Eritreako historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eritreako Historia egun Eritrea den lurraldearen historia da.

Antzinako historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aksumgo Erresuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aksumgo Erresuma»

Kristo ondorengo lehenengo milurtekoan, egungo Eritreako lurraldea Aksumgo Erresuma boteretsuaren zati zen, Etiopia iparraldearekin batera. Mani profetak zioenez, garai hartako erresuma garrantzitsuenetakoa izan zen, Txinarekin, Erromarekin eta Persiarekin batera. Aksumgo Erresuma Jesu Kristoren jaiotzaren garaitsuan sortu zen. Ge'ez hizkuntza erabiltzen zuten, gaur egun Eritrean hitz egiten den hizkuntzetako bat. V. mendean seguruenik erreinua jada ez zen existitzen baina datu gutxi daude hori baieztatzeko.

Italiar kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako Erresuma berriak 1890. urtean berretsi zuen 1869an hasi zen kolonizazio prozesua. Rubattino ekintzaile eta kolonoaren enpresa batek Assab badia erosi zien sultan batzuei flota komertzial bat sustatzeko. 1882ko martxoaren 10ean italiar gobernuak lur horiek erosi zituen, eta italiar armada Eritreako kosta konkistatzen hasi zen, Massawa hirira iristeraino.

Azkenean Italiar kolonizazioa 1890eko urtarrilaren 1ean ofizializatu zen. Asmara hiria hiriburu bihurtu zuten. Italiar Eritrea Italiaren lehen kolonia bihurtu zen Afrikako lurreetan. 1939. urteko datuen arabera Eritreako 100.000 biztanle Italiarrak ziren, eta Eritreako biztanle guztiak 1.000.000 ziren.

Italiarrek katolizismoa ekarri zuten herrialde honetara. Italiarrek industria eta agrikultura gauzatu zuten errepide eta trenbide infraestrukturak sortzen ari ziren heinean. 1941ean, II. Mundu Gerra hasi eta gutxira, Erresuma Batuko zati bihurtu zen, eta Italiaren kolonia izateari utzi. Eritrea Erresuma Batuaren agintepean egon zen 4 urtez 1952ko irailaren 15 arte, NBEk eskatuta.

Etiopiarekin bateratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesak Eritrea utzi zutenetik 1961. urtera Eritrea Etiopiar inperiokoa izan zen. Independizatzeko protestak Eritrearen askatasunerako mugimenduarekin batera sortu ziren. Mugimendu honek Etiopiako armadaren aurka borrokatzen zuen. Mugimendu honek Etiopiar Parlamentuan zeuden Eritrear diputatu batzuk haien postua uztea eragin zuen. Etiopiako armadak Eritreako independendisten kontrako ofentsiba bat jarrri zuen martxan SESBaren laguntzaz. Erasoaldi honetan Etiopiar armadak Asmara hiriburua Etiopiar armadaren mende utzi zuen. 50.000 eritrearrek haien etxeak utzi behar izan zituzten Etiopiar armadak Napalma erabiltzen zuelako.

1977an NBEk kalkulatu zuen 20.000 hildako utzi zituela gatazkak eta 500.000 desplazatu. Etiopiarren erasoek SESBaren laguntzaz ez zuten lortu Eritrear milizianoak atzera botatzea.

1983 urtean beste erasoaldi bat egin zuten Etiopiakoek, erasorik gogorrena, hala ere milizianoek haiek uxatzea lortu zuten. 1987 urtean autonomia izateko eskubidea lortu zuten nahiz eta ordurako Eritreako lurralde gehiena Eritrearen askatasunerako mugimenduak hartua eduki. 1991. urtean mugimendu honen liderrak behin-behineko gobernua sortu zuen, Etiopiako erregimenarekin zerikusirik eduki gabe.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]