San Mames geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 15′ 41″ N, 2° 56′ 56″ W / 43.261451°N,2.948850°W / 43.261451; -2.948850

Infobox train.png
San Mamés
Bilbao - Metro, estacion de San Mames 1.jpg
Luis Briñas kaleko sarbidea.
Kokapen mapa
Lineak
« Deusto Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea  Indautxu »
« Deusto Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Indautxu »
« Olabeaga Cercanias Logo.svg C-1 red.svg  Autonomía »
« Olabeaga Cercanias Logo.svg C-2 green.svg  Autonomía »
« Ospitalea Euskotren Tranbia Logo.svg Euskotren TR.svg  Sabino Arana »
Kokapena
Helbidea Juan Antonio Zunzunegi hiribidea, 31, Luis Briñas kalearekin izkina; 48013
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea SAM (Metro)
13208 (ADIF)
Gunea 1. gunea (Metro eta Tranbia)
0 gunea (Renfe)
Irekiera 1995eko azaroaren 11
Bidaiariak 5.980.716 (Metro, 2016)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria  (Metro eta Tranbia)
Geltoki ez irisgarria  (Renfe)
Zerbitzuak aparkaleku igogailu txarteldegi wifi arreta 
Nasa kopurua 2 (Metro)
2 (Renfe)
2 (Tranbia)
Trenbide kopurua 2 (Metro)
2 (Renfe)
2 (Tranbia)
Jabea Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Euskal Trenbide Sarea
ADIF
Eragilea(k) Metro Bilbao
Renfe Operadora
Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-1  Bilbo-Abando - Santurtzi
C-2  Bilbo-Abando - Muskiz
Metroa L1  Etxebarri - Plentzia
L2  Basauri - Kabiezes
Tranbia TR  Atxuri - La Casilla
Bizkaibus A0651 Bilbo - Balmaseda
A2318 Termibus - EHU (Autobidetik)
A3247 Bilbo - Aireportua
A3341 Bilbo - Sodupe - Arrespalditza
A3342 Bilbo - Sodupe - Artziniega
A3343 Bilbo - Sodupe
A3414 Bilbo - Getxo (Artxandako tuneletatik)
A3512 Bilbo - Lekeitio (Autobidetik)
A3513 Bilbo - G. Ospitalea - Gernika - Lekeitio
A3523 Bilbo - G. Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio
A3915 Bilbo - Durango - Ondarroa (Autobidetik)
A3916 Bilbo - Ermua - Ondarroa (Autobidetik)
A3923 Elorrio - Durango - Bilbo
A3926 Eibar - Ermua - Bilbo
A3927 Zeanuri - Lemoa - Bilbo
A3930 Galdakao - Bilbo (Autobidetik)
A3933 Durango - Bilbo (Autobidetik)
Bilbobus 28  Uribarri - Altamira
38  Otxarkoaga - Termibus
62  San Mamés - Arabella
Bestelakoak Taxi  Taxi
Hegazkina  Autobusa aireportura

San Mamés aldageltokia Bilboko metroa, Renfe Aldiriak, Euskotren Tranbia eta Termibus batzen dituen geltoki intermodala da, Bilboko Garellanoko auzoan kokatuta dagoena. Zehazki, Bilboko metroaren 1. eta 2., Renfe Aldiriak eragilearen C-1 eta C-2, eta Euskotren Tranbiaren lineari, zein Termibus autobus geltokiari dagokien geltokia da.

2004. urtean San Mames geltoki intermodala inauguratu zen, Renfeko Aldirien eta Euskotren Tranbiaren geltokiak Termibus autobus geltoki ondora birkokatuz, metroarekin bat eginez. Hala, trena eta metroak halla konpartitzen dute. Bestibulutik Termibusera irteera zuzena dago, eta bestetik, tranbia geralekua gaineko mailan kokatzen da, kalean, alegia.

Geltokiak San Mames futbol-zelaiaren ondoan kokatuta egoteagatik hartzen du izena. Hala, Bilboko Athletic Kluba etxean jokatzen duenean, geltokiak zelaia eta inguruak hornitzen ditu.

