Eskibel

Koordenatuak: 42°48′40″N 2°43′25″W / 42.8111°N 2.7236°W / 42.8111; -2.7236
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:35, 16 urria 2009
Eskibel
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′40″N 2°43′25″W / 42.8111°N 2.7236°W / 42.8111; -2.7236
Demografia

Eskibel (Esquível gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da; 1928 arte Ariniz udalerriaren zati izan zen.

660 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren hego-mendebaldean kokaturik, hirigunetik 7,5 kilometrora dago, Gasteizko mendien osagai diren Gometxako muinoaren eta Eskibel mendiaren azpian. Herrixka oso txikia, XIX. mendean 22 biztanle zituen eta hamarkadek aurrera egin ahala biztanleriaren beheranzko joera mantendu da eta gaur egun 5 pertsona baino ez daude erroldaturik Eskibelen.

Ondarea

Biztanleria galerarekin batera, herrixkako eraikin asko abandonatu egin ziren eta horrela gaur egun herriko San Lorentzo elizaren egoera esaterako, nahiko txarra da.

Gometxako muinoaren gainean Eskibelgo gaztelua deritzonaren aurriak daude. Izatez, eraikin hau ez zen gaztelu bat, talaia bat baizik.