna J.: “A Cyborg Manifesto: Science, Technology, and Socialist-Feminism in the Late Twentieth Century.” Simians, Cyborgs and Women: The Reinvention of Nature, Nueva York: Routledge, 1991. p.149-181.
  • Haraway, Donna J.: "Manifiesto para ciborgs: ciencia, tecnología y feminismo socialista a finales del siglo XX", en Ciencia, cyborgs y mujeres. La reinvención de la naturaleza, Madrid: Cátedra, 1991.
  • Haraway, Donna J.: "Las promesas de los monstruos: una política regeneradora para otros inapropiados/bles", en Política y sociedad, Nº 30, 1999, págs. 121-164.
  • Haraway, Donna J.:The Companion Species Manifesto: Dogs, People, and Significant Otherness, Chicago: Prickly Paradigm Press, 2003.
  • Haraway, Donna J.: «Testigo_Modesto@Segundo_Milenio. HombreHembra©_Conoce_Oncoratón®. Feminismo y tecnociencia», Barcelona: Editorial UOC, octubre 2004 (en español)]
  • Haraway, Donna J.:When Species Meet, Minneapolis: University of Minnesota Press, 2008.
  • Haraway, Donna J.:Manifiesto para cyborgs, Buenos Aires: Puente aéreo, 2014.
  • Haraway, Donna J.:El patriarcado del osito Teddy, Vitoria-Gasteiz: Sans Soleil Ediciones, 2015.
  • Haraway, Donna J.:Manifiesto de las especies de compañía, Vitoria-Gasteiz: Sans Soleil Ediciones, 2016.
  • Haraway, Donna J.:Manifestly Haraway, Minneapolis: University of Minnesota Press, 2016.
  • Haraway, Donna J.:Staying with the Trouble: Making Kin in the Chthulucene, Durham, Duke University Press, 2016.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Duque-Osorio, Juan-Fernando; Coba-Gutiérrez, Patricia (2015-04-21), Ciborgs = Cyborgs: Ciencia y Ficción, Juan-Fernando Duque-Osorio, 26. orrialdea, ISBN 9781511790918, https://books.google.es/books?id=i0a0CAAAQBAJ&pg=PA26&lpg=PA26&dq=principal+pensadora+acerca+de+la+relaci%C3%B3n+amor/odio+entre+personas+y+m%C3%A1quinas&source=bl&ots=5RUPB_rilN&sig=wL4hhWuMXa2kEHIYK-Qfx-4C4XI&hl=eu&sa=X&ved=0ahUKEwj5u5WyjeXYAhXHUBQKHbJXA2oQ6AEIJjAA#v=onepage&q=principal%20pensadora%20acerca%20de%20la%20relaci%C3%B3n%20amor/odio%20entre%20personas%20y%20m%C3%A1quinas&f=false. Noiz kontsultatua: 2018-01-19 .
  2. (Gaztelaniaz)  Ribera, Jordi Planella (2009), Ser Educador. Entre Pedagogía y Nomadismo, Editorial UOC, 145. orrialdea, ISBN 9788497887984, https://books.google.es/books?id=XUVXYxINB6wC&pg=PA145&dq=narrativas+que+dirigen+la+ciencia+de+la+primatolog%C3%ADa.&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwj9y5GzjuXYAhUG0xQKHazSA5sQuwUILDAA#v=onepage&q=narrativas%20que%20dirigen%20la%20ciencia%20de%20la%20primatolog%C3%ADa.&f=false. Noiz kontsultatua: 2018-01-19 .
  3.   SRB Article 9 (1), http://projects.chass.utoronto.ca/semiotics/srb/haraway.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-19 .
  4.   SRB Review 2(2), http://projects.chass.utoronto.ca/semiotics/srb/primatology.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-19 .
  5.   SCIENCE, IDEOLOGY AND DONNA HARAWAY, http://human-nature.com/rmyoung/papers/paper24h.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-19 .
  6. a b (Euskaraz)  Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak., EDOI, 2013, 283. orrialdea, ISBN 978-84-940489-5-1, http://argitaletxeaedo.org/wp-content/uploads/2017/06/genero_ariketak.pdf .
  7.   Anderson, Elizabeth (2017), Zalta, Edward N., ed., Feminist Epistemology and Philosophy of Science (Spring 2017. argitaraldia), Metaphysics Research Lab, Stanford University, https://plato.stanford.edu/archives/spr2017/entries/feminism-epistemology/. Noiz kontsultatua: 2018-01-19 .
  8.   Background Information, Chartier and Haraway, 2006-03-29, https://web.archive.org/web/20060329005112/http://faculty.valpo.edu/bflak/seminar/char_har.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-19 .
  9. (Euskaraz)  González Arias, Rosario (Azaroa), «Mundua berriz pentsatzea hegaletatik», Hariak (3): 6, http://publicaciones.hegoa.ehu.es/uploads/pdfs/354/Hariak_3_euskera.pdf?1511253839 .
  10. (Euskaraz)  Alvarez Uria, Amaia (2011), Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan, UPV-EHU, 32-33. orrialdea, ISBN 978-84-9860-680-5 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]