Dulce María Loynaz
Dulce María Loynaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dulce María Loynaz Muñoz |
Jaiotza | Habana, 1902ko abenduaren 10a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 1997ko apirilaren 27a (94 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Aita | Enrique Loynaz del Castillo |
Hezkuntza | |
Heziketa | Habanako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Spanish language in the United States (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta abokatua |
Jasotako sariak | |
Dulce María Loynaz (Habana, 1902ko abenduaren 10a - Habana, 1997ko apirilaren 27a) kubatar idazlea izan zen. Arbaso beasaindarrak izan zituen. Kubatar literatura eta unibertsalaren figura nagusietako bat da. Miguel de Cervantes saria eskuratu zuen 1992an.
Bere lehen poemak 1920an argitaratu zituen La Nación hedabidean, Estatu Batuak ere bisitatu zituen urtean. Ordutik aurrera, bidaia ugari egin zituen Ipar Amerikan eta ia Europa osoan zehar. Turkia, Siria, Libia, Palestina eta Egiptora. Mexiko bisitatu zuen 1937an, Hego Amerikako hainbat herrialde 1946 eta 1947 artean, eta Kanariar Uharteak 1947an eta 1951n, non adopziozko alaba izendatu zuten.
Donostiako kale batek haren izena darama baita
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxe oneko familia batean jaio zen, eta zuzenbide ikasketak egin zituen Habanan. Asko bidaiatu zuen munduan zehar. Gazterik hasi zen La Nación egunkarian poemak argitaratzen. Kubako Hizkuntzaren Akademiako kide izan zen. 1986an Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen, eta 1992an Miguel de Cervantes saria eman zioten Madrilen.
Lan aipagarrienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Versos (1950)
- Juegos de agua (1951)
- Poemas sin nombre (1953)
- Últimos días de una casa (1958)
- Poemas escogidos (1985)
- Poemas náufragos (1991)
- Bestiarium (1991)
- Finas redes (1993)
- La novia de Lázaro (1993)
- Poesía completa (1993)
- Melancolía de otoño (1997)
- La voz del silencio (2000)
- El áspero sendero (2001)
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jardín (1951)
Bidaia kronikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Un verano en Tenerife (1958)
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donostiako kale batek Dulce Maria Loynaz izena darama.
- Tenerifeko Puerto de la Cuz herriak alaba kutun izendatu zuen eta Taoro parkeko behatokiak Dulce Maria Loynaz izena darama eta bertan poetaren eskultura bat dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
1923an, 21 urte zituela
-
Bere maskotarekin
-
Azken argazkietariko bat. 1997.04.02
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dulce María Loynaz |