Bilboko metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metro geltokia.

Bilboko metroaren San Mamés geltokia Sabino Arana etorbidearen azpian dago kokatuta, 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago. Briñas - Termibus - Renfe irteeratik Renfeko Aldirien bestibulu amankomunera heltzen da, eta handik Euskotren Tranbia eta Termibusekin lotzeko aukera dago. Aldiz, Sabino Arana irteeratik, Euskotren Tranbiaren izen bera duen geralekuarekin egin daiteke lotura.

2014ko abenduaren 23tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova sarearen bitartez.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Cercanias Logo.svg Euskotren Tranbia Logo.svg Autobusa Sarbide ez irisgarria  Luis Briñas kalea, 23 (Briñas - Termibus - Renfe irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Euskotren Tranbia Logo.svg Autobusa Taxi Sarbide ez irisgarria  Sabino Arana kalea, 17 (Sabino Arana irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Luis Briñas kalea, 13, Alameda Urkijorekin izkina (Briñas - Termibus - Renfe irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Cercanias Logo.svg Euskotren Tranbia Logo.svg Autobusa Sarbide ez irisgarria  Luis Briñas kalea, 23 (Briñas - Termibus - Renfe irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Luis Briñas kalea, 13, Alameda Urkijorekin izkina (Briñas - Termibus - Renfe irteera)

Renfe Aldiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renfeko Aldirien geralekua.

Renfeko Aldirien San Mamés geralekua 1999ko martxoaren 3an ireki zen behin-behineko geraleku gisa,[3][4] gaur egun Zunzunegi etorbidea den tokian. Pelayo Suárez Smith arkitektoak proiektatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak duen eraikin-zubiaren behean eraiki zen, lurgainean.[5] 2001ean geralekua estaltzeko lanak hasi ziren, eta 2004an geltoki intermodala gauzatu zen. Geltokia Renferen 0 tarifa-gunearen barruan dago.

2009ko abenduaren amaieran, nasen argiztapena hobetu zuten, argi-iturri gehiago instalatuz.

Luis Briñas izeneko irteera nagusitik metroarekin konpartitutako bestibulora eta Termibus zein tranbia geralekura hel gaitezke. Torres Quevedo plazako irteeratik Euskal Herriko Unibertsitateko Ingenieritza Eskolara, San Mames zelaira eta Euskal Irrati Telebistaren egoitza nagusira helduko gara.

Geralekua zabalera iberiarra duen 720 linearen (Bilbo - Santurtzi trenbidea) parte da, 2,6. puntu kilometrikoan kokatzen delarik.[6]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Símbolo del Metro de Bilbao.svg Euskotren Tranbia Logo.svg Autobusa Sarbide ez irisgarria  Luis Briñas kalea, 23 (Luis Briñas - Metro - Termibus irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea aparkaleku Autobusa Sarbide ez irisgarria  Torres Quevedo Ingeniariaren plaza, z/g (Torres Quevedo irteera)

Euskotren Tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbia geralekua.

Tranbiaren San Mamés geralekua 2003ko uztailaren 24an ireki zen. 2004. urtean geltokia birkokatu zen, metro eta tren geltokiaren gainean kokatuta intermodala gauzatzeko. Geralekua geltokiak duen bestibulu nagusiaren kanpoaldean dago eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Símbolo del Metro de Bilbao.svg Cercanias Logo.svg Autobusa Sarbide irisgarria  Juan Antonio Zunzunegi etorbidea, 182

Termibus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Termibus»

Termibus Bilboko autobus geltoki nagusia da. Bilbotik pasatzen diren distantzia luzeko autobus guztiek bertan dute geltokia, eta Bizkaibus eta Bilbobus zerbitzuen hainbat linearen geltoki-burua ere bada. Gainera, Bilboko aireportua garraio publikoz lotzeko autobus linea hemendik irtetzen da.

Autobus zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Termibus autobus geltokia eta Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hainbat geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:






Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Mames geltokia
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo