Leioako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43° 19′ 05″ N, 2° 59′ 31″ W / 43.318014°N,2.991895°W / 43.318014; -2.991895

Infobox train.png
Leioa
2006 11 17 Metro Leioa Udondo.jpg
Geltoki kanpoko ikuspegia.
Kokapen mapa
Lineak
« Lamiako Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea  Astrabudua »
Kokapena
Helbidea Iturriondo kalea, 1; 48940
Udalerria Leioa,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea LEI
Gunea 2. gunea
Irekiera 1995ko azaroaren 11
Bidaiariak 1.020.099 (2016)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Disuasio-aparkalekuaaparkaleku igogailu itxaron gela txarteldegi wifi 
Aldageltokia Metroa Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L1  Etxebarri - Plentzia
Bizkaibus A2161  Bizkaia Zubia - EHU
A3472  Getxo - Gurutzeta (Areetatik)
Leioabus A2171  Txorierri - Bizkaia Zubia

Leioa Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Leioako Udondo auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta 2. tarifa-gunean dago.

Geltokia kaleko kotan dago, trenbidea beheko mailan dagoen bitartean. Nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak erabil daitezke. Geltokiaren ondoan Bizkaiko Garraio Partzuergoaren disuasio-aparkalekua eta autobus geralekuak daude.

2015eko maiatzaren 6tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltokiko bestibuluan nasetara heltzeko eskailera zein igogailuak daude.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa aparkaleku Disuasio aparkaleku metrobilbao.pngSarbide irisgarria  Iturriondo kalea, 1 (Leioa irteera)

Disuasio-aparkalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak disuasio-aparkalekua dauka geltokian. Autoa bertan utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.[3]

Trukatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia trukatzaile bihurtuko da, Leioako tranbia martxan jartzen denean. Tranbia lineak, lehenengo fasean, geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan daukan campusa lotuko ditu. Bigarren fasean, tranbiak Bilboko itsasadarra zeharkatu eta Ezkerraldean dagoen Urbinagako geltokiraino helduko da. Lehenengo fasearen eraikuntza dagoeneko hasita dago, geltokiaren ondoan kotxera eta tailerrak eraikitzen ari baitira.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus eta Leioabus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa