Eden Hazard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eden Hazard
Eden Hazard at Baku before 2019 UEFA Europe League Final.jpg
(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEden Michael Walter Hazard
JaiotzaLa Louvière1991ko urtarrilaren 7a (32 urte)
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Lille OSC2007 / 201219450
Flag of Belgium.svg Belgikako futbol selekzio nazionala2008 / 10632
Azzurro e Bianco con Leone, Staffa.svg Chelsea Football Club2012 / 2019352110
Bianco viola RMA.png Real Madril2019 / 435
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Kirol zenbakia7
Pisua79 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: edenhazard Twitter: hazardeden10 Instagram: hazardeden_10 FIFA: 273996 UEFA: 1902160 Edit the value on Wikidata

Eden Michael Hazard (La Louvière, Hainaut, Belgika, 1991ko urtarrilaren 7a) belgikar futbolaria da, Real Madrilen jokatzen du ezker hegaleko edo puntaerdiko jokalari gisa, baita Belgikako selekzio nazionalean ere.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea futbol eskolan 4 urterekin bere ikastetxea zen Royal Stade Brainois-en hasi zuen eta han jokatu zuen 2003rarte, 12 urte bete zituen arte. Orduan, 2 urte Tubizera joan zen eta gero Lillera. Lillen 2005etik 2007ra kategoria ezberdinetan ibili ondoren, 2007an lehen taldearen debutatu zuen. Han egon zen 5 urteetan (2012ra arte) 147 partidu jokatu zituen eta 36 gol sartu.Bere urte onengatik 2012an Chelsea Ingalaterrako taldeak fitxatu zuen eta 7 urtean 85 gol sartu zituen 245 partidutan.

Real Madril (2019-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019eko udan Real Madrilek fitxatu zuen 2024rarte, 115 milioi euro ordainduta. 2019ko ekainaren 7an, Santiago Bernabéu estadioan bere aurkezpena izan zen, 50.000 pertsonaren aurrean.

2019-2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere fitxaketaren itxaropenak gorabehera, denboraldi-aurreko lesio batek hilabete batez zelaietatik kanpo utzi zuten. Bere debuta irailaren 14an egin zuen Levanteren aurka. Bere momentu onenean zegoenean, txapeldunen ligako partidu batean, PSG-ren aurka, azaroaren 26an, bere selekzio taldekide Thomas Meunier-ek horkatila bihurritu zion, eta hainbat hilabete egon zen min hartuta.

2021eko maiatzaren 22an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Lille 2007 - 2012 194 50 53
Chelsea 2012 - 2019 352 110 92
Real Madril 2019 - 43 5 8

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko azaroan debuta egin zuenetik, Hazard internazionala da Belgikako selekzio nazionalarekin. Aurretik 15, 16, 17 eta 19 urtez azpiko selekzioetan ere jokatu du.

Hainbat txapelketetan hartu du parte, haietan garrantzitsuenak bi munduko txapelketa (2014 eta 2018) eta Eurokopa bat (2016). Denera 106 partidu jokatu ditu, eta 32 gol sartu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]