Jatsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jatsu (argipena)».
Jatsu
 Lapurdi, Euskal Herria
Jatxou Fronton.jpg
Jatsuko pilotalekua.

Jatsuko armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Baiona
Kantonamendua Baigura eta Mondarrain
Izen ofiziala Jatxou
Posta kodea 64480
INSEE kodea 64282
Herritarra jatsuar[1]
Kokapena
Koordenatuak 43° 23′ 19″ N, 1° 25′ 49″ W / 43.388611111111°N,1.4302777777778°W / 43.388611111111; -1.4302777777778Koordenatuak: 43° 23′ 19″ N, 1° 25′ 49″ W / 43.388611111111°N,1.4302777777778°W / 43.388611111111; -1.4302777777778
Jatsu hemen kokatua: Lapurdi
Jatsu
Jatsu
Jatsu (Lapurdi)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 13,95 km2
Garaiera 7-175 metro
Distantzia 15 km Baionara
Demografia
Biztanleria 1.116 biztanle (2013)
Dentsitatea 80 biztanle/km²
Zahartze tasa[2] % 21,14
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 42,24
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 77,8 (2011)
Genero desoreka[2] % 1,21 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 4,15 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 18,1 (2010)
Euskararen erabilera %  1,95 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.annuaire-mairie.fr/mairie-jatxou.html Jatsu annuaire-mairie.fr.en

Jatsu Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean kokatua. Nafarroa Beherean dagoen izen bereko herritik desberdindu behar denean, Jatsu Lapurdi izena erabiltzen da euskara batuan.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria 7 eta 176 metroko garaieren artean dago; baxuena Errobiko ertzetan kokatzen da eta altuena ipar-ekialdeko basoetako muinoetan, Lurmintoa etxetaldetik hurbil Faldarakon basoan, RD 22 errepidearen alboan. Herri barneak berak 64 m ditu.

Muino horiek banatzen dituzte Errobi eta Ardanabiaren arroak eta horregatik azken honen ertzetan, udalerriko ipar-ekialdean garaierak berriro jaisten dira: 28 m Jatsu-Mugerre-Hazparneren arteko bilgunean.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aturriko bi ibaiadarren arroetan daude udalerri honetako lurrak.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxetalde eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Karrikakiztalia
  • Kapera
  • Hormintoa
  • Larrea
  • Inbidia
  • Basoa
  • Oihana

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesez forma desberdinak sortu badituzte ere[7], jats edo isats zuhaixkak eman die Jatsu izeneko bi herriei adituen arabera. "Itsasu" ere lotzen dute etimologia berberarekin eta Jeztaze herri zuberotar-biarnesaren izena ere zuhaixka beretik dator baina kasu honetan okzitanierazko formatik (Gestars) euskaraz erabiltzen dena geroago sortuz[8].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren lehen aipamenak 1253 eta 1264koak dira, Baionako kartularioan. XVII. mendea arte Uztaritzeko auzoa izan zen[9].

Frantziako Iraultzaren garaietan parrokiako buru Haltsuko Martin Mundutegi zebilen; konstituzioari zin egiteari uko egin eta erbesteratu behar izan zuen; iraultzazaleek zenbait objektu lapurtu zituzten elizatik.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatsuko herriko etxea.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Alain Castaing 1995-2001
Alain Castaing 2001-2008
Alain Castaing 2008-2014

Herri elkargoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri batzuen artean sortutako zenbait elkargoren kidea da, adibidez:

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepide hauek dira udalerria zeharkatzen duten inportanteenak:

"Jatsuko geltokia": herriak bere izena ematen dio Baiona-Donibane Garaziko trenbideko geltoki bati baina metro gutxirengatik Uztaritzen dago, ez Jatsun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BAB eta Lapurdiko kostaldean dagoen presio demografikoak bultzatuta azken urteetan biztanleen hazkundea handia izan da (% 26,3 1999-2007 aldian[11])

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
387 347 397 408 404 403 439 414 412
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
414 420 403 364 340 339 376 339 317
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
348 360 330 318 314 325 299 326 313
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2004 - -
355 389 411 530 648 811 906 - -

2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatsuar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jatsu EODAn.
  2. a b c d e (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  3. Euskaltzaindiaren izendegia.
  4. IGNko mapetan ruisseau de Caudia.
  5. Ez konfunditu oso hurbil dagoen Ur Handiarekin, Ardanabiaren beste ibaiadar batekin.
  6. Aipua Piarres Larzabalen hitzetan.
  7. Jatxou eta Jaxu hurrenez hurren.
  8. Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, Talença, 2006. ISBN 2-86781-396-4.
  9. Jean-Baptiste Orpustan, Nouvelle toponymie basque, Presses universitaires de Bordeaux, Talença, 2006. ISBN 2-86781-396-4
  10. Frantsesez Route (impériale) des Cimes.
  11. Datua annuaire-mairie.fr.en.
  12. Herri-baso honetako zatirik handiena Jatsun dago. Ikus La Forêt au Pays Basque français lana, Louis Dassancerena.
  13. Aipamena eskolako webgunean.
  14. Eskolako webgunea.
  15. Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea.
  16. Uztaritzeko Mediatekako bloga..
  17. Taldearen webgunea.
  18. Frantsesez Saint-Sauveur. Euskarazko izenerako ikus webgune hau.
  19. Kapera Kultura Ministerioaren katalogoan.
  20. Datua Jatsuri buruzko informazioetan.
  21. Errobiko Salbatore parrokiako webgunea.
  22. Frantsesez Saint-Sébastien; euskarazko forma arautu gabe dago.
  23. Eliza Kultura Ministerioaren webgunean.
  24. Bere webgunea.

Kartografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IGNko 1:25.000 eskalako 1345 OT (Cambo-les-Bains Hasparren) eta 1344 OT (Bayonne. Anglet. Biarritz) mapak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jatsu Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi