Wikipedia, Entziklopedia askea
Ez nahasi Lakarri udalerri zaharrarekin, Lakarra Nafarreraz .
Lakarra Nafarroa Beherea , Euskal Herria
Ikuspegi orokorra
Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Nafarroa Beherea Estatua Frantzia Eskualdea Akitania Berria Departamendua Pirinio Atlantikoak Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa Barrutia Baiona Kantonamendua Euskal Mendialdea Izen ofiziala Lacarre Auzapeza Jean-Claude Ibargarai (2008-2014) Posta kodea 64220
INSEE kodea 64297
Herritarra lakartar Azalera 4,40 km² Garaiera 194 – 595 metro Distantzia 8 km (Donibane Garazitik ) Biztanleria 172 (2018: 10) Dentsitatea 38,18 biztanle/km² Zahartzea[1] % 11,32 Ugalkortasuna[1] ‰ 49,27 Jarduera[1] % 74,74 (2011) Desberdintasuna[1] % 4,83 (2011) Langabezia[1] % 6,65 (2013) Euskaldunak % 85,04 (2010) Erabilera % 65,7 (2011)
Lakarra Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Donibane Garaziko kantonamendukoa .
Lauribar ibaira isurtzen diren Arzubi eta Basagibeleko errekak udalerritik igarotzen dira. Baita Arzubiren ibaiadarrak diren Toska eta Idiondo errekak ere.
XII. mendean, Lakarrako baroierria, Nafarroako erresumaren menpekoa zen.[2] . Lakarra familiako kide bat, Bernard II.a (1186-1201), Baionako apezpikua izan zen eta hirugarren gurutzadan parte hartzeaz gain, bere elizbarrutiaren barnean, Lapurdi , Nafarroa Behereko hegoaldea, Gipuzkoa iparraldea (baita Donostia ere), Bortziriak , Baztan eta Lerin zeuden, apezpikuak hala eskatuta, Zelestino III.a aita santuak 1194. urtean zehaztu bezala.
Bigarren Mundu Gerran , herria alemaniarren administrazio zuzenpean geratu zen herritarrek hala eskatuta, ez baitzuten Donibane Garaziko azokatik at geratu nahi. Era berean, Lakarra inguruko mendiak, erresistentziarentzako pasabide izan ziren, administrazio alemaniarretik Vichyko Frantziara igarotzeko, eta alderantziz.
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da.
Oharra: 2004ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
D933 departamentu-errepidea (133 errepide nazional zaharra) udalerritik igarotzen da.
San Martin eliza, ondoan hilerria duelarik