Edukira joan

Elvira de Hidalgo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elvira de Hidalgo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElvira Juana Rodríguez Roglán
JaiotzaValderrobres1891ko abenduaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMilan1980ko urtarrilaren 21a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Concepció Bordalba Simón (en) Itzuli
Melchiorre Vidal (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Athens Conservatoire (en) Itzuli
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaFonotipia

Musicbrainz: e9e74042-c37e-445a-98ab-19d2e0c31989 Discogs: 1779766 Edit the value on Wikidata

Elvira Juana Rodríguez Roglán, artistikoki Elvira de Hidalgo (Valderrobres, Teruel, 1891ko abenduaren 28aMilan, 1980ko urtarrilaren 21a) terueldar sopranoa eta kantu-maistra izan zen.[1][2]

Rosina pertsonaia, Rossiniren Sevillako bizargina,Paris 1912.

Kantuaren ordezkari garrantzitsua izan zen, besteak beste, Rosina Sevillako bizargina lanean, Lo-ibiltaria, Erregimentuko alabak eta Lucía Lammermoor. Maistra gisa, paper garrantzitsua izan zuen kantuaren errenazimentuan, bigarren mundu-gerraren ondoren. [3]Ikasle ospetsuena Maria Callas soprano grekoa izan zuen.[4][5]

Miguela Roglán Bel eta Pedro Rodríguez Hidalgoren alaba zen. Bartzelonara joan zen, eta hantxe hasi zituen kantu-ikasketak Conchita Bordalbarekin eta María Barrientosekin.[6] Melchor Vidal maisuarekin amaitu zituen Milanen. 1908an, 16 urte zituela, debuta egin zuen Napoliko San Carlo antzokian, Sevillako bizargina lanean Rosina interpretatuz.[6][7][1]

Hidalgo_LCCN2014717879
Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiko argazkia: George Grantham Bain bilduma.

Karrera bikaina hasi zuen, eta Italia, Europa eta Amerikako antzoki nagusietan ibili zen. Bere garaiko soprani d’agilitá onenetariko bat izan zen, Linda de Chamounix, Rigoletto, I Puritani, Lucía Lammermoor protagonistei-eta bizia eman zien. Madrilgo Errege antzokia ere bere arrakasten lekuko izan zen, bertan 1923an egin zuen azken emanaldira arte.

1930era arte lanean jardun zuen, eta, handik aurrera noizean behin, 1936ra arte.[6]

Eszenatokitik erretiratu eta irakaskuntzan jardun zuen. Atenasen Maria Callasen irakaslea izan zen 1938tik 1943ra. 1949an Ankarara pasatu zen, eta 1959an Milanen finkatu zen behin betiko. 1947az geroztik, batez ere "La maestra de la Callas" izendatu zuten.

Bere interprete-izaera soprano koloratura gisa prestaketarengatik ez ezik, pertsonaiei egiantz handia ematen zien pertsona gisa ere zen ezaguna. Gioacchino Rossiniren Sevillako bizargina lanean Rosina, Milan eta Napoliko antzokietan ondoen defendatutako pertsonaietako bat izan zen. Bere ahots bero eta kristalinoak, gainera, tesitura zabal eta indartsua zuen, ezohikoa soprano arin batean.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Un libro rescata la historia de la maestra española de Maria Callas» La Vanguardia 2022-01-16 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  2. (Ingelesez) «Elvira de Hidalgo, 87, a Soprano Who Was Teacher of Maria Callas» The New York Times 1980-01-23 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  3. (Gaztelaniaz) SEGOVIA (@MARINUXYS), MARINA; Segovia (@Marinuxys), Marina. (2023-10-22). «Elvira de Hidalgo, la española que descubrió a Maria Callas: su desconocida historia» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  4. (Gaztelaniaz) Enano, Virginia López. (2018-08-29). «Elvira de Hidalgo, la soprano española que descubrió a Maria Callas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Elvira de Hidalgo, la diva aragonesa que enseñó a cantar a Maria Callas» La Vanguardia 2023-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  6. a b c Manuel Siurana Roglán. (29 de julio de 2003). «Concierto homenaje a la soprano aragonesa Elvira de Hidalgo» Asociación para la recuperación del patrimonio de Valderrobres.
  7. (Gaztelaniaz) «Elvira de Hidalgo, la olvidada maestra española de María Callas» Hoy 2022-01-16 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  • Barreiro, Javier (2004). Voces de Aragón: intérpretes aragoneses del arte lírico y la canción popular 1860-1960. Zaragoza: Ibercaja. ISBN 84-8324-111-0
  • Kesting, Jürgen (1993). Die grossen Sänger. Düsseldorf: ECON. 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]