Martioda
| Martioda | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°52′30″N 2°46′46″W / 42.875°N 2.7794°W |
| Garaiera | 535 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 27 (2015) |
Martioda (Mártioda gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 1975 arte Oto udalerriaren barruan kokatzen zen.
535 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren mendebaldean dago, hirigunetik hamaika kilometrora, Otoetarako bidean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroko zenbait dokumentutan aipatzen da. X. mendean gaztelu bat egon zela[1] eta XIV. mendean etxe gotor bat egon zela pentsatzen da.[2]
Alberto Garatek azpimarratzen du Martioda ez agertzea Dibiña merindadeko herrien artean Donemiliagako goldean.[3]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Martiodako biztanleria |
|---|
![]() |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hurtado de Mendozatarren dorretxea da herrixkako eraikinik garrantzitusena. Jatorriz XIII. mendean eraikia, XVIII. mendean zehar berreraiki zuten. Hurtado de Mendoza arabar familiaren jabetzakoa izan zen, eta hortik datorkio izena.
- Martiodako erlikiak San Joan Ebanjelistaren elizan gordeta egon ziren. Erlikia horien hezurrak Santa Ursularen segizioko birjinen eta Tebasko Legioko soldaduen kondairarekin loturik egongo ziren. Flandriako jatorria dute.

Martiodako dorretxea -
San Juan eliza
-
San Juan elizako leihoa

Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martiodak irailaren 15ean ospatzen ditu jaiak, Urrialduko Andre Mariaren omenezkoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «DIVINA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-08-02).
- ↑ «Martioda - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-02).
- ↑ «DIVINA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-08-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Gasteizko herriak: Martioda | ||
|---|---|---|
|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu | ||


