2009ko ekainaren 11n Real Madrilek Cristiano Ronaldo fitxatu zuen. Manchester Unitediek ordu arte futbolari bat fitxatzeko inoiz ordaindutako kopururik handiena jaso zuen: 94 milioi euro. Real Madrilekin lautan irabazi du Txapeldunen Liga: 2013/2014, 2015/2016, 2016/2017 eta 2017/2018 denboraldietan. 2007/2008 denboraldian titulu hori Manchester Unitedekin irabazia zuenez, Txapeldunen Liga bost aldiz irabazi duen lehen futbolaria da. 2018an Juventus FCak fitxatu zuen[1].
2016. urtean Europako selekzioen arteko txapelketa irabazi zuen Portugalgo selekzioarekin