Eckhart maisua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eckhart von Hochheim, ezagunagoa Eckhart maisua (alemanieraz Meister Eckhart) izenaz, (Hochheim, Turingia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1260 - Avignon, Frantzia, 1328ko apirilaren 30a) alemaniar teologo mistikoa izan zen, garaiko eskolastikaren joeraren aurka, fedea modu espekulatiboan justifikatzeko ahaleginagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domingotarra, Kolonian ikasi zuen, non Alberto Handiaren ikasle izan bide zen. Parisen ikasi eta irakatsi egin zuen 1300 urtearen inguruan eta 1302 urtean doktore izendatu zuen Bonifazio VIII.a Aita Santuak. Ondoren, Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeen buru izan zen. Rhin aldeko mugimendu mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, heresia akusazippean, bere Liber Benedictus lanean agertzen ziren hainbat proposizio zirela eta. Prozesua bukatu baino lehenago hil zen 1328 urtean. Joan XXII.a Aita Santuak zenbait proposizio gaitzetsi zituen In agro dominico bulan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eckhart maisua Aldatu lotura Wikidatan