Emmanuelle Béart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emmanuelle Béart
Emmanuelle Béart 2000.jpg
UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotza Gassin1963ko abuztuaren  14a (56 urte)
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua Provence-Alpes-Côte d'Azur
Talde etnikoa judua
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Aita Guy Béart
Ama Geneviève Galéa
Ezkontidea(k) Daniel Auteuil  (1993-09-10 -  1995-09-21)
Michael Cohen  (2008-08-13 -
Bikotea(k) Daniel Auteuil
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Collège International Marie de France Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea, modeloa eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0000322
www.ebeart.co.uk/

Emmanuelle Béart (Gassin, 1963ko abuztuaren 14a) frantziar antzezlea da. Guy Béart abeslari eta musikagilearen alaba. Lehenengo filma Demain les mômes (1976) izan zen. Ikasketak Kanadan egin zituen. Han, Robert Altman zinemagilea ezagututa, antzezle egitea erabaki zuen. Frantziara itzuli zenean, arte dramatikoko eskolak hartu zituen, eta telebistan aritu zen gero. Caroline Hupperten telefilm batean, Maria Antonietaren papera egin zuen. Antzerkian, Marivaux, Molière eta Anouilhen lanak antzeztu zituen. Zinemari dagokionez, Bigarren Antzezle Onenaren Cesar saria eman zioten Claude Berriren Manon des sources (1986) lanagatik. 1989an, arrakasta handia lortu zuen Yannick Bellonen Les Enfants du désordre lanarekin. Lan horretan, bazterturik bizi den pertsonaia bat lehenera etortzen da antzerkiari esker. Ondoren egin zituen La Belle Noiseuse (1991), Un coeur en hiver (1992), Nelly et M. Arnaud (1995), L'Enfer (1994), Une femme française (1995) eta Mission: Impossible. 2002, Europako Zinemaren Saria eta Berlinaleko Zilarrezko Hartza irabazi zituen Huit Femmes filmari esker.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmanuelle Béart Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.