Eckhart Maisua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eckhart Maisua
Eckharts wirtschaft.jpg
Bizitza
Izen osoa Meister Eckhart
Jaiotza Hochheim1260
Herrialdea  Alemania
Heriotza Avignon1328 (67/68 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak latina
Goi Erdi Aroko alemana
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, teologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Parisko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena domingotar

Eckhart von Hochheim (Hochheim, Turingia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1260 - Avignon, Frantzia, 1328), izengoitiz Eckhart Maisua[1] (alemanez: Meister Eckhart), alemaniar domingotarra eta teologo mistikoa izan zen, garaiko eskolastikaren joeraren aurka, fedea modu espekulatiboan justifikatzeko ahaleginagatik ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonian ikasi zuen, non Alberto Handiaren ikasle izan bide zen. Parisko Unibertsitateko ikasle eta irakaslea izan zen 1300. urtearen inguruan, eta 1302an doktore izendatu zuen Bonifazio VIII.a aita santuak. Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeburu izan zen. Rhin aldeko higikunde mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, Pseudo Dionisiori hartu zizkion zenbait dotrina neoplatoniko zirela eta. Arimak Jainkoaren esentzia nola bilatzen duen, eta izakien sorreraren auzia izan ziren berak sakondu zituen gaiak. 1329an, Joan XXII.a aita santuak gaitzetsi zituen teoria haiek In agro dominico bulan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eckhart Maisua Aldatu lotura Wikidatan