Duzunaritze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Duzunaritze
Duzunaritze-Sarasketa, Euskal Herria

Bussunarits.jpg

Duzunaritze
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Beherea
Udalerria Duzunaritze-Sarasketa
Koordenatuak 43° 09′ 56″ N, 1° 10′ 19″ W / 43.16555556°N,1.17194444°W / 43.16555556; -1.17194444Koordenatuak: 43° 09′ 56″ N, 1° 10′ 19″ W / 43.16555556°N,1.17194444°W / 43.16555556; -1.17194444
Duzunaritze hemen kokatua: Euskal Herria
Duzunaritze
Duzunaritze
Duzunaritze hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Duzunaritze
Duzunaritze

Duzunaritze Duzunaritze-Sarasketa udalerriko herriburua[1] da, Nafarroa Behereko Garazi eskualdeko Hergaraikoa. Herri honek, Sarasketa gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Herritarrei "duzunariztar" deitzen zaie eta ezizen gisa "buru beroak".[2] Donibane Garazi herrialdeburura 6,5 km daude.

Izenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Buçunaritz (1264an), Bucinariz (1304an), Buzunariz (1513an Iruñeko tituluetan), Buçunaritz (1621ean Martin Bizkaikoak aipatua), Butcunna (1650ean), Busunarits (1665ean Nafarroako estatuetako araudian) eta Buznaritz (1703an Baionako elizbarrutiko bisitetan).[3]

"D-" hasierak nahiko berria dirudi eta euskaraz ere ugariak dira toponimoa "B-"z hasten den testigantzak. Kasu honetan, ordea, Euskaltzaindiak berrikuntza hobetsi du arautzeko orduan. Etimologiaz autoreen arabera "makal zuria(k dauden lekua)" edo "lertxunen haritzak edo hariztia" esan nahi du. Nafarroa Garaian Buzunáriz edo Usunáriz deiturak herri honen izenetik eratorriak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaziko ekialdean, Hergarai azpieskualdeko iparraldean, garaztarrak ditu inguruko herriak: iparraldetik Iriberri, Buztintze eta Lakarrako lurrak ikutzen baditu, ekialdean Sarasketa udalkidea dauka. Hegoaldean Ahatsako auzo batzuk ditu eta hego-mendebaldean Aintzilako lurrak. Amaitzeko, mendebaldean zerbitzu batzuk eskaintzen dizkion Donazaharre dago.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-kasko txikiaz gain Miogia edo Ainxitxazburu (azken hau antzina herriska berezia izan zena) bezalako auzo txikiak daude.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honetako lur gehienak nahiko lauak dira; herri-kaskoak 212 m ditu eta altuera honen bueltan daude Sarasketatik jaisten den Apateko erreka (Errobiko arrokoa) inguruan ezker-eskuin dituen zonalde guztiak.

300 metro eskasak herriaren bi mugetan ematen dira: iparraldean 358 mko muino bat dago Lakarrarekikoan eta hegoaldean Ahatsamendik (Duzunaritze ia heltzen da horraino) bere izenak adierazten duen bezala Ahatsarekikoan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841eko fusioaren aurreko datuak:

1793 1800 1806 1821 1831 1836
Duzunaritze 276 294 275 295 314 294

Iturria : http://cassini.ehess.fr

Fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Duzunaritze-Sarasketa.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Behereko ardatz nagusia den D 933tik departamendu mailako D 120 abiatzen da Donazaharre pasatuta; honexek lotzen du herria gune inportanteenekin, gehienbat Donibane Garazirekin. Ekialderantz segituta Sarasketara hel daiteke eta errepideak berez jarraitzen du Oztibarreko Ibarrolarekin lotu arte.

Herriko Etxea dagoen auzotik errepideska batek, Ahatsamendiren ekialdetik pasatuz izena ematen dion herrira joatea posible egiten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri-historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an onartutako udalerriko armarrian[4] herri honi erreferentzia egiten dien elementuak zati guztietan daude, beheko ezkerrekoa izan ezik:

Eraikin eta monumentu historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aphate gaztelua edo jauregia
  • Saint-Jean-Porte-Latine eliza, herritik hurbil, XV. mendekoa da. XVII. mendeko zenbait eskultura dauka.[5]
  • "Apat gaztelua".[6][7]
  • Hilerrian hilerri diskoidal batzuk (ez asko baina ondo kontserbatuak; nabarmentzekoa Apat familiarena) eta gurutzeak daude.

Kultura eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Duzunariztarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa