Foronda
- Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foronda (argipena)».
| Foronda | |
|---|---|
Foronda herria eta Zalla ibaia | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°53′54″N 2°43′22″W / 42.89838°N 2.72276°W |
| Garaiera | 517 m |
Foronda, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, aireportuaren alboan (kontu izan ez dela aireportuan bertan dagoen herria, hori Andetxa Foronda da).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izena lehen aldiz X. mendean aipatzen da, gaur egun erabiltzen diren letra guztiekin: Foronda.[1]
Gero, 1025. urteko datazioa duen dokumentu batean, Donemiliagako goldean, aldaera honetan agertuko da: Oronda.[2]
Horonda (1282) aldaera ere topatu da dokumentazioan.[3]
Antzina udalerri independente izan bazen ere, 1975ean Gasteizek anexionatu zuen. Anexioa burutu zenean, Forondako auzo guztiak Gasteizko nekazaritza guneko herrixka bihurtu ziren. Anexioa burutu zenean Forondak 700 biztanle inguru zituen.
Forondako udalerria honako herrixkek osatzen zuten: Andetxa (herriburua zena), Arangiz, Artatza, Aztegieta, Foronda, Gereña, Legarda, Lopida, Mandoiana, Mendiguren, Otatza (aireportua egiteko eraitsi zutena), Uribarri Dibiña eta Ihurre.
Udalerri zaharrak antzinako Badaiozko ermandadearen lur-eremua hartzen zuen; gaur egun Badaiotz (Badaia mendilerrotik eratorria) sokatiran ari den talde garrantzitsu baten izenean mantentzen da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Forondako biztanleria |
|---|
![]() |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Forondako markesaren jauregia. 2.220 m2 eraikiak ditu, 2,78 hektareako lursail batean.
- San Martin eliza.
- Forondako pikota.[4]
-
Forondako markesaren palazioa
-
San Martin eliza
-
Depositua
-
Eskola zaharra
-
Bolatokia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Foronda - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ «Foronda - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkamendiak Euskal Herrian» Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2024-10-22).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Gasteizko herriak: Foronda | ||
|---|---|---|
|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu | ||

