Edvard Kardelj

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Edvard Kardelj
Edvard Kardelj 1949.jpg
League of Communists of Slovenia

1937 - 1943
Bizitza
Jaiotza Ljubljana1910eko urtarrilaren 27a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa
Jugoslaviako Errepublika Demokratiko Federala
Jugoslaviako Erresuma
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
 Jugoslavia
Heriotza Ljubljana1979ko otsailaren 10a (69 urte)
Hobiratze lekua Tomb of the National Heroes
Heriotza modua berezko heriotza ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Pepca Kardelj
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa International Lenin School
Hizkuntzak esloveniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, idazlea eta partisanoa
Jasotako sariak
Kidetza Serbian Academy of Sciences and Arts
Slovenian Academy of Sciences and Arts
Zerbitzu militarra
Gradua colonel general
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
World War II in Yugoslavia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa League of Communists of Yugoslavia
League of Communists of Slovenia

Edvard Kardelj (Ljubljana, 1910eko urtarrilaren 27a - ibidem, 1979ko otsailaren 10a) esloveniar politiko eta publizista komunista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kardelj Ljubljanan jaio zen (orduan Austria-Hungariako Inperioaren barnean zegoen. 1926. urtean 16 urte zituenean Jugoslaviako Alderdi Komunistaren gazteriaren erakundearen (SKOJ) kidea egin zen eta 1928an Jugoslaviako Alderdi Komunistarena (KPJ).

1941. urtean Alemaniak Jugoslavia okupatu zuenean, Kardeljek Esloveniako nazi eta faxisten aurkako erresistentzia eratu zuen. Bigarren Mundu Gerran Esloveniako erresistentzia mugimendua Josip Broz Titoren Jugoslaviako partisanoekin bat egin zuen.

Gerra bukatzerakoan Kardeljek Josip Broz Titoren erregimen komunistaren ideologo nagusia izan zen. 1948. urtean Jugoslaviak Stalin bideratutako mugimendu komunistatik aldentzearen aldekoa izan zen. Ordutik aurrera Jugoslaviako komunismoaren eredu bereziaren ideologoa bilakatu zen.

Razvoj slovenskega narodnega vprašanja (Esloveniar Nazio Gaiaren Garapena) (1939) liburua bere lan eragingarriena izan zen. 1948tik 1953era Jugoslaviako Atzerri Arazoetako ministroa izan zen. 1963tik 1967era Jugoslaviako Parlamentu Federaleko presidentearen bulegoa gidatu zuen.

Ljubljanako Ekonomia Fakultatearen politika-ekonomiko marxistaren irakaslea izan zen eta Ljubljanako Unibertsitatea 1979tik 1990era Ljubljanako Edvard Kardlj Unibertsitatea izendatua izan zen. Esloveniako Zientzien eta Arte Akademiaren kidea zen eta Jugoslaviako Heroi Nazionala izendatua izan zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Put nove Jugoslavije (Belgrad, 1960)
  • O osnovama društvenog i političkog uređenja (Zagreb, 1970)
  • Problemi naše socijalističke izgradnje (Belgrad, 1972)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edvard Kardelj Aldatu lotura Wikidatan