Subilla Gasteiz
| Subilla Gasteiz | |
|---|---|
Simon Andaren jauregia | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Herritarra | subillar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°48′26″N 2°46′40″W / 42.80736°N 2.77767°W |
| Garaiera | 568 m |
Subilla Gasteiz (ofizialki Subijana de Álava / Subillana-Gasteiz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 568 metroko garaieran dago. Gasteizen hego-mendebaldean dago, Gasteiz mendiek mendebalderantz osatzen duten azken muinoen gerizpean. Ekialdean Zumeltzu dauka eta mendebaldean Langraiz Oka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donemiliagako goldean aipatu zen lehen aldiz herri hau, 1025ean, Suuillana izenarekin.[1] XIX. mendean ere agertu zen zenbait agiritan Ehariko udalaren herri gisa. Gasteizko guduan (1813) Subillak leku garrantzitsua bete zuen, Jundiz mendixkaren inguruetan gertatu zen gudaldiaren guda lerroko punturik nabarmenetakoa izan baitzen.
Oharra: Donemiliagako goldean badago beste Suuillana bat, egungo Subilla Morillaseko izen zaharra.
Subillan Simon de Anda jaio zen 1709an. Gizon hau Manilako audientziaren presidentea izan zen, eta Karlos III.a Espainiakoak Filipina irletako kapitain nagusi izendatu zuen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun herriko inor ez da osorik nekazaritzatik bizi, auzokide gehienek hirian baitaukate lan nagusia. Garia, zekalea, oloa eta erremolatxa landatzen da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Subilla Gasteizko biztanleria |
|---|
![]() |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriaren bi eraikin nagusiak San Esteban eliza eta Simon de Andaren jauregia dira. Azken hau monumentu historiko izendatu dute, eta XVIII. mendean eraikitako etxe nobleen ezaugarri arkitektonikoak dauzka.
-
San Esteban eliza
-
San Esteban elizako kanpandorrea
-
Hilerria, eliza alboan
-
Simon de Anda jauregia
-
Simon de Anda jauregia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Subilla Gasteiz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-30).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Gasteizko herriak: Subilla Gasteiz | ||
|---|---|---|
|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu | ||

