Edukira joan

Emily Davies

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emily Davies


Girton College (en) Itzuli principal (en) Itzuli

1871 - 1874
Annie Austin (en) Itzuli - Marianne Bernard (en) Itzuli
eskubide zibilen aldeko ekintzaile

Bizitza
JaiotzaSouthampton1830eko apirilaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaHampstead1921eko uztailaren 13a (91 urte)
Familia
AitaJohn Davies
AmaMary Hopkinson
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGirton College (en) Itzuli
(1872 - 1875) master
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, editorea, sufragista eta idazlea
Lan nabarmenak

Sarah Emily Davies (Carlton Crescent, Southampton, Britania Handia, 1830eko apirilaren 22aHampstead, 1921eko uztailaren 13a) feminista ingelesa, sufragista eta emakumeek unibertsitatean sartzeko zuten eskubidearen lehen defendatzaileetako bat izan zen. Ezaguna da, batez ere, Cambridgeko Unibertsitateko Girton College-ko fundatzaile-kidea eta lehen zuzendaria izan zelako, emakumeei eskolak eman zizkien Ingalaterrako lehen collegea.

Carlton Crescent-en, Southamptonen, Ingalaterran, jaio zen, klerigo ebanjeliko baten eta irakasle baten alaba, baina gaztaro gehiena Gatesheaden igaro zuen.[1]

Davies medikuntza ikastear egon zen eta "Female Physicians/ Emakume-medikuak" artikulua idatzi zuen 1861ean English Woman's Journal argitalpen feministarako, eta "Medicine as a Profession for Women/ Medikuntza emakumeentzako lanbidea da" 1862an.[2][3] Elizabeth Garrett Anderson laguna ere "izugarri animatu" zuen bere ikasketa medikoetan.[4]

1862an, aita hil ondoren, Davies Londresera joan zen bizitzera. English Woman's Journal argitaratu zuen, eta Barbara Bodichon, Elizabeth Garrett Anderson eta Millicent Fawcett ahizpa txikia emakumeen eskubideen defendatzaileen lagun egin zen. Davies emakumeen eztabaida-talde baten kide fundatzaile bihurtu zen, Kensington Society, Elizabeth Garrett Andersonekin, Barbara Boditonekin, Dorothea Bealerekin eta Frances Buss-ekin batera, eta haiek, denak batera, arrakastarik gabe eskatu zioten Parlamentuari bozkatzeko eskubidea ematea emakumeei.[5]

Davies emakumeak hezkuntzarako zuen eskubidearen aldeko kanpaina egiten hasi zen. London School Board-en eta Schools Inquiry Commissiony-n parte hartu zuen, eta funtsezkoa izan zen neskak Secondary School-eko azterketa ofizialetarako onarpena lortzeko.

Ondoren, emakumeak Londres, Oxford eta Cambridgeko unibertsitateetara sartzea proposatu zuen. Orduko unibertsitate guztiak bezala, hauek gizonezkoentzat baino ez ziren.

Sufragioaren mugimenduan ere parte hartu zuen, emakumeak bozkatzeko zuen eskubidean oinarrituta. John Stuart Millek 1866an Britainia Handiko Parlamentura bidalitako emakumeen sufragio-eskaeraren antolakuntzan parte hartu zuen, Paulina Irbyk, Elizabeth Garrett Andersonek eta beste 15.000k sinatua.[6][7] Urte horretan bertan The Higher Education of Women liburua ere idatzi zuen.

1869an, Davies izan zen Britainia Handiko emakumeentzako lehen college-sortzearen buru, Frances Buss, Dorothea Beale eta Barbara Bodichon-en laguntzarekin.[8] Girton College Hitchinen kokatu zen hasieran, Hertfordshiren, eta Charlotte Manning izan zen lehen zuzendaria. College 1873an lekualdatu zen Cambridgeko kanpoaldera.

Garai hartako gizonezkoei eskainitakoen pareko kalitate curriculum baten alde agertu zen Davies.[8] Senatuak ez zuen onartu emakumeei titulu ofizial bat eskuratzeko proposamena, baina Daviesek 'Tripo' azterketak egiteko prestatzen jarraitu zuen, modu ofiziosoan.[8]

1873tik 1875era, Davies izan zen College-ko zuzendaria, eta geroago idazkari izan zen 1904 arte. Unibertsitateak ez zien utzi 1948 arte emakumeei Cambridge graduko titulu osoa ematen.

Daviesek emakumeen hezkuntza-berdintasunaren alde egindako borroka etengabea erabakigarria izan zen 1875ean Newnham Collegea sortzeko, Anne Jemima Cloughek zuzendua.[8]

1901eko ekainean, Glasgowko Unibertsitateko ohorezko doktoretza (DLL) lortu zuen Legeetan.[9]

Daviesek ere sufragioaren alde jarraitu zuen. 1906an Parlamentuko ordezkaritza baten buru izan zen. Pankhursts buru zela, suffragette batzuek erabilitako metodo militante eta bortitzen kontra zegoelako izan zen ezaguna. Suffragette horiek emakumeen sufragio-mugimenduaren parte ziren.

1910ean, Thoughts on Some Questions Relating to Women argitaratu zuen Daviesek. Hampsteaden hil zen 1921ean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Leonard, A. G. K.. (Autumn 2010). «Carlton Crescent: Southampton’s most spectacular Regency development» Southampton Local History Forum Journal (Southampton City Council): 41–42..
  2. Davies, Emily. (1861). «Female Physicians» English Woman's Journal.
  3. Davies, Emily. (11 de junio de 1862). «Medicine as a Profession for Women» paper read out by Russell Gurney at the London meeting of the National Association for the Promotion of Social Science.
  4. Blake, Catriona. (1990). The charge of the parasols : women's entry to the medical profession. London : Women's Press ISBN 978-0-7043-4239-2. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  5. «Emily Davies» Spartacus Educational.
  6. «Miss Paulina Irby - an Early Suffragist» The Common Cause 1915.
  7. Sara Delamont, ‘Davies, (Sarah) Emily (1830–1921)’, Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004; online edn, May 2007 accessed 2 March 2013
  8. a b c d [https://www.cambridge.org/core/services/aop-cambridge-core/content/view/E767B559126ACC74662659FAB9533405/S0007087497002987a.pdf/women-and-the-culture-of-university-physics-in-late-nineteenth-century-cambridge.pdf Women and the culture of university physics in late nineteenth-century Cambridge PAULA GOULD*. ].
  9. "Glasgow University jubilee" The Times (London).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Feminismoaren historia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]