Erandioko geltokia
Erandio | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Geltoki etorbidea, 1; 48950 | |||||||
Udalerria | Erandio, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | ERA | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1995ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 1.626.077 (2016)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L1 Etxebarri - Plentzia | |||||||
Bizkaibus | A2163 Erandio - EHU A2322 Bilbo - Erandio - Astrabudua - EHU | |||||||
E! Busa | L1 Enekuri - Metro Erandio | |||||||
Bestelakoak | Taxi Barakaldo - Erandio |
Erandio Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Erandioko erdigunean kokatuta dagoena, Altzaga hirigunean hain zuzen ere. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago.
Metroa ireki aurretik, geltokia Euskotrenek ustiatzen zuen Bilbo-Plentzia trenbidearen parte zen. Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoak geltokia lurperatzeko diseinua egin zuen, eta Bilbo udalerritik kanpoko metroaren lehenengo lurpeko geltokia bihurtu zen. 1997 eta 1998 bitartean birmoldatu zen, metro sareko gainontzeko geltokien diseinuarekin bat egiteko, beti ere Saenz de Oizaren diseiuna mantenduz. Hala, eskailera mekanikoak jarri zitzaizkion, balioztatze-makina eta argi-iturri gehiago, eta kanpo eta barruko itxura aldatu zitzaion.[2]
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltokiko bestibuluan nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak daude.
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiaren kanpoaldean Erandioko Herri Autobusa eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
E! Busa | L1 | Linearen hasiera | Obieta kalea - Kukularra - Arriaga - Arriagako eskolak - Erandio Goikoa (Hilerria) - Etxetxikerra - Asua/Zangroiz - Asua/Erletxeta - Faoeta | Enekuri |
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpoko ikuspegia
-
Kanpoko ikuspegia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-15).
- ↑ Metro Bilbao, Metroberri 8. «Erandioko geltokia hobera doa etengabe» (PDF), 4 or. (Noiz kontsultatua: 2013-02-09).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erandio
- 1. linea (Bilboko metroa)
- 1. Linea (Bilboko metroa)
- Bilboko metroa
- Erandioko Herri Autobusa
- Bizkaibus
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |