Irene Paredes
Irene Paredes | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Legazpi, 1991ko uztailaren 4a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 178 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Irene Paredes Hernández (Legazpi, Gipuzkoa, 1991ko uztailaren 4a) gipuzkoar futbolaria da. Espainiako eta Euskal Herriko futbol selekzioetan jokatu du pare bat aldiz.
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Legazpiko Ilintxa Kirol Elkartean hasi zen 2003-04ko denboraldian, eta hainbat urtetan bere herriko taldeetan nabarmendu ondoren Zarautz KE-k fitxatu zuen. Bertan denboraldi bat jokatu ondoren, Real Sociedad taldeak fitxatu zuen, bere kirol bizitzako jauzi handiena eginez. Errealean hiru denboraldi ikaragarri egin ondoren eta bertako kontratua amaituta, Athletic Clubek fitxatu zuen.[1][2] Bilbon bost urte eman ondoren, 2016an Paris Saint-Germainera joan zen.[3][4][5]
Ordutik futbolagatik eta futbolerako bizi da, egun, oraindik ere. Egungo Euskal Herriko futbolari onena da. [6][4] Hala ere, tituluak irabaztea zail dauka, gertu-gertu aurkaririk gogorrena baitu, Lyon talde irabazlea, alegia.
Donostian eta Bilbon jokatutako Txapeldunen Ligan aritu zen.[7]
Pariseko egonaldia ezin hobeki amaitu zuen, Frantziako Liga irabazi baitzuen PSGrekin. [8]
Era berean, 2020-2021 denboraldiari dagokionez, UEFAk Irene Paredes izendatu du Txapeldunen Ligako atzelaririk onena. Final-zortzirenak jokatu zituzten taldeetako entrenatzaileek aukeratu dute Legazpiko (Gipuzkoa) atzelaria txapelketako onena.[9] Gainera, France Football aldizkariak jakinarazi du urrezko baloia eskuratzeko hautagaien artean dagoela. [10][11]
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|
Ilintxa | Euskal Herria | 2003-2007 |
Zarautz KE | Euskal Herria | 2007-2008 |
Real Sociedad | Euskal Herria | 2008-2011 |
Athletic Club | Euskal Herria | 2011-2016 |
Paris Saint-Germain | Frantzia | 2016-2021 |
fcBarcelona | Katalunia | 2021- |
Nazioarteko selekzio txapelketetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2011ko azaroan, Espainiar selekzioarekin bere lehen minutuak jokatu zituen Errumaniako selekzioaren aurka.[12] 2013an Espainiar selekzioarekin konbokatua izan zen Eurokopa jokatzeko[13]. 2017an Algarbeko Futbol Kopa irabazi dzuen eta txapelketako jokalari onena izendatu zuten.
2015eko eta 2019ko Munduko Kopan parte hartu zuen.[14] [15]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ [1] El Diario Vasco
- ↑ [2] Athletic Bilbao
- ↑ (Frantsesez) «Actualité» PSG.FR (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ Zubeldia, Unai. ««Erosotasunari uko egitea erabaki dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ «Irene Paredesek Paris Saint-Germainen jokatuko du, eta Esti Aizpuruak, Athleticen» Berria 2016-06-26.
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2021-01-18). ««Championseko finala jokatzeko aukera PSG-ko trena hartu nuelako iritsi da; erabaki ona izan zen»» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. ««Eroso eta gustura nago Parisen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ «Irene Paredes: Azkenean liga irabaztearen helburua lortu dugu, eta oso pozik nago» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-09 (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ Garmendia, Jon Ordoñez. «UEFAk Irene Paredes izendatu du Txapeldunen Ligako atzelaririk onena» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
- ↑ «Irene Paredes eta Azpilicueta, 2021eko Urrezko Baloia irabazteko hautagaien artean» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
- ↑ «Irene Paredes futbol jokalari legazpiarra Urrezko Baloia irabazteko hautagaien artean dago» Goierriko Hitza 2021-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
- ↑ Lineups of the match UEFA
- ↑ [3] [Espainiar selekzioa]
- ↑ Etxeberria, Julen. ««Ez dut amets honetatik esnatu nahi »» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. ««Hazten segitzeko aukera aparta da Munduko Kopa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).